Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Epe laburrean, datozen hauteskundeetan, aldiz, pendulua alde aldarrikatzailera mugituko dela aurreikus daiteke, EA koaliziokidearekiko kontraesan europarrak azkar ahaztuz. Berria - Harian 2005-02-22
Aitzitik, gero eta gehiago okertzen ari da, izan ere, gero eta jende gehiago atxilotzen duelako ekimen aldarrikatzaile bat egiten den bakoitzean. Berria - Euskal Herria 2004-01-07
Erabat demokratikoak diren idealekin "eszeptikoa" dela esan izan du eta "erromantikotzat" jo ditu liberalismoaren aldarrikatzaileak. Berria - Mundua 2004-03-16
Castela eta Andriuzziri leporatzen diete 1998ko otsailaren 6an gertatu zen Claude Erignac Korsikako prefetaren hilketaren manatzaile eta aldarrikatzaileak izatea eta, horretarako, 30 urteko espetxe zigorrera kondenatu zituzten 2003ko uztailean. Berria - Mundua 2006-02-18
Gorago esan dudanez, irakasle jendea izan ohi gara euskara batu formalaren aldarrikatzaile, baina jokabide berbera erakusten du kazetari jendeak ere sarri. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 142. orr.
Bere manupeko gizonak, akatsik gabeko gazte ario haiek, borrokatzeko makina itsuak izanen ziren, gaindiezinak, baina aldi berean erlijio berri baten sinestunak, paganismo berriaren aldarrikatzaileak? Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 101. orr.
Legazpiko idazlearen iritziz, "oso pozgarria" da lanen bat itzuli ahal izatea, eta, hainbat ideia "berrukitu eta berridatzi" baditu ere, Onán "aldarrikatzaile jaio zen eta aldarrikatzaile izaten jarraitzen du", nabarmendu du Aranak. Berria - Kultura 2004-06-12