Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gogoko zuen bere burua lore-hazle ontzat hartzea, betiere aldaxkez inguratuta behar zuena egon, benetan zoriontsua izango bazen. eskolako haurrek bi lerrotan ongi etorria egiten daukute oihuka eta eskuen puntan aldaxka batzu harrotuz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 132. orr.
Urte horietan sortu ziren Eusko Ikaskuntza lehenik, eta honen aldaxka batetik bezala, hizkuntzaz bereziki arduratuko zen akademia. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 60. orr.
Beti gustatu izan zait aldaxka ikustea teilatu gainean. Berria - Kultura 2006-04-06
Gaur bertan milaka apio aldaxka landatu ditut nire negutegietan eta hemendik aste batzuetara bilduko ditut. Berria - Harian 2005-08-16
Denak, gizon, emazte, haur, eliza aitzinean bilduak ziren, metatuak, erramu aldaxka bat eskuetan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 59. orr.
Haritz-aldaxkari begiratu nion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 125. orr.
Milaka hazik, haztean, belarra itotzen dute; milaka aldaska elkarren lehian hasten dira. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 41. orr.
Jendeak olibondo eta beste zuhaitz-aldaska moztu-berriei eragiten die. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 264. orr.
Pello aranaztarra Fagoaga-tarren arbasoa etzen guti loriatuko, gogoratzearekin askaziaren ondar aldaxka, Sarako pilota plazan ager zitakela egun batez bere aitatxi iduri, xixtera eskuan, osaba bezala. Herria 2004-12-30
Tankeek geldo-geldo egiten zuten aurrera, adar-aldaxkez estalita eta hautsez beteta. ETC-literatura, saiakera Suite frantsesa, Irene Nemirovski (Mikel Garmendia /Jose Antonio Sarasola), Alberdania, 2011
Zin-hitzak izan balira ez nien baliotsuago iritziko aluminio-paperean bilduta jaso ditudan denetariko lore eta barazkien hazi, adar-aldaxka eta zuhaitzen mentu-zotzei. ETC-literatura, saiakera Kristalezko begi bat, Miren Agur Meabe, Susa, 2013
Adar-aldaxkak: landare bati ateratako kimu-adar bat lur hezean edo uretan sartu ondoren, sustraiak ateratzen zaizkio eta horrela lortzen da beste landare bat. ETC-entziklopedia Txikipedia: Landareen ugalketa, Wikipedia