Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldaratu, aldara(tu), aldaratzen 1 da ad urrundu, apartatu.

Gauzen materia sua dela eta izadia su hutsez osa daitekeela pentsatu zutenak, eta gauzen printzipio sortzailetzat airea ezarri zutenak, edo urak berez egiten dituela gorputzak edo lurrak dena sortzen eta gauzen izaera guztietara aldatzen duela pentsatu zutenak, argi dago egiatik oso urrun aldaratu zirela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.

Maindire batzuk hartu galtzarbean, eta hanka puntetan ibiliz aldaratu zen, ni ez esnatzeko bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 80. orr.

Nire ohea, hain zuzen behar-beharrezkoa zitzaidana, iruditzen zitzaidan, orduan, bertze nehorena baino desiragarriagoa, eta damuz baizik ez nintzen handik aldaratua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 317. orr.

Beranduegi aldaratu nintzen zugandik, eta bilatzen ari nintzen presuna ez nuen kausitu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 446. orr.

Gogoz kontra aldaratu zen boatik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

Bake honek ematen du parada, Aita Sainduaren aulkia apaltzeko eta menturaz Erromatik aldaratzeko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 115. orr.

Nukleoak positiboki kargatuta zeudenez, aldaratu egiten ziren.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Bere adin handiarekin osagarriz ahuldua izana gatik ez zuen bere etxetik aldaratu nahi.  Herria   2005-05-12

2 du ad

Zeren buruzagiek Donibane Lohizunetik Parise eskualdera aldaratuko dute Fagor-Brandt, holako marka handi batek bere egoitza hiri handi batean baizik ez dezelakotz ukan, omen!  Herria   2005-11-24

Eta, morroiek txakurrak hartzaganik aldaratzen eta apartatzen zituztela, anaia eta hartza aurkitu ziren buruz buru.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 204. orr.

Esku-ahurraz, orria garbitu zuen Ruche jaunak, gomaren hondarrak aldaratzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 38. orr.

Saiatu zen sabela bere burutik bereizten; begiak estutzen eta arnasa eteten zion sabel hura handik aldaratzen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 153. orr.

Mundu honetako ustelkeria arruntean, hobenaren esku urreztatuak justizia dezake aldara; eta maiz ikusi ohi da gaizkintza-sariak berak erosten duela legea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 144. orr.

Bere jantziak madarikatu zituen, zeren hark zioenez, nigandik aldaratzen omen baitzuten, arma beretsuekin nahi omen zen nirekin borrokatu: baina nire ahalke soberazkoak uko egin zion asmo hari, eta nire fereka eztiek ez zioten denborarik utzi.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 278. orr.

Leihotik, ezerezari begiratzen dio; gero nigan pausatzen ditu begiak lipar batez, baina aldaratu egiten ditu deblauki.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 64. orr.

Beharbada, amaren heriotzak bere sen onetik aldaratu zuen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 158. orr.

3 du ad alde batera egin.

Kapitaina sartu zenean, burua aldaratu eta aurpegia ezkutatu zuen, ez senarrari eta ez lagunei erantzuten ez ziela, eta bakarrik egon zen bi edo hiru orduz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldaratu egiten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus