Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abestalde iz abeslari taldea.

Erdiko plaza handian, zale sutsuen lau lerroko birunda inguruan, "Volgako marinelen" abestalde bat lurrean eseri eta txalupan baleude bezala egiten zuten arraunean, orkestra zuzendaria buru zutela, zeinak alegiazko ontzi haren lemazain egin-egina irudi zuen!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Igoarazi nituen Judako buruzagiak harresiaren gainera eta bi abestalde egin nituen. Lehenengo abestaldea eskuinera joan zen harresi gainean, Zabortegiko ate aldera.  Elizen arteko biblia   Ne 12,31

Bi abestaldeak Jainkoaren etxe aurrean gelditu ziren, bai eta ni eta lagun nituen agintarien erdiak ere.  Elizen arteko biblia   Ne 12,40

Berandu esnatu nintzen nire azkeneko goizean, Llanstephango itsasoak belaontzi distiratsuak, bidaiarienak bezain luzeak, zeramatzan amets batetik aterata; eta Sticks-eko zuhaiztian, abestalde zerutiarrek, bardoz jantzita eta latorrizko botoiekiko txalekoekin, galesera bitxi batez abesten zieten marinelei.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus