Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Astun ikusi zuten kalezuloko aldapatxoa igotzen, eta, aitarenera sartu zelarik, aitaren pareko eserleku batean abaildu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 361. orr.
Zuzenean portura joateko asmoarekin hasi nintzen ibiltzen, baina ez nuen batere norabide zuzena hartu, pausoek aldapatxo batera eraman baininduten eta aldapatxoak, berriz, pendizean eraikitako etxe-tarte estu eta harresi baxu goroldiotsuen arteko harmailetan gora. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 203. orr.
Zalgurdiak abiada hartu zuen gaztelura zihoan aldapatxo luzean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.
Harrizko aldapatxo hartatik lerratu eta, zarata handiz, kriptara erori nintzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 283. orr.
Gauza guztiak txabolara jaso eta denak aldapatxoan behera abiatu ginen, kontu kontari. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 219. orr.