Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldamio (ETCn 1.099 agerraldi; orobat andamio ETCn 27 agerraldi eta aldamu ETCn 18 agerraldi) 1 iz egiten edo konpontzen ari den eraikin batean, langileek alde garaietan lan egin ahal izateko, hormatik zintzilik edo nolanahi eutsirik ezartzen diren oholak.

Urte berriko lehen asteak esperantzaz betetzen gaitu zeren eliza ondoan zernahi apailu hari dute metatzen, aldamua muntatuko dute dorrearen inguruan.  Herria   2005-01-13

Udaletxe zaharraren aurrean aldamio bat zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 429. orr.

V. gaztea aldamio bat finkatzen zebilen ikastetxearen atzealdean eta, bat-batean, metalezko pieza handi bat jausi zitzaion bular gainera.  Berria - Ekonomia   2004-03-16

Hare gorago Anjel Mari Peñagarikano aldamio batean igota eta goi-goian Maialen Lujanbio.  Berria - Kultura   2004-01-25

Edo aldamio batera igo, zergatik ez.     «Bizia lo», 2003 - 116. orr.

Margolari zebilen eta aldamio batetik erori zen, eta eraikuntzan dagoen "segurtasun falta" salatu dute sindikatuek.  Berria - Ekonomia   2006-01-14

Aldamio eta mailadiak ditut gogoan, eta haien tarteetatik zeru atalak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 215. orr.

Ezkila dorrea aldamio azkarrez hari dute inguratzen.  Herria   2005-01-20

Zenbait astez beraz, gure dorrea aldamu azkarrez izanen da troxatua.  Herria   2003-04-24

Aldamio koxkor bat eraiki zen, txirrika bat atondu, gida-sokak paratu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 251. orr.

Aldamio hertsietan, ikusleen artean egin genuen bide.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 134. orr.

Irrist egiten zuen aldamio labainkorretan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 77. orr.

Ferroforman, ordea, denetarik ikus daiteke: harkaitz gogorrenak apur ditzaketen zulagailuak, zerrategi mugikorrak, aldamio itsaskorrak eta edozein burdindegitan salgai dauden erreminta txikiagoak.  Berria - Ekonomia   2004-09-26

Aldamio gainetan, banku batean eseririk eta itsasoari begira.  Berria - Kultura   2004-01-25

Laurogei lerro horiei eusteko aldamio-egitura handia sortu behar da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 182. orr.

Bi andamio oholtza gainean, eta pantaila bat, sabaitik zintzilik bezala.  Berria - Kultura   2004-01-25

2 irud/hed

Barne-aldamio gisa ere baliagarria da eskeletoa, gorputzeko organo eta sistemei beren lekuan eusteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldamio bat (4); aldamio batetik erori (4)

aldamiotik erori (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus