Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldarrikatu, aldarrika(tu), aldarrikatzen 1 du ad zerbaiten berri aldarrika eman, jendaurrean zerbait ageriki adierazi.

Orduan, Moisesek agindu hau aldarrikatu zuen kanpalekuan: "Ez gizonek, ez emakumeek, ez dezatela gehiago santutegirako eskaintzarik ekar".  Elizen arteko biblia   Ir 36,6

Ni mezu hau aldarrikatzen ari nintzen bitartean, Pelatias, Benaiasen semea, hil egin zen.  Elizen arteko biblia   Ez 11,13

Inperio Austrohungariarrak gerra aldarrikatu zion Serbiari, 1914ko uztailaren 28an.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 58. orr.

II. Errepublika aldarrikatzen da Eibarren.  Askoren artean   «Rataplan» - 107. orr.

"Independentzia aldarrikatzen duten mugimenduak ez dira kriminalizatu behar.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Bizitza osoa askatasuna aldarrikatzen... eta orain hau, askatasuna etsai bilakaturik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 135. orr.

Erregearen dekretua aldarrikatu zenean, neskatxa asko eraman zituzten Susa hirira, Hege emakumezainaren ardurapera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 132. orr.

Vianako printze aldarrikatu zuten, nekez ikusiko bazuen ere Vianako herria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 73. orr.

Giza eskubideen aldeko iraultza hau ez da izan arrakastatsuena, eta batzuetan iduri luke 1948an munduko agintariek aldarrikatu zituzten giza eskubideak paperean idatzitako puntu batzuk besterik ez direla.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 172. orr.

Parmako harri jasoaren gainean, non urteak danik podestateek populuari hitz egiten baitzioten, fede berria aldarrikatu zuen Dolcinok.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.

Jaungoikoaren existentzia ez du Idazteunen autoritateak soilik aldarrikatzen; inguratzen gaituen eta geu barne hartzen gaituen izadiak ere aldarrikatzen du Egile bikaina, zeinak guri adimenaz eta arrazoimen naturalaz jantzi gintuen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 333. orr.

Bakoitzak bere erara aldarrikatzen du bere nortasuna: [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 172. orr.

Ama bakarrik ez naizela aldarrikatzeko beharrak bultzatu nau aurreko guztia idaztera.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 92. orr.

Une hartatik aurrera, egunean hiru bider heraldoek Elessar Erregearen etorrera aldarrikatu zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 200. orr.

Guk, beltzek eta indioek bezala, gure komunitatea aldarrikatu behar dugu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 120. orr.

Eskola publikoa euskaraz egitea aldarrikatu genuen, ez baikenuen onartzen euskaraz hazi nahi genituen umeek sos publikoaren ordainetan erdararen aukera bakarrik izatea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 31. orr.

Arrazoi hori dela medio, sortzeko eskubidea, eta sormena eta produkzioa generoaren arabera ez neurtzea aldarrikatzen du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 122. orr.

Amodioaren morboa goraldu eta aldarrikatu dutenak poetak izan baitira, Platon buru dutela erromantizismoarekin gailurra jo arte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 315. orr.

Hantxe, Ahaba ibaiaren ondoan, baraua aldarrikatu nuen, gure Jainkoaren aurrean geure buruak apaltzearren.  Elizen arteko biblia   Esd 8,21

Kostatarraren barruan, berriz, Sarako hizkeraren gorentasuna aldarrikatu zuen Joanes Etxeberrik.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 36. orr.

Hiri, herrixka edo etxeetan sartzen zirenean, bakea aldarrikatu ohi zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 472. orr.

Haien jakinduriaz mintzatuko dira nazioak eta beraien gorespena aldarrikatuko herri-batzarrak.  Elizen arteko biblia   Si 44,15

-Zin egin edo ez, Jainko gizonak gara eta gure eliza-botoak beste edozeinenak bezain legezkoak dira -aldarrikatu zuen elizgizonak, sumindurik-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 75. orr.

Jaunaren izena aldarrikatuko dut: aitortu handi dela gure Jauna.  Elizen arteko biblia   Dt 32,3

Goazen berriro Jaunaren mezua aldarrikatu genuen hiri haietara, senideak nola dauden ikustera.  Elizen arteko biblia   Eg 15,36

Luteranismoak gizaki berria aldarrikatzen zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 314. orr.

Aldarrika ezazue baraualdi bat, eta eserarazi ezazue Nabot guztien aitzinean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 79. orr.

Inork funtsaz ezin aldarrika dezakeenez gero kanpoko sentsuen gure errepresentazioen kausa transzendentalaz zerbait ezagutzen duela, orduan bere baieztapena erabat oinarrigabea da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 172. orr.

Erreinuko ministrari, eskualdeburu, kontseilari eta gobernariek aho batez eskatzen dizute errege-agindu hau eman eta aldarrika dezazun: Errege jauna, hogeita hamar egun hauetan, zuri ez beste jainko nahiz gizonen bati otoitz egingo diona, jaurtiki dezatela lehoien zulora.  Elizen arteko biblia   Dn 6,8

Teknologiaren garapena zerbait autonomotzat eta beharrezkotzat ulertzeari bukaera eman nahi zitzaion, teknologiaren izaera kontingentea aldarrikatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.

Lautréamont, Nodier eta beraien sentsibilitateko idazle askok eraso egin zioten jarrera horri, eta plajioaren abantailak defenditu zituzten, hain zuzen ere testu-lapurreta zelako erromantikoek aldarrikaturiko orijinaltasunaren etsai bortitzena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.

Txildeberto Austrasiako erregeak, Kolonian aldarrikatutako arau baten bidez, heriotza-zigorra ezarri zuen, baina ez hiltzailearen kontra, isuna ordaintzen ez zuenaren kontra baizik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

Aurrerago, lehen aipaturiko 8. artikuluan, zera azpimarratzen du, "inor ezin da zigortu, delitua egin baino lehenago ezarri eta aldarrikatutako legearen arabera ez bada".  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 12. orr.

Zotaltxiki inguratu zen kaleraino; eta segidan helarazi zigun eguneko albistea: Tolosako Udalak "Errepublika Federala" aldarrikatu berria zuela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 127. orr.

BG han egon balitz oraindik, hauxe aldarrikatzen entzungo zioten: "Entzun, entzun, hau definizio bat da: zenbaki aljebraiko esaten zaio ekuazio aljebraiko baten ebazpen den zenbakiari".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 435. orr.

Eguzkiak aldarrikatzen du, agertzen denean, benetan miresgarria dela Goi-goikoak egindakoa.  Elizen arteko biblia   Si 43,2

Halatan bakarrik gertatuko zen bere Peru Abarka misiolari entziklopedistek aldarrikatzen zuten Basati Ona izateko duin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 148. orr.

Baina zuk aldarrikatzen dituzun izugarrikeria guztiak naturan badaude, zergatik dituzte aurka legeak?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 199. orr.

Nahiz eta, egia esan, Enniok berak ere bertso eternaletan aldarrikatzen duen badirela Akeronteko barrunbeak, nora ez den ez gure arimarik ez gorputzik sartzen, zurbiltasun bitxiko halako geriza batzuk baizik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 39. orr.

Europako hainbat herrialdetan, mobilizazioak antolatu dituzte paperik gabeko etorkinen elkarteek, lan duina eta eskubideen aitortza eta duintasuna aldarrikatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Orain, noiz nahi, jalgitzen da jendea karriketara zerbaiten aldarrikatzeko: diru beharra, zergen kontra, erretretak, eskualdekatzea eta abar.  Herria   2003-06-19

Lege zibila, aldarrikatzeko modu bikoitzaren arabera, bi eratakoa da: idatzia eta idatzi gabea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 201. orr.

"Doléances du Sexe de Saint-Jean-de Luz et Cibour au Roi" izeneko dokumentu batean, bi herri horietako andre euskaldun batzuek, 1789an, andreek boza emateko eskubidea aldarrikatzen zioten Luis XVI.ari.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 46. orr.

Ez da izango, noski, Jonathan Swiftek Irlandako gosetearekin bukatzearren argitaratutako hura bezalakoa, zeinetan --gogoratzen bazarete- kanibalismoa aldarrikatzen zen; baina, horretara iritsi gabe, izango du nire honek ere bere ausardia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 130. orr.

Justizia Auzitegira zuzenean jotzeko aukera ere aldarrikatzen duzue.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Jai Alairen aitzinean biltzen ziren partida egunetan, txandaka, beren eskakizunak aldarrikatzen zituen oihal aspalditik higatuaren gibelean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 249. orr.

Bizia zatiezina dela aldarrikatzen dutenen oihuak gorabehera, erredukzionismoa nagusitu da behin eta berriro.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.

2 (adizlagun eta kidekoen eskuinean)

Mendeku-gogoak bultzaturik, ozen aldarrikatu zuen: [...].  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 28. orr.

Orduan Jainkoaren batasunean sinesten dutenetakoa izanen zara, eta ez hori ahoz aldarrikatzen dutenetakoa, ideia hori irudikatu gabe, talde horretakoak hitz hauekin aipaturikook izanez: [....].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 122. orr.

Batek erdaraz aldarrikatzen duenean euskararen garrantzia, inoiz ere ahaleginik txikiena egin gabe berak edo bere seme-alabek euskara ikas dezaten, sinbolo gisa erabiltzen du euskara.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 146. orr.

Zenbaitzuek hori argiro aldarrikatzen dute, esentziari gaineratzen zaizkion nozioak banan-banan aipatuz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 130. orr.

Biharamunean ofizialki aldarrikatzen dute poliziak (Lino Venturak) hil duela agintari komunista eta gero bere buruaz bertzerik egin duela.  Herria   2002-12-12

Erregeren estatu-politikako aginduetakoren batek aldrebeskeria nabarmenen bat eragiten zuenean, serioski aldarrikatzen zen Goi Kontseiluko zenbait kideri lepoa moztu zitzaiela, eta marmarrak isiltzen ziren.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 49. orr.

Azpilikuetari jazza iruditzen zitzaion musika guztien gainetik zegoela, ahots goraz aldarrikatzen baitzuen, hartarako aukera emanez gero, musika guztia bitan banatzen zela, jazza eta gainerako hori, jazza batetik eta gainerako hori bestetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 235. orr.

Aldi berean, tinko aldarrikatzen da epaileaz kanpoko aitortza lasaia eta hotza, epaiketa izugarri baten beldurrik gabe egiten dena, ez dela aski zigortzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 60. orr.

Jerusalemen Judako erregetzat aldarrika zaitzaten profetak ere izendatu omen dituzu.  Elizen arteko biblia   Ne 6,7

Jean Calas heriotza-zigorrera kondenatu zuten 1762ko martxoaren 9an eta hil egin zuten torturak jasan ondoren, nahiz eta berak bere errugabetasuna ozen aldarrikatu beti.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Arlo filosofikoan, moralean, legalean zein pedagogikoan sutsu aldarrikatu zuen ezberdintasuna.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 47. orr.

"Demo" demonio horiek segi dezatela hasi duten borroka baketsua, etsitu gabe aldarrika ditzagun euskararen eskubideak, horiek baitira beharrezkoenak.  Herria   2002-12-05

Karlos Lüküzeko kondeak -Joanes baroiaren semeak- goratik aldarrikatzen zuen Frantziako erregerekin eta are Espainiakoarekin harremanetan sartu beharra, "egiazko" erlijioa defendatzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 87. orr.

Zibilaren nagusitasun morala erakutsi beharrez, solemneki aldarrikatu nuen Kolko Mitxoletarengana iristeko delibero irmoa hartua nuela, kosta ahala kosta, hitz hauek erabiliz nire asmoen berri emateko: [...].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 19. orr.

Hala ere, poloniar sutsua izan zen Rufin Piotrowski bizitza osoan, eta beti aldarrikatu zuen bere jaioterria, bere Podolia maitea, Poloniaren zati bat zela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 61. orr.

Poliziak behin eta berriz aldarrikatu zuen irratiz eta egunkarietan, arren, erasoa eta lapurtua izan zen gizona ager zedila, hiltzailea harrapatzeko.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 16. orr.

Une hartan, fabriketako sirenak orroka hasi ziren, egun hartako lanaren amaiera lau haizetara aldarrikatuz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 17. orr.

3 (-la atzikizkiarekin)

Bere libururik ezagunenean, Kapitalaren pilatzea, pairatu zituen espetxealdietako batean idatzia, kapitalismoa barne kontraesanek desagerraraziko zutela aldarrikatu zuen, bere bizitza osoan maisutzat hartu zuen Marxen ildotik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 16. orr.

Emakumeak bere buruari "merezi dut" esan behar diola aldarrikatzen du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 228. orr.

Homero ahozkotasunetik ulertu behar dela aldarrikatzen badute ere, kritika literarioaren ohiko bidetik egiten dute homeristek Homeroren obraren azterketa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 135. orr.

Sendatu egin zela oihukatu zuen, sendatu egin zela aldarrikatu zuen, sendatu egin zela eta eskerrak eman zizkion, Jainkoari baino lehenago, biolin jotzaileari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Erbestetik itzulitako guztiak Jerusalemera bil zitezela aldarrikatu zuten Judan eta Jerusalemen.  Elizen arteko biblia   Esd 10,7

Guk, gaztetan, sakonean, hizkuntzarekiko konpromisoa izan genuen eta hizkuntzak edozertaz hitz egiteko balio zuela aldarrikatu nahi genuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 34. orr.

Haren esentzia bat eta bakarra dela aldarrikatzen dugu, eta horretan ez dela inola ere ezer gehiturik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 132. orr.

Nik argi daukat, epaimahaietan parte hartzen dugun emakumeok, neurri zuzentzaile bat sartu behar diogula askotan gure buruari liburu edo lagin batean ikusten ditugun baloreak baliagarriak direla aldarrikatzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 217. orr.

Eta joera dugu aldarrikatzeko gelak, esate baterako, edo laborategiak eta liburutegiak, ez daudela behar bezain ongi hornituak, gero berriz ere azpimarratuko dugunez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 38. orr.

Egiazko arrazoiak aldarrikatzen digu hori litzatekeela gaitz orokorra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 94. orr.

Bartzelonaren aurkako partida aukera ona da gure jokalariek partida ona egin dezaten, eta egun dauden tokian egotea ez dutela merezi aldarrikatzeko.  Berria - Kirola   2006-03-17

4 (era burutua izenondo gisa)

Pentsatzen dut telebistan Isabelle Parmentier, alaba hipotetikoa, bere atzean aitaren edo, hobeto esan, aita aldarrikatuaren argazki erraldoi bat zuela ikustean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 237. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aldarrikatu baino (4); aldarrikatu behar (47); aldarrikatu behar da (5); aldarrikatu behar du (7); aldarrikatu behar dugu (6); aldarrikatu beharko (11); aldarrikatu ditu (10); aldarrikatu dituzte (12); aldarrikatu du (169); aldarrikatu du batasunak (4); aldarrikatu du erredakzioa (4); aldarrikatu duela (5); aldarrikatu duen (7); aldarrikatu dugu (5); aldarrikatu dute (99); aldarrikatu duten (5); aldarrikatu egin (5); aldarrikatu eta (63); aldarrikatu ez (4); aldarrikatu izan (13); aldarrikatu izan du (4); aldarrikatu izana (8); aldarrikatu nahi (51); aldarrikatu nahi du (8); aldarrikatu nahi dugu (9); aldarrikatu nahi izan (16); aldarrikatu ohi (5); aldarrikatu ondoren (8); aldarrikatu zen (14); aldarrikatu zenean (5); aldarrikatu zion (7); aldarrikatu zituen (38); aldarrikatu zituzten (21); aldarrikatu zuen (470); aldarrikatu zuen atzo (25); aldarrikatu zuen bere (5); aldarrikatu zuen eta (4); aldarrikatu zuenean (4); aldarrikatu zuenetik (5); aldarrikatu zuten (171); aldarrikatu zuten atzo (13); aldarrikatu zuten eta (4)

amnistia aldarrikatu (4); askatasuna aldarrikatu (10); atentatua aldarrikatu (4); autodeterminazio eskubidea aldarrikatu (12); bat aldarrikatu (19); bat aldarrikatu zuen (6); bat aldarrikatu zuten (5); batasuna aldarrikatu (8); batek aldarrikatu (4); baten beharra aldarrikatu (6); behar dela aldarrikatu (14); behar dituela aldarrikatu (4); behar duela aldarrikatu (18); behar dutela aldarrikatu (13); beharko lukeela aldarrikatu (4); beharra aldarrikatu (58); beharra aldarrikatu du (12); beharra aldarrikatu dute (7); beharra aldarrikatu zuen (22); beharra aldarrikatu zuten (13); beharra dagoela aldarrikatu (4); berak aldarrikatu (4); berdintasuna aldarrikatu (4); berriro aldarrikatu (5); berriz aldarrikatu (5); beti aldarrikatu (5); dagoela aldarrikatu (6); dela aldarrikatu (71); dela aldarrikatu du (16); dela aldarrikatu dute (9); dela aldarrikatu zuen (20); dela aldarrikatu zuten (9); demokratikoa aldarrikatu (4); direla aldarrikatu (10); direla aldarrikatu zuen (5); direla aldarrikatu zuten (4); dituela aldarrikatu (5); duela aldarrikatu (38); duela aldarrikatu du (11); duela aldarrikatu dute (7); duela aldarrikatu eta (4); duela aldarrikatu zuen (11); duen eskubidea aldarrikatu (6); dutela aldarrikatu (26); dutela aldarrikatu dute (5); dutela aldarrikatu zuen (11); dutela aldarrikatu zuten (4); duten eskubidea aldarrikatu (8); egin beharra aldarrikatu (5); egitea aldarrikatu (8); egitea aldarrikatu zuen (4); elkarlana aldarrikatu (6); elkarrizketa aldarrikatu (8); elkarrizketa aldarrikatu zuten (4); erabakitzeko eskubidea aldarrikatu (13); ere aldarrikatu (19); ere aldarrikatu zuen (6); errepublika aldarrikatu (11); errespetua aldarrikatu (5); errugabe dela aldarrikatu (4); errugabetasuna aldarrikatu (8); eskubidea aldarrikatu (84); eskubidea aldarrikatu du (7); eskubidea aldarrikatu dute (5); eskubidea aldarrikatu eta (9); eskubidea aldarrikatu zuen (33); eskubidea aldarrikatu zuten (9); eskubidea duela aldarrikatu (5); eskubidea dutela aldarrikatu (6); eskubideak aldarrikatu (22); estatu katalana aldarrikatu (4); eta aldarrikatu (17); eta berriro aldarrikatu (5); eta berriz aldarrikatu (4); eta independentzia aldarrikatu (4); eta ozen aldarrikatu (5); eten iraunkorra aldarrikatu (5); etena aldarrikatu (39); etena aldarrikatu beharko (4); etena aldarrikatu zuen (12); europa aldarrikatu (9); euskararen ofizialtasuna aldarrikatu (5); garaia dela aldarrikatu (7); garaipena aldarrikatu (4); garrantzia aldarrikatu (4); gerra aldarrikatu (8); gisa aldarrikatu (7); guztiak aldarrikatu (4); handiagoa aldarrikatu (4); hau aldarrikatu (6); hori aldarrikatu (8); horiek aldarrikatu (4); ikasteko eskubidea aldarrikatu (4); independentzia aldarrikatu (30); independentzia aldarrikatu dute (4); independentzia aldarrikatu zuen (10); independentzia aldarrikatu zuten (6); iraunkorra aldarrikatu (5); izaera politikoa aldarrikatu (7); izan zela aldarrikatu (4); izana aldarrikatu (5); izatea aldarrikatu (8); izateko eskubidea aldarrikatu (5); katalana aldarrikatu (4); katalana aldarrikatu zuen (4); lana aldarrikatu (9); legea aldarrikatu (4); lehenago aldarrikatu (4); lukeela aldarrikatu (5); menia aldarrikatu (4); ofizialtasuna aldarrikatu (9); ozen aldarrikatu (10); politikoa aldarrikatu (10); premia aldarrikatu (5); presoen eskubideak aldarrikatu (4); soziala aldarrikatu (4); su etena aldarrikatu (38); zela aldarrikatu (20); zela aldarrikatu zuen (10); zela aldarrikatu zuten (6); zilegitasuna aldarrikatu (6); zirela aldarrikatu (4); zuela aldarrikatu (8); zuela aldarrikatu zuen (5); zutela aldarrikatu (5); zuzena aldarrikatu (4)

aldarrikatua zuen (4); aldarrikatua zuen (4); aldarrikatuko ditugu (5); aldarrikatuko dituzte (7); aldarrikatuko du (29); aldarrikatuko duela (7); aldarrikatuko dugu (6); aldarrikatuko dute (40); aldarrikatuko duten (4); aldarrikatutako su (5); aldarrikatutako su etena (4); aldarrikatuz gero (7); autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko (7); dela aldarrikatuko (8); dela aldarrikatuko dute (4); duela aldarrikatuko (5); ere aldarrikatuko (6); eskubidea aldarrikatuko (12); eskubidea aldarrikatuko dute (5); eskubidea aldarrikatuz (4); eskubideak aldarrikatuz (5); eta aldarrikatuz (4); independentzia aldarrikatuko (5); politikoa aldarrikatuko (5); zela aldarrikatuz (5)

aldarrikatzea da (6); aldarrikatzea ere (5); aldarrikatzea eta (14); aldarrikatzea ez (6); aldarrikatzea izan (5); aldarrikatzearekin batera (4); aldarrikatzeaz gain (7); aldarrikatzeko asmoz (6); aldarrikatzeko deia (4); aldarrikatzeko eskatu (5); aldarrikatzeko eta (14); aldarrikatzeko prest (4); aldarrikatzen ari (25); aldarrikatzen ari dira (8); aldarrikatzen da (12); aldarrikatzen den (5); aldarrikatzen ditu (13); aldarrikatzen dituen (10); aldarrikatzen ditugu (4); aldarrikatzen ditut (4); aldarrikatzen dituzte (6); aldarrikatzen dituzten (13); aldarrikatzen dituztenak (4); aldarrikatzen du (149); aldarrikatzen du bere (4); aldarrikatzen du eta (5); aldarrikatzen duela (5); aldarrikatzen duelako (4); aldarrikatzen duen (49); aldarrikatzen duena (11); aldarrikatzen duenean (5); aldarrikatzen dugu (40); aldarrikatzen dugun (6); aldarrikatzen dut (9); aldarrikatzen dute (80); aldarrikatzen duten (31); aldarrikatzen dutenak (12); aldarrikatzen duzun (4); aldarrikatzen eta (5); aldarrikatzen ez (4); aldarrikatzen genuen (6); aldarrikatzen hasi (4); aldarrikatzen jarraituko (5); aldarrikatzen zen (6); aldarrikatzen zituen (5); aldarrikatzen zituzten (5); aldarrikatzen zuela (4); aldarrikatzen zuen (63); aldarrikatzen zuena (4); aldarrikatzen zuten (33); askatasuna aldarrikatzen (8); autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko (4); autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen (6); autodeterminazioa aldarrikatzen (4); autonomia aldarrikatzen (4); bat aldarrikatzea (4); bat aldarrikatzeko (4); bat aldarrikatzen (20); bat aldarrikatzen du (4); behar dela aldarrikatzen (5); behar direla aldarrikatzen (4); behar duela aldarrikatzeko (4); behar duela aldarrikatzen (5); beharra aldarrikatzeko (8); beharra aldarrikatzen (13); beharra aldarrikatzen du (4); berak aldarrikatzen (4); bezala aldarrikatzen (4); dela aldarrikatzea (7); dela aldarrikatzeko (8); dela aldarrikatzen (34); dela aldarrikatzen du (10); dela aldarrikatzen dugu (6); direla aldarrikatzeko (5); direla aldarrikatzen (10); direla aldarrikatzen du (4); duela aldarrikatzeko (7); duela aldarrikatzen (12); duela aldarrikatzen du (4); duela aldarrikatzen duen (4); dugu aldarrikatzen (4); dutela aldarrikatzeko (8); dutela aldarrikatzen (7); ere aldarrikatzen (10); errespetua aldarrikatzen (5); eskubidea aldarrikatzea (7); eskubidea aldarrikatzeko (17); eskubidea aldarrikatzen (37); eskubidea aldarrikatzen du (12); eskubidea aldarrikatzen dute (9); eskubideak aldarrikatzea (6); eskubideak aldarrikatzeko (28); eskubideak aldarrikatzen (10); eta aldarrikatzeko (5); eta aldarrikatzen (8); etena aldarrikatzeko (6); etena aldarrikatzeko prest (4); euskararen ofizialtasuna aldarrikatzen (4); garaipena aldarrikatzen (4); hori aldarrikatzea (4); hori aldarrikatzeko (4); hori aldarrikatzen (8); independentzia aldarrikatzeko (10); independentzia aldarrikatzen (15); independentzia aldarrikatzen dute (5); independentzia aldarrikatzen duten (5); izatea aldarrikatzen (6); izatea aldarrikatzen dute (4); izateko eskubidea aldarrikatzen (4); justizia aldarrikatzen (4); ofizialtasuna aldarrikatzen (6); ozenki aldarrikatzen (4); politikoa aldarrikatzeko (4); su etena aldarrikatzeko (5); subiranotasuna aldarrikatzeko (4); zegoela aldarrikatzen (4); zela aldarrikatzen (9); zela aldarrikatzen zuen (4); zuk aldarrikatzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus