Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artista batek ere, bizi delarik, bizitzaren ernamuin asko eta asko jasotzen ditu bere baitan, eta ezin esan dezake nola eta zergatik txertatzen zaion ernamuin horietako bat une batean bere irudimenean, eguneroko existentzia aldartetsua baino goragoko bizi maila batean sorkari bizi bilakatzeko. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 146. orr.
Ideia horien sorburu aldartetsuak nondik darion ikusten ez dugulako harritzen gaitu ustekabean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 340. orr.
Bera bezalako behartsu bat, aldartetsua, berekoia edo adulteroa baldin bazen, izugarrikeria bat iruditzen zitzaion; baina hori bera andre puztu batek eginez gero, barkagarria iruditzen zitzaion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 116. orr.
Zeren zinez baitziren ume handiak bezalakoak: bizkaitarra, berez halakoa zelako, alditsua eta aldartetsua, eta gipuzkoarra, hala jokatzea erabaki zuelako, xalotasunaren eta tolesgabetasunaren beztimenda arimaren estalgarritzat harturik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 535. orr.