Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldakuntza (orobat aldakuntz) 1 iz aldatzea, aldaketa.

Agerpenen edozein aldakuntza (segida) aldaketa bat besterik ez da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 107. orr.

Agerpenetan bilatu beharko dugu, eta bertan hauteman daiteke edozein aldakuntza edo aldiberekotasun agerpenek atzematean beraiekin duten hartuemanari esker.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 105. orr.

Puntu batetik plano batera egindako proiekzio bat balitz bezala deskriba daiteke geometrikoki aldakuntza hau: perspektiba zentrala edo perspektiba lineala deitu ohi dena bezala, alegia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 41. orr.

Gogora dezagun, Sabino Aranaren aldakuntzak zirela eta, anabasa handia zegoela apostrofoa eta marratxoa erabiltzeko orduan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 170. orr.

Pantailaren luminantzian berebiziko eragina izango dute, aldiz, argi-iturriaren aldakuntzek; proiektorea lekuz aldatzeak, adibidez, zineman.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aldakuntza nabarmena izan zen Hego Euskal Herrian aurreko arotik hona.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 41. orr.

XIX. mendearen erdialdetik aurrera aldakuntza nabarmena gertatu zen Bizkaiko euskararen bilakaeran: besteengandik bereizteko eta urruntzeko urrats zehatzak egin ziren.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 62. orr.

Erretinako irudian ehundura-gradiente bat izatea distantziaren aldakuntza jarraitu bat pertzibitzeko estimulua da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.

Euskara batua plazaratu berritan, eta eztabaidak hain gordinak eta garratzak ziren garaian, aldakuntza esanguratsua gertatu zen Euskaltzaindi barruan: Luis Villasante aukeratu zuten euskaltzainburu 1970ean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 168. orr.

Sortzen diren aldakuntza fonetikoak islatzea (baitu, baikara, bainaiz, baihaiz, bailuke, baitzuen).  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 184. orr.

Luminantziaren bat-bateko aldakuntza bortitz bat pairatu behar duenean, begia "itsu" geratzen da aldi batez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.

Erretinako proiekzioak begi-ixte zinetiko batekin lotu ohi den perspektibazko aldakuntza bat duenean pertzibitzen da mugimendu hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Euskalki guztien artetik eredu jakin bat aukeratzea, eta eredu hori zehatz arautzea eskatu zuen aldakuntza giroak, eta 1968an plazaratutako euskara batua izan zen ahaleginaren ondorioa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 12. orr.

Ikuspen-eremuaren aldaketa etengabeak halako fluxu gisako bat eragiten digu erretinan, aldakuntza-gradiente jarraitu bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Beti ortografia bera erabiltzeko esaten zien bere lankide euskaldunei eta, gero ikusiko dugunez, berak zabaldu zituen Ipar Euskal Herriko ortografia aldakuntzak Hegoaldean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 64. orr.

Euskalkien arteko aldeak, berriz, hitzak laburtzetik eta hots aldakuntza bereziak egitetik zetozela zioen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 51. orr.

4 errepikatuzko aldakuntza (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Horren ondorioz, zenbait aldakuntza lortzen dira, errepikatuzko aldakuntzak deituko ditugunak, talde bera bi elementu berdinez osa baitaiteke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lehen Hezkuntzako matematikaren didaktika, Askoren artean, EHU, 2010

Aukeraketan elementuak ezin badira errepikatu, aldakuntza arruntak sortzen dira; aukeratutako elementuak errepikatzen ahal badira, errepikapenezko aldakuntzak edo errepikatuzko aldakuntzak izango dira. ETC-entziklopedia   Aldakuntza (konbinatoria) Wikipedia

Aukerako 6 koloreko bertsioan, 4 koloreko kode baterako, 64=1296 aukera ezberdin daude kodea osatzeko, aukerako kode bakoitza errepikatuzko aldakuntza bat izanik. ETC-entziklopedia   Mastermind, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus