Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dean Smith tenor lirikoak biribil abestu zuen Lohengrin, lirismoa eta misterioa azaltzen duen pertsonaia: atera zuen ahotsa ederra da maila guztietan, aise gainditu zuen iraupen luzeko abestaldia. Berria - Kultura 2004-10-20
Salbuespeneko ahotsak izan gabe, afinazio zehatza, bel canto-aren jakinduria, entrega eta gustua adierazi ziguten abestaldiaren barrena. Berria - Kultura 2004-01-31
Beste maila batean kokatu behar badugu ere, Frontal baritonoaren abestaldia, oro har, ona izan zen. Berria - Kultura 2006-03-29
Gustatu zitzaigun Ruiz tenorraren ahotsa, eta ederki aritu ziren Fei eta Calderon abestaldi laburretan. Berria - Kultura 2004-01-22
Goeldener mezzoak, bestalde, abestaldi ziurra eta ona egin zuen zabalera handirik ez daukan ahotsarekin. Berria - Kultura 2006-05-09