Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hainbeste nahasten naiz kontuan hartu behar ditudan gauza guztiekin, non edo barrez hasten bainaiz, edo negarrari ematen natzaio bestela, zer aldarte dudan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 83. orr.
Arrotza egiten zitzaion gure aldartea, Adrianen hitz egiteko modua: bera baso barrenean ibiltzetik zetorren, eta ziurrenik ere hitzak isil mugituko ziren bere gogoan, zalapartarik gabe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.
Aski gogoko ditut antzezlan horren aldarteak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 119. orr.
Zientzia orok bezala, biologiak bere aldarteak ditu, txandakako bere baikorraldiak eta bere depresioaldiekin. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 117. orr.
Edozein estimulu nahiz albisteren aldartera, berehala makurtzen ote zen? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.
Ia erremediorik gabe, mimetikoki, aldarte hartara lerratzen ote? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.
Hortzak biziaren ataka, gure aldarte guzien salatari. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 42. orr.
Aldartea transmititu egin daiteke eta gorputzaren bidez adierazi, egoera ere alda dezake. Berria - Euskal Herria 2004-08-25
Beste batzuetan ere esan izan dizut uneko aldartearen zein mendeko garen hemen denok, eta gaitz hori azkenaldi honetan geroz eta okerragora egiten ari dela iruditzen zait, niregan batez ere. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 163. orr.
Bada beste pertsona bat nire aldarteak eragiten dituena. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 216. orr.
Zure laguna izango naiz, zure aldarteak ulertuko ditut, zure pozak, zure egun on eta txarrak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 169. orr.
Zaldunak emakumeei buruz ikasitakoa gogoratu eta, erabaki zuen, atsoari bere gain agintzen uzten bazion, aldartea gozatu egingo zitzaiola. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 111. orr.
Aldartea orekatzen duen mekanismo biologikoari eragiten dio bipolaritateak. Berria - Gaiak 2006-02-04
Beste egoera batean "ez naiz umea" erantsiko nukeen, baina ez nuen amaren aldartea zapuztu nahi. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 83. orr.
Ez zen bere kontua, baina Damian jabetzen zen egunero hartzen zituen morfina tanto haiek, gozatu baino, garraztu egiten zutela Leonen aldartea. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 131. orr.
Gero, senarraren segurtasunarekiko izuak behin uxatuta, zakartu egiten zitzaion aldartea eta minduta sentitzen zen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 152. orr.
Kopeta belztu eta aldartea ilundu zitzaizkion, atsoa deitzeaz gainera, erotzat hartu nuelako. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 114. orr.
Niri begiratu hutsarekin ohartua zen andrea nire umoreaz eta aldarteaz. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 156. orr.
Beldur zen britxka ezagutuko ote zuten, baina funtzionarioak ez zeuden horri arretarik jartzeko aldartean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 319. orr.
Aldiak izaten zituen, aldartearen arabera; bufoiren bat behar zuenean, bere miztoko pozoi guztia hari sartzeko, aski zuen edozein aitzakia. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.
Artistaren aldartearen arabera, gai bat oso modu desberdinetan landu daiteekela erakutsi nahi izan dio ikusleari hainbat estilo nahastuz. Berria - Kultura 2006-01-22
Alkohola, aldartearen alaigarri eta bihotzaren pizgarri hori. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.
Tentsio-uneen atzetik etorri ohi den desgogoa jabetu zen nire aldarteaz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 115. orr.
Jainko apetatsuen aldarteen menera, itsasoan galdutako argonauta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.
Garai ez urrun batean haitz-horma bati ekiten genion aldarte berean oldartu nintzen lanera. Patxadak eta aldarte onak dena konponduko balute bezala jokatzen zuen aitak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 207. orr.
Eskerrak gizaseme jator, adiskidetsu eta aldarte onekoa den. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 82. orr.
Aitak bakarrik ekin zion, bada, paseoari, aldarte onean eta pauso arinez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 83. orr.
Jauzi txikiak eginez zihoan espaloitik, oso aldarte onean, ulertzen? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 294. orr.
Partida hau zen halere gero, ainitzek igurikatzen zutena: huntan Gonzalez-Arrayok dituzte Xala-Apeztegia jo 22-15, bi irabazleak aldarte onean zirelarik. Herria 2001-05-31
Harry liburutegitik igarotzean, Percy Weasley irten zen handik astiro, azkenekoz elkarrekin topo egin zutenean baino askoz aldarte hobean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 155. orr.
Gamaliel aldarte txarrean tentetu zen, marmarka bizian. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 157. orr.
Aldarte txarrez eta nahigabeturik itzuli zen etxera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 191. orr.
Annie aldarte txarreko zegoen, noski, eta erantzun laburrak ematen zizkion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 119. orr.
Zapateroren gobernuaren "aldarte baketsuagoarekin" lotuta ei dago erabakia. Berria - Ekonomia 2004-04-22
Mollyk zioenez, Koronela oso umore txarreko zebilen hura guztia zela-eta, eta han goian, Etxandian, denek ere askoz beldur handiagoa omen zioten haren aldarte malapartatuari gerrari berari baino. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 70. orr.
Hil baino ordu batzuk lehenago, osabak susperraldi bat izan zuen, eta portxean eseri orduko antzeman genion, irribarreagatik, aldarte umoretsua zekarrela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.
Denbora luzea egin zuen aldarte gogoetatsuan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 131. orr.
Eszenak eta muinoko freskoak erasan egin zioten nire ordu arteko aldarte badaezpadakoari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 205. orr.
Presarik gabe eta debekaturiko lurraldean barrentzen den esploratzailearen aldarte ausart eta arretatsuaz, armairuak zabaldu, tiraderak miatu, kutxen edukia aztertu eta gure etxeko zoko-moko guztiez jabetzen joan nintzen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 16. orr.
Sosegatuago zegoen Mathilde, haren begiei eta ezpain-arteari ohikoa zuen aldarte xaloa jaulkitzen zitzaiela, eta masailak berriro kolore zurbil finaren jabe. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 178. orr.
Haren aldarte bitxi hura menderatzeko gai izan nahi zukeen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 323. orr.
Gero eta aldarte gaiztoago baten mende, begiak gorritzen ari zitzaizkion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 234. orr.
Enrico, ordea, aldarte gaitzean zen, eta zalantzan jartzen zuen dena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.
Ez da datorkionari aurre egiteko aldarte egokiena. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 63. orr.
Egia da estualdi larri bat aldarte lasaian gogora ekartzea, idazmahaian patxadaz eserita, gogo-atsegingarri bete-betea gerta daitekeela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 88. orr.
Aldarte iluneko bazegoen, ez zuen hitz-erdirik egiten. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 150. orr.
Deabruzko gaua igaro zuen eta, biharamunean, aldarte zapuztuarekin jaiki zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.
Aldarte askoz ere hobe batez zegoen aita, soldaduburua arto-hostozko lore-sortarekin utzi izanak dibertiturik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 42. orr.
-Zeuk ikusi, baina ez ahantzi Samandal erregearen aldartea oso aldakorra dela, eta haren erreakzioak antzemanezinak. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 77. orr.
Aldarte askoz ere hobe batez zegoen aita, soldaduburua arto-hostozko lore-sortarekin utzi izanak dibertiturik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 42. orr.
Asmoan tinko, bertutean egonkor, grazian iraunkor eta beti aldarte bereko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.
Begoña Erraztiren ustez, Conde-Pumpidok ez du "inolako aldarte demokratikorik" erakutsi. Berria - Harian 2005-03-16
Aldarte historiko, sozial, kulturalen arabera, giza esperientzia (beti erlatiboa) aldatuz doa, eta aldatuz doaz esperientzia -morala- gidatzen duten balioak ere (beti erlatiboak). Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 47. orr.
Saltoka hasi ginen hirurok, malkotan blai, pozez lehertu beharrean, baina segituan konturatu ginen ez zela komeni halako aldartean ikus gintzaten. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 164. orr.
Hausnarreko aldartean ni, emakumeak hatzak klaskatu zituen eta hurbiltzeko eskatu zidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 116. orr.
Ordu erdiko kontua izanda ere, lorturikoaren plazerra edo galdurikoaren errea ez da ordu erdi soil horretara mugatzen, astebeteko aldartea egon bailiteke horren baitan. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 28. orr.
Malenkoniatsu jartzen ditu aittittek bere ipuinekin, lotarako aldartean daude haren hitzak entzunda, eztitu egiten ditu beren etsipenean, azken bonba bat dagoen artean beti egonen da posibilitate bat milioiko. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 147. orr.
Afektuen kanpo-kausa ezabatzean, eta beste pentsamendu batzuetara igortzean, desagertu egiten dira afektu horiek eta ondorengo aldarte-gorabeherak. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 20. orr.
Horregatik izan zituela aldarte gorabehera haiek minutu gutxiko hizketaldian. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.
Nik ere -aldarte kontuan amagana jo dut, ez dago zalantzarik- beldurra hartu nion gauari, Andreasek, gizonaren aldarte-aldaketaz oharturik, eta agureak edaria bukatuta zeukanez, beste botila bat eskaini zion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 90. orr.
Horren guztiaren atzean zeuden sekretu, asmo eta itxurakeriak ulertzen hasi zen, konturatu zen neskak etortzen zirenean mutil taldean zegoen aldarte aldaketaz. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 9. orr.
Amorrazioa ematen du zenbaitsutan, kanturako gorputz-aldarte ona eta burua argi eduki eta ordu eta erdian, hurrenez hurren, txakurra, aingerua, agure tangazalea eta Armstrong-en txirrindaren plater handia izan beharrak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 81. orr.
La città è un stato d'animo (hiria gogo-aldarte bat da) dio Mario Soldatik. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 84. orr.
Bitartean, Txitxikov gogo-aldarte oneko zegoen bere britxkan, zeina aspalditxo baitzen bide nagusitik zihoala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.
Baina gure protagonista, erlojurik gabe ere, gogo-aldarte ezin hobeko zegoen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 194. orr.
Espekulazio aldarte batean, ondorioztatzen du "zerbait" horrek bere ifrentzua izan lezakeela: gogo edo adimeneko intentsitate edo benetakotasun moduko bat, alegia, normalek galdu dutena, halako moldez non gainerakooi noble, barregarri edo beldurgarri iruditzen zaigun. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.
Gogo-aldarterik gabe dihardu legeak, anbibalentziarik gabe. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 23. orr.
La città è un stato d'animo (hiria gogo-aldarte bat da) dio Mario Soldatik. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 84. orr.
Izan ere, idazleak adierazi zuenez, umore ona da gizartean apain jantzi daitekeen trajerik egokiena eta gogo-aldartearen egoera osasuntsu bat bezala har genezake. Berria - Euskal Herria 2004-08-25
Egoera hartan, idazteko gogo aldarterik hoberenean nengoelarik ere, ez zitzaidan hitzik etortzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 164. orr.
Gogo-egoera eta burmuin-egoera partikularren arteko identitatea onartzen badu ere, bien arteko identitate orokorra ez du onartzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.
aldarte aldaketa (5); aldarte aldaketak (4); aldarte aldaketaz (3); aldarte bat (10); aldarte eta (6); aldarte ezin (4); aldarte horretan (3); aldarte on (4); aldarte ona (14); aldarte onak (6); aldarte onean (37); aldarte onean zegoen (5); aldarte oneko (20); aldarte oneko eta (3); aldarte oneko zegoen (3); aldarte onekoa (5); aldarte onez (6); aldarte txar (3); aldarte txarra (3); aldarte txarrak (3); aldarte txarrean (11); aldarte txarreko (3); aldarte txarrez (8); aldartea aldatu (4); aldartea ere (3); aldartea eta (5); aldartea ez (3); aldartea ezin (3); aldarteak eta (3); aldartearen arabera (5); baino aldarte (4); bat bateko aldarte (3); bateko aldarte (3); bere aldarte (6); bere aldartea (5); beste aldarte (6); beti aldarte (3); da aldarte (5); eta aldarte (30); eta aldarte onean (6); eta aldartea (4); eta aldarteak (3); gogo aldarte (9); gogo aldarte bat (3); gogo aldartea (9); hain aldarte (3); haren aldarte (5); horren aldarte (4); nire aldarte (3); nire aldarteak (3); oso aldarte (8); oso aldarte onean (5); zer aldarte (3); zuen aldarte (4); zuen aldartea (4)