Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amarekiko lotura estua izan du beti, eta gol guztiak berari eskaintzen dizkio: "Oso fededuna da, nire partida guztiak ikusten ditu, eta etxean aldaretxo bat dauka jarrita kandelekin eta nire argazkiarekin". Berria - Kirola 2006-04-20
Arbolapean ezarritako aldaretxoan, Ama Birjina Orbangabearen imajina bat zegoen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 150. orr.
Huck eta Tomen urtzeak, egia esan, fedearen susperraldia ekarri zuen, jende gehiago biltzen zen eguneroko arrosariora, gizonezkoak tartean, dozena bat kandela azaltzen ziren pizturik goizero Santa Faustinaren odol ustelgaitzaren aldaretxoan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 136. orr.
Ez hotz ez bero utzi ninduela, horixe zen, ordea, nik Coppolaren filmaz gogoratzen nuen gauza ia bakarra, baina ez nion deus esan, bere gurtugai kutunenen aldaretxoan baitzeukan Drakulari buruzko guztia, Coppolaren filma ere barne. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 11. orr.