Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Presioa, berez, aldakorra da; beti ari da aldatzen. Amodioa ere aldakorra da: ez baitira txori berak gauero etortzen, ezta zuhaitz beretara ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 367. orr.
Denbora galduaren bila-n amodioaren egia jelosia da: maitariak maitearen mundu aldakorrak kontrolatu nahi ditu, erabat bereganatu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 164. orr.
Mundu erreal horren bi eskualdeak, higiduren erregulartasun aldagaitzen eremua (zeruko esparrua) eta gure mundua, kontingentea, aldakorra eta galgarria (zerupeko esparrua) bereizi zituen Aristotelesek. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.
Zelula "iraunkorrek" hartzaile-eremu txikiagoa dute, fobean daude batez ere, eta irudia zehatza denean lan egiten dute; zelula "iragankorrek" berriz, eremu aski zabala dute, estimulu aldakorrei erantzuten diete. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.
Jatorria lehen zergatian duen kate eternoaren mailak une oroz nahastu eta bereiztu beharko balira bezala, gizonen gorabehera aldakorren erruz. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 56. orr.
Beldurra berriz, zalantzazko gauza baten iruditik ere sorturiko Tristura aldakor bat da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 273. orr.
Ez litzateke on aldakorrik existituko, on aldaezinik ez balego. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 301. orr.
Sorkari aldakorra ari zaigunean ere Egia iraunkorrera garamatza, han ikasten baitugu benetan, aurrez aurre egonean entzuten diogularik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 256. orr.
Izaera aldakorrekoa zarela aurkitzen baduzu, zeure buruaz haratago heda zaitez, baina zeure izatearen gailurrak gainditzerakoan ez ahaztu arima arrazoiduna baino gorago zabiltzala. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 204. orr.
Gauza galkor eta aldakorrak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 59. orr.
Nahimen librea ongi aldaezinetik aldendu eta ondasun aldakorretara bihurtzean datza gaitza. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 145. orr.
Burtsek bost urte daramatzate gora eta gora etengabe, eta, ustekabeko zorigaitza izan ezean, 2000. urteak ere berri onak emango dizkie errenta aldakorreko merkatuei. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 28. orr.
Xehetasun aldakorregi eta eztabaidagarriegiak ere ez doazkio legegileari, jurisprudentziari baino. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 52. orr.
Oro har, "zenbateko on horiek» errenta aldakorrak eta banakako sistemetan eginiko ekarpenak indartu dituzte. Berria - Ekonomia 2004-06-17
Atzo, munduko errenta aldakorreko merkatuekin bat, gureak ere behera egin zuen. Berria - Ekonomia 2006-03-08
Irakeko gerra geroztik ez ziren horrelako galerarik ikusi errenta aldakorrean. Berria - Harian 2005-07-08
Burtsek bost urte daramatzate gora eta gora etengabe, eta, ustekabeko zorigaitza izan ezean, 2000. urteak ere berri onak emango dizkie errenta aldakorreko merkatuei. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 28. orr.
Geometria aldakorreko harremana duk hori legearekiko -esan zuen Ruche jaunak barre-algaraz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 495. orr.
Izar aldakorrei "RR Lyrae" edo "TT Arietis" izena ematen zaie; "Lyrae" eta "Arietis" konstelazio horietan daudela esan nahi du, eta hasierako hizki bikoiztuak aurkitzen diren eran sailkatzeko balio du; "AA" konstelazio batean aurkitutako lehen izar aldakorra da. ETC-entziklopedia Izar, Wikipedia
Izar aldakor irregular bat, bere distira aldaketek, tarte detektagarririk ez duten izar aldakor mota bat da. ETC-entziklopedia Izar aldakor irregular, Wikipedia
Izar aldakor kataklismiko bat, bere distiran bat-bateko aldaketa ikusgarriak dituen izar aldakor mota bat da. ETC-entziklopedia Izar aldakor kataklismiko, Wikipedia
Izar aldakor oszilatzaileak izar aldakor mota bat da, bere argitasuna, azaleko tenperatura eta espektroa izarraren kanpo geruzen aldikako uzkurdura eta hedadura baten ondorioz aldatzen dituena. ETC-entziklopedia Izar aldakor oszilatzaile, Wikipedia
Baina izar aldakorren kasuan, zenbait arrazoiren arabera, argitasuna nabarmen alda daiteke denboran: ETC-zientzia, zuzenbidea Orienta ezazu zeure burua zeruko esferan, Danel Madariaga, UEU, 2006
Garai bertsuan, Edwin Hubble amerikar astronomoak zeru behaketa nekagaitzez ekin zion bere ikerlan zabalari, zefeida izar aldakorrak aztertuz. ETC-literatura, saiakera Horretaz, Txillardegi, Elkar, 2007
1956an, astronomoak ohartu ziren uste baino aldakorragoak zirela zefeida motako izar aldakorrak; izan ere, bi mota zeuden, eta ez bat. ETC-literatura, saiakera Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009
E.P Hubble doktoreak, Mount Wilson behatokian, izar aldakor Zefeidak deskubritu zituen espiral-itxurako bi edo hiru nebulosa hurbilenekotan, eta horrela lehen aldiz lortu zuen haien distantziak neurtzea. ETC-literatura, saiakera Unibertsoa sakabanatzen ari da, Arthur S. Eddington (Jon Azkargorta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Sufrikario haren erdian, "12 gizon jakintsuk" baizik ulertzen ez zuten espazio desitxuratuaz, argi-izpi kurbatuez eta izar aldakorrez hitz egiteak piztu egin zuen jendearen irudimena. ETC-literatura, saiakera Quantum, Manjit Kumar (Iñaki Iñurrieta), Elhuyar, 2011
Izar aldakor irregular bat, bere distira aldaketek, tarte detektagarririk ez duten izar aldakor mota bat da. ETC-entziklopedia Izar aldakor irregular, Wikipedia
Izar aldakor kataklismiko bat, bere distiran bat-bateko aldaketa ikusgarriak dituen izar aldakor mota bat da; badaude, baita ere, aldaketa txikiak baina oso azkarrak jasaten dituzten izar aldagarriak ere. ETC-entziklopedia Izar aldakor kataklismiko, Wikipedia
ZZ Ceti izar aldakor oszilatzaile bat da, DAV4 espektro motakoa, bere izena, ZZ Ceti izar aldakorrak, daramaten izar aldagarrien eredua. ETC-entziklopedia ZZ Ceti, Wikipedia
Mira izar aldakorrak gorri bizi kolorea, 100 urte baino gehiagoko pultsaketa oszilazio periodo periodoa eta irudizko magnitude bat baino gehiagoko zabaltasuna duten izar aldakor pultsatzaileak dira. ETC-entziklopedia Mira izar aldakor, Wikipedia
Izar aldakor urdin argitsuak, S doradus izar aldakor bezala ere ezagunak, ezagutzen diren izarrik argitsuenak dira, zeinen artean dauden unibertsoko izarrik masiboenetako batzuk. ETC-entziklopedia Izar aldakor urdin argitsu, Wikipedia
Eta Carinae izar aldakor urdin argitsu hipermasibo bat da, Carina konstelazioan dagoena. ETC-entziklopedia Eta Carinae, Wikipedia
Izar aldakor urdin argitsuak edo Wolf Rayet izarrak hipererraldoi bezala sailkatuta dauden masibo handi eta distiratsuenak dira. ETC-entziklopedia Hipererraldoi, Wikipedia
Erreferentziazko lehen lerro hori abiapuntutzat hartuta, Pazkoaldiko lehen ilargi betea ezartzen da urteko jai aldakorrak zehazten dituen data gisa eta, are, Eliza katolikoak ospatzen dituen lau pazkoak haren arabera finkatuko dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Itzalitako kalabazen berpiztea, Josu Ozaita / Jaime Altuna, UEU, 2018
Kapital aldakorreko inbertsio sozietatea (SICAV) dirudunek erabilitako tresna bat da, dagozkienak baino zerga gutxiago ordaintzeko. ETC-entziklopedia Kapital aldakorreko inbertsio sozietate, Wikipedia
Diputatu horrek etxe bat du Nafarroan, eta 259.921 euro SICAV Kapital Aldakorreko Inbertsio Sozietate baten akzioetan. ETC-prentsa Berria, 2011-09-09
Egun, aberatsenen ondasunak Kapital Aldakorreko Inbertsio Sozietateetan (KAIS) babestuta daude eta sozietate horiek beste herrialde batzuetara ihes egin dezakete, EAEn gertatu bezala. ETC-prentsa Argia, 2010-10-31
Salagarritzat jo du Amaiurrek "linbo fiskalean" diren erakundeen aurkako neurririk ez hartzea: Sicav kapital aldakorreko inbertsio sozietateek %1 eskaseko zerga tasarekin jarraituko dute, adibidez. ETC-prentsa Berria, 2012-01-11
Open Europe deituriko Erresuma Batuko think thank batek argitaratutako informazio batzuen arabera, ia 500 europarlamentari eta parlamentari izandakok Kapital Aldakorreko Inbertsio Sozietate (Sicav) batek kudeatutako pentsio funts pribatu batean parte hartu zuten 1994tik 2009ra. ETC-prentsa Berria, 2014-06-28
Nafarroan zortzi Sicav daude (hots, kapital aldakorreko inbertsio sozietate) eta orain, bertako kotizazioa beste edozein sozietatekoarekin berdindu behar dutenez, dirutzarra Euskal Herritik kanpora daramate eta ez dakit nora. ETC-prentsa Berria, 2016-03-15
"Tobin" tasa edo antzeko zergak ekarriko lituzke erreforma horrek eta Sicav kapital aldakorreko inbertsio-sozietateen egoera fiskala ere aldatuko luke. ETC-prentsa Argia, 2018-10-14
Lanaren ikuspuntu mekanizista eta ekonomizista du oinarri eredu honek: lana, materialen kostuen antzera, beste kostu aldakor bat da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.
Mira izar aldakorrak gorri bizi kolorea, 100 urte baino gehiagoko pultsaketa oszilazio periodoa eta irudizko magnitude bat baino gehiagoko zabaltasuna duten izar aldakor pultsatzaileak dira. ETC-entziklopedia Mira izar aldakor, Wikipedia
Mira izar aldakorren distira mileneko bateraino ahul daiteke. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-03-10
Sugandila aldakorra edo "Lacerta agilis" "Lacerta" generoko animalia da. Narrastien barruko Lacertidae familian sailkatuta dago. Europan oso ugariak dira. ETC-entziklopedia Sugandila aldakor, Wikipedia
Zefeida izar aldakor bat erradialki pultsatzen duen izar mota bat da, tenperatura zein diametroa aldatuz dizdira aldaketak periodo eta zabaltasun egonkor eta erregularrekin eragiteko. ETC-entziklopedia Zefeida izar aldakor, Wikipedia
Izar hauek ez dira Zefeida izar aldakorrekin nahastu behar, hauek Delta Cephei izarragatik deituak baitira. ETC-entziklopedia Beta Cephei izar aldakor, Wikipedia
Garai bertsuan, Edwin Hubble amerikar astronomoak zeru behaketa nekagaitzez ekin zion bere ikerlan zabalari, zefeida izar aldakorrak aztertuz. ETC-literatura, saiakera Horretaz, Txillardegi, Elkar, 2007
aldakor bat (6); aldakor den (3); aldakor eta (14); aldakor ez (3); aldakor honetan (3); aldakorra baino (4); aldakorra da (28); aldakorra da eta (4); aldakorra dela (10); aldakorra den (4); aldakorra eta (9); aldakorra izan (4); aldakorra izan da (3); aldakorra zen (3); aldakorrak dira (12); aldakorrak direla (3); aldakorrak diren (6); aldakorrak eta (8); aldakorrak izan (3); aldakorreko hipoteka (4); da aldakorra (3); eguraldi aldakorra (3); ere aldakorra (4); ere aldakorra da (3); errenta aldakorra (3); errenta aldakorrak (4); errenta aldakorrean (6); errenta aldakorreko (8); eta aldakor (10); eta aldakorra (14); eta aldakorrak (6); gauzak aldakorrak (3); hori aldakorra (3); interes aldakorreko (4); joera aldakorra (3); oso aldakorra (10); oso aldakorra da (4); oso aldakorrak (4); tasa aldakorrak (3)