Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldatzeke adlag aldatu gabe.

Neuk orain aipatutako graziak eta dohainak baldin baditut, nire adoreak aldatzeke iraungo du bere poztasunean ordu eta egoera guztietan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 18. orr.

Amiantoak ur pixka bat galtzen zuen 150°C-ra, gero itxuraz aldatzeke zirauen 800°C-ra arte.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.

Stalingradon, ikusirik zein nekez eusten zieten sobietarrek alemanei, bururatu zitzaion Zeunerri orkestra, ordu arte bakerako erabilia izan bezalaxe, gerrarako erabil zitekeela, ezer sakonean aldatzeke.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 191. orr.

Ahotsa fitsik aldatzeke, pasatzeko esan zidan Ireneok.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 89. orr.

"Banitate malenkoniatsuz" erabakitzen du berak bere hartan eutsiko diola, sekula aldatzeke, munduaren aldakuntza aldagaitzaren mendekuz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 18. orr.

", eta Bidasoaz haraindikoa zirudien apaizak aurpegiko keinurik aldatzeke "bai, nik txorta bat" edo "xorta bat", ezin seguru esan, eskatu dionetik.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus