Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldaroka (orobat alderoka) 1 adlag aldaro eginez, balantzaka, zabuka, zealdoka.

Aldaroka (barkua itsasoan barrena bezala balantzan) eta zeharka begira.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 130. orr.

Halako batean, soka batetik zintzilik aldaroka mugitzen zen argiontzi baten argitan, bi gizon ikusi zituen fusilez armatuak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.

Aldaroka, Baldwin hormarantz abiatu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 317. orr.

Jira-biraka hasi zitzaion gela, zanbuluka mahaiak, aldaroka funtzionarioak, eta kordea galtzeko zorian egon zen lipar batez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 375. orr.

Aurpegia neskaren kolpetatik babestuz, atzera joan zen gizona aldaroka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 70. orr.

Jauna, zaldun horren irudikabideak ez du erturarik nozitzen zure ahoan; nahiz badakidan noski haren dohainak atalez atal emateak oroimenaren aritmetika aztoratuko lukeela, eta, halarik ere, aldaroka jardutea baino ez litzatekeela, haren ibili zoliaren aldean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 242. orr.

Kafera ematen zuen leihoaren arteketatik begira egon zen, zutik, zelatan, mutila noiz etorriko; aldaroka etortzen ikusi zuen, eta atzera ikusi zuen, gauerdi inguruan, senarraren laguntzarekin, Gurija kalerantz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 134. orr.

Tabernako sarreraraino aldaroka iritsirik, atalasean gelditu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 320. orr.

Etxeen artean nabil aldaroka, banaiz, existitzen naiz, pentsatzen dut, beraz aldaroka nabil.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 172. orr.

Baina indar bat zegoen han lanean; erabat jakinaren gainean ari ez zen zerbait; alderoka ibili eta zeharka begiratzen zuen zerbait.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 138. orr.

Bolantea belaunei buruz erdi-erdian edukitzeko premia, berriz, ia frenetiko bihurtu zitzaion: etengabe "orekatu" beharra zeukan, automobila alderoka pistan barrena zihoalarik, hari alde batera eta bestera eragin beharra.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 112. orr.

Nekearen nekez, alderoka dabiltza idi etsiak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 75. orr.

Senarrak, elizako aitorlekura sartu eta bertan husten zuen sarritan ostatuan erositako ardo botila, nigana alderoka itzuli aurretik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 83. orr.

Aizkorakada bat garondoan aski eta sobera izan zuen alderoka hasi eta lurrera erortzeko, baina erortzean eskua ireki zuen eta airean distira ikusi nuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 235. orr.

Nik bisagretatik askatzear zeuden ate eta leiho erorien heldulekuei ematen nien eskua, eskonbroen atariko ate-leihoak bizirik baleude bezala besarkatzen nituen, atexka apurtuak agurtzen nituen, muin ematen nien alderoka eroritako habe kixkaliei.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 50. orr.

Liluraturik zihoan, xarmaturik, zentzuak hordi, eta bien bitartean bihotza, odola zein pentsamenduak aldaroka zebilzkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 243. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus