Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Besterik ez bada etxean jarriko dut, zuretzat -esan zuen, emakumeek batzuetan amultsu eta maitekor agertzeko duten gaitasun ukaezina erabiliz, eta bere takoidun zapaten gainean pauso labur eta baldresak emanez sartu zen aldalekura, erosteko begiz jota zituen arropen piloan soineko beltza utzi eta beste bat probatzera. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.
Jendetza bulkaka hasi zenean (eta ez kakatza jendea bulkatzen), bidaiari igo berri batek (eta ez bideberri igokari batek) lekualdarazi zuen lehengoa (eta ez lehengorarazi aldalekua). Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 61. orr.
Lafaiali'ik konortea galdu zuen aldalekuetan eta erietxera eraman zuten. Berria - Kirola 2006-01-29
Lagisquet entrenatzailea oso haserre jaitsi zen aldalekuetara. Berria - Kirola 2006-03-19
Batheko jokalariak 14:15ean heldu ziren eta Miarritzekoak 14:35ean; alde banatatik sartu ziren aldalekuetara. Berria - Kirola 2006-04-23
Agenera heldu aitzin Tolosan aritu zen, eta Agenera heltzean hasi ziren taldea berregituratzen, harmailak eta aldaleku berriak eginda. Berria - Kirola 2004-09-11
Haurren aldalekua haurrei pixoihala aldatzeko diseinaturiko plataforma txiki eta garai bat da. ETC-entziklopedia Haurren aldaleku, Wikipedia