Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aldarrikari iz aldarrikatzen duen pertsona.
Fernando, zorgabetzeak dakarren pozaren aldarrikaria da: amezketarra izaki, eulia, eta euliak uda dakar. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 51. orr.
Buila atera behar baduk, berriz, gurean antzezle askok legez, aldarrikariari esanaraztea neukan neure bertsook. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 118. orr.
Herioren aldarrikari zela, esan zien marinel izutiak lagun izutuei malkoak begietan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.
Aldarrikariek, misterioak ospatzean bezala, isiltasun hotsandikora deitu zuten. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.
Nazioartean ezaguna egin zen euskalduntasunaren aldarrikari moduan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 319. orr.