Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldakortasun 1 iz aldakorra denaren nolakotasuna.

Krisi horren ondorioz, bertan behera utzi ziren truke-tasa finkoak, eta trukeen aldakortasuna nagusitu zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 40. orr.

Garai berri hauen ezaugarri nagusia aldakortasuna da.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Onartzen dute ere bigarrenekorik Jainkoaren erabaki guztiak betieretik hartuak dituela Jainkoak berak, zeren eta bestela izaten balitz, Jainkoaren gain eman genezake zerbait hutsune eta zerbait aldakortasun.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 99. orr.

Aldakortasunak sortzen duen ziurgabetasuna erabat saihesten da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 196. orr.

Epe luzera, truke-tasa nominalen aldakortasunak truke-tasa errealaren egonkortasuna, baita erlatiboa ere, bideratzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Segidan, taigabeko aldakortasunaren sentsazioak darabila: aldiz kaosa, aldiz ordena, energia eta materia, eme-ar, su-berina.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 91. orr.

Hortaz, batera hitz egin dezakegu, hein batean behintzat, ikurraren aldakortasunari eta aldaezintasunari buruz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 104. orr.

Burtsaren aldakortasunak tentazioa piztu dezake, baina errenta aldakorra ez da jolasa.  Berria - Ekonomia   2004-06-11

Sorkarien aldakortasunaren zergatiak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 200. orr.

Produktuen ekoizpen homogeneoa eta estandarizatua, inolako malgutasunik eta aldakortasunik gabea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 170. orr.

Jendeen ahotsa dute salbuespen horiek berme, eta ahots horrek, soilik gizonentzat, bereizi du desleialtasuna aldakortasunetik: gizonek abantailetan hartzen dutelarik bereizkuntza hori, umiliagarria gerta behar lekiekeelarik; Aldakortasun edo fluktuazio horri begiratzen dio klima hitzak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 427. orr.

2 (izenondoekin)

Horregatik jazo ohi dira gorabehera bortitzak, eta horregatik gaur egungo finantza merkatuen ezaugarri nagusia da bolatilidadea edo aldakortasun handia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 225. orr.

Azken orduan aldakortasun bizia eragin zuen horrek: gora lehenengo eta behera ondoren.  Berria - Ekonomia   2004-09-18

Goi mailako burgesia, zure ustez, ez da gauza instituzio burges demokratikoak eraikitzeko, zeren trantsizio batean kontraesan gehiegi meta daitezke, eta, ondorioz, aldakortasun sozial handia sortzeaz gain, iraultzak ere indarra har dezake.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.

Are: aldakortasun atzemangaitz hori izango naiz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 11. orr.

Bilakabide fonologikoak zailtasun fisikoei aurre egiten dieten ordezkatzeak direla gogoan hartuta, ongi uler daiteke hizketaren aldakortasun FONOESTILISTIKOA.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 52. orr.

Aldakortasuna egonkor bihurtzea, behin behinekoa beti errepikatzea, obrarik osatu beharrean borradoreak pilatzea, oraina bizi ordez geroenerako uztea aberrazioa da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 31. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gogora dezakegun bezala, eginkizun handi hori abiapuntu berri batekin hasi zen: giza izaeraren irudimen-, ausardia- eta aldakortasun-ahalmenak giza historian etapa garrantzitsu hartan gizadiak lortu ahal izan zuen orientabide-aldaketari zegozkion zailtasunen parekoak gertatu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 272. orr.

Berak oso ongi ezagutzen zituen frankoen oldar kontrolaezina, buru-aldakortasuna eta sugestionagarritasuna eta Mendebaldeko barbaroen (Keltoi) aspaldiko beste ezaugarri -primario eta sekundario- batzuk.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 227. orr.

· Giza ezintasun eta aldakortasunaren kausa ez diote naturaren ahalmen komunari egozten, baizik eta giza izaeraren nik ez dakit zein akatsi, eta horregatik deitoratu egiten dute giza izaera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 235. orr.

4 aldakortasun emozional (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Nortasun histrionikoaren nahastea duenak eta mugako nortasunaren nahastea duenak arreta bilatzen dute, portaera manipulatzailea dute eta aldakortasun emozionala agertzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua, Mikel Haranburu, Marian Soroa, Joana Esteve, Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga, UEU, 2011

Haurrengan aldakortasun emozional moduan agertzen da mania eskuarki; aldarte haserrekor eta leherkorra, eta funtzionamendu psikosozial oso txiroa agertzen ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikopatologia, Askoren artean, UEU, 2014

Lekuko gisa hitz egin zuen psikiatra baten arabera, Morentinek "aldakortasun emozionaleko nahasmendua du". ETC-prentsa   Berria, 2009-11-20

5 aldakortasun-koefiziente (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Estatistikan, sakabanatze neurri erlatiboa da aldakortasun-koefizienteaETC-entziklopedia   Aldakortasun-koefiziente, Wikipedia

Hala ere, datu multzo desberdinen sakabanatze-mailak alderatzeko erabili behar denean, dagokion sakabanatze neurri erlatiboa hobesten da, aldakortasun koefizientea hain zuzen, desbideratze estandarra zati batezbestekoa eginez kalkulatzen dena. ETC-entziklopedia   Desbideratze estandar, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta aldakortasuna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus