Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldapatsu izond aldapa handikoa.

Korurako eskailera aldapatsu hura igo behar izaten zuten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 173. orr.

Zubipetik atera, Trafalgar Terrace gurutzatu, eta ziztu bizian joan nintzen kale aldapatsuetan gora.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 125. orr.

Gotorlekuen aurrean egiten den zabaldegi aldapatsua, erasotzaileak agerian jartzera behartzen duena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 437. orr.

Atea zeharkatu eta bide bihurri eta aldapatsuan behera abiatu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 155. orr.

Tomsk, hogeita bost mila lagunen bizilekua, modu ikusgarrian hedatzen da mailaka-mailaka hegal aldapatsu samarreko mendixka batean gora.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 303. orr.

Orain, bidea aldapatsuago bilakatuz doa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.

Auzo zaharra [...] plazan elkartzen diren bi kalexka estu, bihurgunetsu eta aldapatsuk osatzen dute ia osorik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.

Itsasondo herri aldapatsua izanik (eta bera gainera beheko kalean jaio eta bizi izan zena), astotxo bat erosi zioten zazpi urte zituela, eskolara eta elizara joan ahal izateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 10. orr.

Ederrak dira Esloveniako landak, berdeak, ez oso aldapatsuak, eta bizitza patxadatsu baten inpresioa transmititzen dute.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldapatsu eta (3); aldapatsuetan gora (3); aldapetan behera (5); aldapetan gora (3); bide aldapatsua (3); eta aldapatsu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus