Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehen kanpoa osoki emokatua eta zuritua zitekeen, zernahi gisaz nabari da eliza hau ez dela kolpe batez egina, baina mendez mende ekarriak izan zaizkiola haunditze, aldatze eta berritze frango. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 62. orr.
Itxura bat errealitatearen plano batetik bestera bat-batean eta kontrolatu ezinezko moduan aldatze hori, bere estatua mugiarazten duen Santuak egiten duen mirariaren gisako bat da. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 159. orr.
Inork ez ditu argitu modaren aldatze horiek; dakigun gauza bakarra da psikologoak hainbeste kezkatzen dituzten imitazioaren legeen mendean daudela moda aldatzeak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 190. orr.
Gogoangarria izan zen osabarekin iragan eguna, eta ez nuen, beraz, aldatze hartan pentsatzeko motiborik ez arrazoinik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 264. orr.
Esandako hau egia dela frogatzeko, aski dugu gogoratzea termino baten balioa alda daitekeela haren esanahia eta hotsak aldatu gabe, inguruko terminoren baten aldatze soilarengatik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 155. orr.
Tomek atsegin zuen laster pentsatu behar izatea, eta pizgarria zitzaion bere adimena -aldatze hutsagatik- ezohiko bidetik ibiltzera behartu beharra, erne ibili beharra. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 38. orr.
Ingurumariko harri guziak bildu, eta eskuz esku, lekuz aldatze hutsarekin, bat bakarrik ere baztertu gabe, on eta txar, denak aintzat hartu eta denak elkarri laguntzen ipiniz, bakoitzaren gorputz eta arima ukitu ere egin gabe, horra gizonak egindako obrarik harrigarriena: harri huts hutsezko pareta. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 14. orr.
Julian Lasaren hiletatik bueltan Zaperoren historia izan zen bezalaxe kontatzera deliberatuta etorri nintzenean, madarikatu egin nuen ordenagailu bat eduki ez izana, askoz errazagoa izango baitzen aldatze-lan hori.Tradizio judu-kristauan izen aldatze horrek berebiziko garrantzia dauka, bizimodu berri baten hasiera adierazi nahi baitu. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 107. orr.
Gerra, etxe-aldatze eta erbestera premia guztiengatik ere, hantxe zegoen, mirariz, amaren aldeko familiako hainbat belaunalditako emakume ezkonberrien arreoaren parte bat. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 66. orr.
Fraideon artean hiru urtetik behin egiten dugun kargu aldatze horietako batean, beste hainbat kargu eta enkargu nola zamatu zizkioten, tartean Arantzazuko Koruaren zuzendaritza, besteak beste, eguraldi txartelak betetzea ikasleen esku utzi bide zuen. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 49. orr.
Espainia-karrikako Martocq-Etcheverry joaieria-saltegiak jakinarazten du eskuz-aldatze bat ezagutuko duela egun hautan. Herria 2001-04-05
aldatze aldera (9); aldatze bat (6); aldatze hori (6); aldatze horiek (4); izen aldatze (4); lekuz aldatze (6)
aldatzea aztertuko (3); aldatzea aztertzen ari (3); aldatzea beharrezkoa (6); aldatzea da (24); aldatzea dela (8); aldatzea edo (7); aldatzea ekarri zuen (3); aldatzea ekarriko (4); aldatzea erabaki du (18); aldatzea erabaki dute (3); aldatzea erabaki nuen (5); aldatzea erabaki zuen (19); aldatzea erabaki zuten (9); aldatzea erabakita (3); aldatzea eragin (3); aldatzea ere (11); aldatzea erredakzioa (3); aldatzea esan nahi (5); aldatzea eskatu (4); aldatzea eskatuko (3); aldatzea eskatzen badu (3); aldatzea espero du (4); aldatzea espero duela (3); aldatzea ez da (7); aldatzea ezinbestekoa (5); aldatzea ezinezkoa (3); aldatzea galdegin (4); aldatzea hobetsi du (4); aldatzea izan (4); aldatzea izaten (3); aldatzea komeni (3); aldatzea lortu (7); aldatzea nahi (8); aldatzea onartu (3); aldatzea oso zaila (3); aldatzea proposatu du (4); aldatzea proposatuko (3); aldatzea suposatuko (3); aldatzea zaila (5); aldatzea zen (6); asko aldatzea (3); batera aldatzea (3); bera aldatzea (3); bestera aldatzea (4); bezala aldatzea (3); bidea aldatzea (3); bidez aldatzea (3); bizimodua aldatzea (3); da aldatzea (3); du lekuz aldatzea (3); duen jarrera aldatzea (4); duten jarrera aldatzea (3); egoera aldatzea (9); egunez aldatzea (3); erabat aldatzea (3); ere aldatzea (8); errealitatea aldatzea (3); errotik aldatzea (6); eskema aldatzea (3); eskuz aldatzea (3); espetxe politika aldatzea (5); estatutua aldatzea (3); estrategia aldatzea (3); etorkizuna aldatzea (3); etxez aldatzea (6); ez aldatzea erabaki (5); ezer aldatzea (4); gauzak aldatzea (9); gizarte eredua aldatzea (3); gizartea aldatzea (4); gobernua aldatzea (6); hauteskunde legea aldatzea (3); hori aldatzea (19); horiek aldatzea (5); hura aldatzea (4); ibilbidea aldatzea (7); iritzia aldatzea (3); iritziz aldatzea (4); irudia aldatzea (3); ituna aldatzea (3); izaera aldatzea (4); izena aldatzea (6); izenburua aldatzea (3); jarrera aldatzea espero (3); jarreraz aldatzea (3); jokabidea aldatzea (3); jokalariak aldatzea (3); joko sistema aldatzea (4); kodea aldatzea (3); konstituzioa aldatzea eskatzen (3); leku aldatzea (3); mundua aldatzea (5); norabidea aldatzea (7); ohiturak aldatzea (7); oren aldatzea (3); pixka bat aldatzea (3); politikoa aldatzea (5); proiektua aldatzea erabaki (3); proposamena aldatzea (3); sarri aldatzea (3); taldez aldatzea (5); tokiz aldatzea (15); truke aldatzea (5); zer aldatzea (4); zerbait aldatzea (3)
aldatzeak ez (7); gobernua aldatzeak (3); leku aldatzeak (3); lekuz aldatzeak (5)
aldatzearekin batera (7); legea aldatzearekin (3); lekuz aldatzearekin (3)
aldatzearen alde agertu (5); aldatzearen aurka (4); aldatzearen ondorioz (4); lekuz aldatzearen (3)
aldatzeari buruz (5); aldatzeari ekin (4)
aldatzeaz gain (5); aldatzeaz gainera (3)