Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nola ez zuen nekeak abaildu? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 384. orr.
Bat-batean, bai beso haiek eta bai burua abaildu egin zitzaizkion. Lurrera abaildu zelarik ere, inor ez omen zen lehen momentuan laguntzera lerratu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.
Gero bidera sartu ziren, On Camillo aurrean beti eta Meharra beti atzean, hanka-puntatan zebilela artean ere lur minatuan balego bezala, jada ez baitzuen ezer ulertzen, eta halako batean lurrera abaildu zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 2002. orr.
Berebiziko beroa egiten din hemen, eta horrek abaildu hau. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 60. orr.
Zorigaitzek abaildu egiten zuten, gogoz erorarazten, bere garaile-ibilera hilduraz zamatuz mantsoago ibilarazten. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 210. orr.
Erasoan eginiko huts garbi pare batek Xala abaildu eta Peña berpiztu zuen. Berria - Kirola 2006-04-18
Nola sentitu nintzen une hartan zuhaitz bat bezala, fruituen pisuak abaildua! Eneak, ordea, ezerezaren fruitu beruntsuak ziren, guztiz abaildu nindutenak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 145. orr.
Legerik zuhurrenek ere ezin izan zuten berrezarri hilzorian zegoen errepublika batek, anarkia orokorrak, gobernu militarrak, inperio gogorrak, despotismo hantustetsuak, monarkia ahulak, gorte ergel, inozo eta superstiziotsu batek, hurrenez hurren abaildu zutena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.
Halaxe egiten nituen orduak eta orduak, eta begirik bildu gabe igarotzen nituen gaualdi luzeak ere, kalesako neskatxa gogoratzea beste deus egin ezinaren setak abaildurik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 18. orr.
Bihotza abaildurik, hortaz, mahai huts batean jarri eta Dimitrios-i eskatu nion bazkaria. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 136. orr.
Eta izotzezko lautadaren gainean geratu da zuen Iron Will hori, istriborrera abaildurik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.
Abaildurik eta aski etsiturik dago. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 67. orr.
Neska, hogeitalau-hogeitabost urtekoa agian, txikia zen, oso mehea hura ere, zurbila oso, halako aire nekatu, unatu, abaildu batekin. Urrutiratzen ikusi duzu, sahats abaildu baten lerdentasunaz, pauso bakoitzaren ondoren zuri begira, ulertzen ez duzun iluntasunezko keinu batekin, besarkadaren aurretik entzun ez duzun maite zaitut baten oihartzuna korridoreko paretak kolpatuz, zu kolpatuz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 204. orr.
Gizon triste eta abaildu horren zekenkeriak izutu ninduen. Berria - Kultura 2006-01-05
Sophieren ama izan daitekeen emakume abaildu bat agertzen da albumaren lehen orrialdeetan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 152. orr.
Eder abaildu hura oheratu zen orduko, onez onean hasi nintzaion kontsolatzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 191. orr.
Esaldia esaten zuelarik, amona ate nagusiraino joan zen ibilera abaildu batez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 162. orr.
Ezkontza arrunta da, ezkongai eta gonbidatu denak adinean ongi sartuak izateak halako giro abaildu bat ematen dio eszenari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 189. orr.
Goiok postalaren bestaldeko hitzak irakurri zituen, letra txikia, borobila, aurrerantz abaildu hura: [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 400. orr.
Aizan! -Llumek begi triste abaildu nekatuez begiratzen dio-. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 114. orr.
Neure buruarekin haserre baino triste, hildakoaren aurpegia osatzen hasten naiz, astiro, sumin abaildu batez. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 51. orr.
Abaildu itxuraz gogoetei emana egon zen pixka batean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 216. orr.
Niri so zegoen, elurretan galdutako txolarre batena bezalako abaildu itxurarekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 338. orr.
Beste haitzulo bat zen, erabat bestelakoa, karta sorta bat ostera nahastean bezala, estua lehen zabala zen lekuan, altua baxua zenean: puntu batean ganga abaildurik zegoen, eta estalaktitek, goitik behera beharrean, aldamenera zeuzkaten puntak, zikoina-moko antzera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 140. orr.
Lo-jantzi zuri bat zeraman eta ile gorri bizia sorbalden gainetik abailtzen zitzaion. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 151. orr.
Lancelot Agravainengana abaildu zen zuzenean. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 68. orr.
Eta hitzak, odoletan blai, lurrera abaildu zaizkigu, astun, baldar, indarge. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 61. orr.
Orroe urratu batek beldurtu ninduen, armairua nire andregaiaren gainean abaildu zen, baina honek oihu egin zion: "Segi, segi beste puxka bat, gehiago nahi dut", nik neure oihuak irentsi egin behar izan nituen, ni ere korritu egin nintzen-eta. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 130. orr.
Lotsagorriturik, begiak gure gainean abailtzen zen zeru pisutsurantz desbideratu nituen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 74. orr.
Litekeena dela arratsa abailtzean berriro lainoa sartzea, nork esango luke, zerua orain hain garbi egonik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 82. orr.
Esan dezaket lehen egun haren gaua abaildu aurretik, oro har guztiari buruz jakinaren gainean nengoela zehatz-mehatz. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 113. orr.
Gero Nancyk haren gorputza indarrik gabe beraren gainera abailtzen sentitu zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 246. orr.
Gaua emeki-emeki abailtzen zen hiriaren gainera. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 348. orr.
Aurreneko txundidura pasaturik, jendea lasterka abaildu zen haiengana, jipoitzeko asmoz. arratsaldea abaildu da muino gainera, belarra ere kukutu da, ene bihotzak ez nau abandonatzen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.
Bihotza malenkoniaz biltzen duen argi abaildu hori. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 108. orr.
Gizonak aizkora hartu zuen enbor abaildu baten gainetik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.
Aduanak, moilako zerbitzuak, salerosketako enpresak eta ontzi-konpainien bulegoak ziren eraikuntzak, eta, arratsa gertu bazegoen ere, argi abaildu asko ikusten zen artean bertako leihoetan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 80. orr.
Casanovaren gorputz abailtzen hasiak suspertuko dio emakumeari garai bateko sua? Berria - Kultura 2004-08-06
abaildu bat (3); abaildu da (4); abaildu egin (3); abaildu eta (6); abaildu zen (13); abaildu zenean (3); abailduta zegoen (5); abailtzen ari (7); abailtzen ari zen (3); abailtzen hasiak (4); abailtzen zen (4); baino abailduago (6); eta abaildu (3); eta abailduta (4); gainera abaildu (6); gainera abailtzen (4); gaua abailtzen (3); lurrera abaildu (4); zeharo abailduta (3)