Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zen etsaiaren arrastorik ikusten, eta ezta aldarri edo oihurik entzuten ere. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 199. orr.
Joan umeengana, hemen oihu, hor txalo, aldarri eta adar-hots. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 115. orr.
Auditorioko hotsa aldarri bihurtu zela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 215. orr.
Abisu garbi batekin amaitu dut aldarria: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 128. orr.
Emakumeen eskubideen aldarria Kabulgo batzarrean. Berria - Mundua 2004-01-04
Freskagarrien eta otartekoen aldarria egiten zuen mutil ilegorri mantal zuri batez jantzia. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 194. orr.
Peru Abarka, bada, jarrera berri baten adierazpidea dugu: egia da gizabanakoaren eta herrien askatasunaren aldarria dakarrela berarekin, baina berarekin dakar, baita ere, kostunbrismoa. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 148. orr.
Pentsaezina da horrelako aldarria XVIII. mende aurreko Euskal Herrian: zazpi herrialdeen batasuna eta Euskal Herriaren beregaintasuna eskatzen duena. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 42. orr.
Euskal presoak Euskal Herriratzeko aldarriari muzin egiten jarraitzen dute. Berria - Euskal Herria 2006-01-28
Karelen artean dena zela anabasa,dena birao eta agindu, dena aldarri eta izerdi, eta tarteka irainak eta ukabilak airean gurutzatzen zirela, guk marinelok batetik eta artilleriakoek bestetik elkarri oztopo eta eragozpen egiten baikenion. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 153. orr.
Besteek bat egin arte itxaron, eta aldarri batean esan zuen: [...]. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 140. orr.
Handik hiru egunera, funtzionarioak kanpamentuan barrena ibili ziren aldarri hau egiten: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 24. orr.
Duintasun eta profesionaltasun hori du aldarri oraindik ere. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 18. orr.
Baina, aldarriak aldarri, Euskal Herriko instituzio batzuek beste bide batetik joko dutela dirudi. Berria - Gaiak 2004-12-05
"Sakrifizioetan berdintasuna" aldarri, Rick Wagoner General Motorseko presidenteak aurtengo soldata erdira jaitsi du, eta ez du iazko ekitaldiagatik aparteko saririk jasoko. Berria - Ekonomia 2006-02-08
Lan ituna aldarri, hiru egunetan greba egingo dute Cadaguako langileek. Berria - Ekonomia 2006-02-07
Herriz herri aldarri bera. Berria - Euskal Herria 2006-04-29
Borreroak kondenatuek oihukatzen dituzten aldarri guztiak aktan jasotzen ditu, hoben egin duten ala ez delibera dezaten. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 67. orr.
Seguru asko, aldarriaren aldeko sinadurak biltzeko baimena emanda, literatur lantegiaren kontuaz ahaztuko naizelakoan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 128. orr.
Ozen irakurtzen du, bere aldarriak botatzen ari den heraldoa bailitzan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 61. orr.
Gaur egun zapatismoaren aldarriak mundu osoan dira ezagunak. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.
Gutxi batzuek baino ez zuten jarraitzen "ez dira pasatuko" aldarriarekin tematurik, zapalgailu zilindroa gainetik pasatua zitzaiela jabetu ere gabe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 117. orr.
Artean "Ihes egin dute!" aldarriaren azken bibrazioak erabat desagerturik ez zeudelarik, laguntzaileetako batek hatzaz seinalatu zuen ni nengoen aldera. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 23. orr.
Eta azpian, letra gorriz, aldarria: Trafikanteak hormara! Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.
Bioaniztasunaren aldarria egin du FAOk, baina ez du aipatu Brasilek soja transgenikoa ereiteari emaniko baimena. Berria - Gaiak 2004-10-17
Harro eta ozen egin zuen aldarria. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 26. orr.
[ik beherago 7]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Miarritzeko Euskal jaiarekin bat eginez, Ipar Euskal Herriko pilotariek ere Euskal Herriko selekzioarekin aritzeko duten eskubidearen aldarria egingo dute antolatzaileek. Berria - Kirola 2004-08-25
CPE atzera bota edo ez, sokatiran dabiltza ikasleak eta gobernua, eta gazteen abesti eta aldarriek gero eta kutsu politikoagoa hartu dute. Berria - Ekonomia 2006-04-05
Militante ohia eta egungoa ere, maiatz frantziarraren aldarriek bizirik dirautela uste baitu. Berria - Kultura 2004-02-26
Hori guztia dela eta, Elkartzenek eutsi egin dio bost puntuko aldarrien taulari. Berria - Euskal Herria 2004-09-29
Atzo, baina, aldarrietan bat egin zuten langileek. Berria - Ekonomia 2004-06-26
Kartzela osoa, egia esan, euskal preso politikoon alde zegoen, inoiz baino fermuago nabari zen espetxeratuen arteko elkartasun ikusezina, zigor ziegetakoek gauean egiten zituzten aldarrietan ekonomatokoek emoten zizkiguten albisteetan kartzelarien zurruntasun urdurian. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 91. orr.
Laster iritsi zitzaien aldarri handia kanpoko zirkuluetatik gora zihoazen kaleetatik, bai eta hamaika gora eta biba ere. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 97. orr.
Gobernuak denbora irabazi nahi duela uste dut, egoerak gainbehera egin eta iritzi publikoak aldarri nagusia ahaztuko duelakoan. Berria - Ekonomia 2006-03-26
."Liburua trazu lodiaren aurkako aldarri ozena da", Garroren ustez. Berria - Kultura 2004-06-04
Baina gero, Benegoitia arnasberritzea lortu dutenean, bi begiraleen jokabidea gaitzetsi du aldarri sentikor baten bidez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 170. orr.
Beste mundu bat posible da, horixe da aldarri idealista zaharberritua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 219. orr.
Agian horregatik, bere obra ezagutzen duenak ikara txiki bat sentitzen du gizateriaren gainean azken garaiotan egin dituen aldarri ezkorrak entzuten dituenean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 14. orr.
Heriotza-zigorraren eta Errusiako erregimen gupidagabearen aurkako aldarri zorrotza da. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 10. orr.
Gurean, berriz, apenas pasatu ginen aldarri hutsetik. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 172. orr.
Marx eta Engels-ek hala diote, esaterako, bere testurik ezagunenean, hots, Alderdi Komunistaren Manifestua izeneko aldarri famatuan: [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.
Mem Ramiresek, bere aldetik, eta uste izatekoa da gainerako kanpamentuetan ere diskurtsoa antzekoa izango zela, aldarri abertzale sutsuenak erabili zituen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 400. orr.
Istiluok gertatu aurretik aldarri politikoak entzun ziren manifestazioetan: [...]. Berria - Ekonomia 2006-04-05
Sozialismoaren aldarri moralak zapalkuntzaren kontra eta zanpatuen alde egiten du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.
Ez die erantzuten herri honek dituen eskubideen aldeko aldarri legitimoei, ez eta gizartearen gehiengoaren borondateari ere. Berria - Euskal Herria 2004-04-27
Hasierak, aldarri poetiko baten ezaugarri guztiak ditu: [...]. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 81. orr.
Gandalfek Ate erdi irekitik begiratu eta borrokaren aldarri hazkorra zelaien jabe zela entzun zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 154. orr.
Burubide goikoagoak dituzte gidari horrelako grinek, eta badago haiengan halako aldarri etengabe bat, bizitza osoan isiltzen ez dena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 353. orr.
Baina aldarri eternal hori ez duk haizu haragi-odolezko belarrientzat. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 58. orr.
-Ontziak ura zakarrek, ura zakarrek ontziak! -aldarri etsiak aditu ziren, gain-bizkarraren behean, hots, sotoetan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 188. orr.
Zuzendari txit agurgarriak dutxa bero baten mesede egin digu, bere aldarri hunkigarria irakurri eta gero, gure animoak bare daitezen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 170. orr.
Korridorera heldu eta berehala aldarri betean hasi zen Mentxu, "Antonia! Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 58. orr.
'Torturaren aurkako nazioarteko aldarria'. Berria - Euskal Herria 2004-11-28
Gobernuak zapuztu zuen gerrari buruzko herritarren oroimena, komenientziazko aldarri eta kontsignekin estaliz. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 144. orr.
Eaeoe! -edo halako aldarri bat egin zuten, behin txanela uraren gainean harro utzi zutenean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 369. orr.
-Eup! -pozezko aldarri batean erantzun zuten ontziko denek. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 47. orr.
Eskubide zibil eta politikoen aldeko aldarria Bizkaiko Durango herrian bukatuko da, heldu den abenduaren 12an. Berria - Harian 2005-10-16
Azkaineko (Lapurdi) plaza espekulazioaren kontrako aldarri bihurtu du Batasunak. Berria - Euskal Herria 2006-04-22
Europako Itunaren kontrako aldarriak milaka lagun batu ditu. Berria - Harian 2005-02-13
Berrogei urte pasatu dira Quousque tandem argitaratu zenetik, eta beste erdioriotar batek, Jon Sarasuak, bizi dugun hau golde-aro dugula gogorazi berri digu, herri-minez urratutako aldarri ezinago ederrean. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 172. orr.
Informazioz osatua dator koadernotxoa: urtean zehar egin diren ekitaldiak, zirkuituaren nondik norakoak, egitaraua, kantuaren letra, grabazioaren irudiak, jakineko etxeen publizitatea betiko aldarriekin, gora bideak, gora euskara eta gora gorakoak... ohiko sustatze orri euskaltzaleak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 64. orr.
Hileko azken ostiralak aldarri eguna dira 120 bat herritan duela ia lau urtetik. Berria - Harian 2005-09-28
Joan den urteetako ikurrina kopuru beretsua, aldarri pankartaren bat, presoen euskalherriratzea eta amnistia eskatzen duten oihalak. Berria - Kirola 2006-04-08
Jaimeri, nire lehengusuari, bota diodan aldarri itxurako hitzaldiaren ondoren, inolako mugarik eta baldintzarik gabe neure buruari erantzun behar diodan galdera bat: [...]. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 132. orr.
Teresak egin dezakeen hilezkortasun-aldarri bakarra, gauetako bakardadearen kontsolagarri, ohe azpian gordetzen duen kutxa gutun eta oroigarriz betea da. Bele karrankariak mendeku-aldarri. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 236. orr.
Pasteur-en lanak banan-banan aipatzea garaipen-aldarri andana bat irakurtzea da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.
Diskoa adierazpen askatasunaren aldeko objektu, ekimen eta egitasmoa da; askatasun aldarria. Berria - Kultura 2004-05-28
Tailerretako sirenak orroka hasi dituk, zeinek aldarri handiagoa egingo. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 104. orr.
Bajuxeagotik berba egiteko oharra egin zion aurpegiaz, eta etsipen imintzioa egin zuen gizonak, Mentxu bera izan baitzen aldarri egin zuen lehenena. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 78. orr.
-Upel hau ez zagok ondo! -egin nuen aldarri. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 60. orr.
Haren gainera makurtzen dira, hodei garden batean bildu eta gora altxatzen dute, paseko hegazti lasterrak hegan ibiltzen diren lekuraino, eta aldarri egiten dute, heraldoen antzera. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 69. orr.
Apaizek errazago esekitzen dute sotana beren integrismoa baino, eta orain "festa bai, borroka ere bai!" egiten digute aldarri. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.
Harrabots etengabe eta nahasia entzuten zen: tranbia baten karranka hotsak, bozina soinu zoliak, salgaien aldarri egiten zebiltzan saltzaileak, autoen burrunba eta gizakien marmarra. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 357. orr.
"Bai", egin dute denek batera aldarri, ondoren datorren show-ari igarriz batzuek, zer datorkeen jakiteko irrikaz besteek. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 110. orr.
Jainkoari otoika eginik aldarri. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 168. orr.
Hark ere bandera beltza ezarri hondartzan eta aldarri egin zuen herria txikituko zuela, ez zela inor bizirik geratuko, ez haur ez emakume, ez abere ez agure, armaduradun kapitainarekin borroka egin ondoren lurra jaten ez bazuen behintzat. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 88. orr.
-Han, han! -aldarri egin zuen norbaitek Ánimas karrakan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 118. orr.
'Aireplanoak!' aldarri egiten zuen jendeak arineketan, eztandarik entzun orduko oraindik. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 63. orr.
Zerk behartzen du berez baketsua den lagun bat "aski da!" aldarri egin eta fusila hartzera? Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 147. orr.
Eta 'Gora Euzkadi!' aldarri egin zuten eztarri denek batean, uneko hunkidura biribilduz. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 61. orr.
-Kanoiak prest -aldarri egin zien gizonei halako batean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 177. orr.
Ukabilkada bat jo nuen mahai gainean, aldarri egin bidenabar: "Txakolina maite ez duena putakume bat da!". Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 90. orr.
Hortaz, ezpata altxatu eta aldarri egin zuen: [...]. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 176. orr.
Stalinen garai gogorrenean ere, Gulagen idazle asko kontsumitzen ziren negu gorrian, Sartre Sobiet Batasunera joan zen, eta, itzuleran, aldarri egin zuen: "Sobiet Batasunean kritikatzeko askatasuna erabatekoa da". Berria - Harian 2005-06-21
Eguraldi kaskarrari aurre egin, eta Euskal Herriak herri dantzaria izaten jarraitu nahi duela aldarri egin zuten Bergarara batutako ehunka lagunek. Berria - Kultura 2004-06-19
Zer dugu? -bota zidan niri, eta gero aldarri egin zion zerbitzariari- Beste bi. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 113. orr.
· Atera zizkidaten argazki batzuk, Ernioko erromeriak politizatzen ibili ginenekoak bi, 1930eko irailean; bestea Eibarren errepublika aldarri egin zuten egunean aterea da, Anbrosio eta biok ikurrinak eta gorriak ipintzen ari garela Gaztelu plazako kioskoaren buelta osoan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 44. orr.
-Zoazte kanpamentuan barrena eta egin aldarri hau herriari: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 21. orr.
Horixe egin gura nuen aldarri urkamendian. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 188. orr.
aldarri bat (8); aldarri batean (8); aldarri bera (4); aldarri egin (62); aldarri egin nion (4); aldarri egin zuen (28); aldarri egiten (11); aldarri eta (9); aldarri hau (4); aldarri politikoak (4); aldarria bere (5); aldarria da (7); aldarria egin (32); aldarria egin du (6); aldarria egin zuen (9); aldarria egin zuten (6); aldarria egingo (7); aldarria egingo dute (4); aldarria egiteko (6); aldarria egiten (9); aldarria ere (4); aldarriak entzun (4); aldarriak eta (6); aldarriekin bat (4); aldeko aldarri (5); aldeko aldarria (54); aldeko aldarria egin (15); aldeko aldarria egiteko (4); aldeko aldarria egiten (5); aldeko aldarriak (5); aurkako aldarria (5); baten aldarria (5); du aldarri (6); eskubideen aldarria (4); eskubideen aldeko aldarria (4); eta aldarri (15); eta aldarri egin (5); eta aldarria (5); euren aldarria (5); independentziaren aldarria (5); kontrako aldarri (4); kontrako aldarria (7); kontrako aldarriak (4); nuen aldarri (4); zuen aldarri (4)