Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaur gauean Wewelsburgeko gaztelura sartu, benetako Lantza hartu eta haren ordez aldaki hau utziko dugu. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 268. orr.
Bederatzi egun behar izan zituen lan horretarako; hamargarrenean, Juan de Panoniaren errefusapenaren aldaki bat igorri zioten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 137. orr.
Hau ez da elkarrekiko oztopoaren metodoaren aldaki bat besterik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 230. orr.
-Longinos Lantzaren aldakia da -azaldu zidan aitak-, xehetasunik ñimiñoeneraino ere berdina. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 266. orr.
Mamiari ere antzeman zitzaion: analisi konbinatoriozko adigaiak, eta haien lagungarri, mugarik gabeko errepikapenezko aldakiak adibide. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 61. orr.
Ikerkuntza-subjektu horren behinekotasuna, gizarte zenbaiten balio eta bizi-sistemetan daukan kokapen estrategikoa, alor horrek kolpe batez aldaki guztiak harrapatzeko duen aukera, modu xumean baina sendo, aldarrikatu izan dute elikaduraren historialariek. Espainian teilapea, lan-kon-tratua, ordenamendu nazionalaren onarpena, "integrazioa", galdatzen dio, h[au] d[a], nolabait partzuergo etnikoa, tribukoa izatea, haiek denak ez baitira nazioaren definizio tradizionaleko hizkuntza, lurralde, historia, tradizio komuntasun klasikoen aldaki modernoak baino. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 8. orr.
Berak begirada bakar batean memorizatzen zituen aurpegi haiek guztiak eta haien aldaki posible oro: ilea moztuta, kolorez aldatuta, bizarrarekin, mustaxarekin, betaurrekoekin edo gabe. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.
Ingeleseko gure irakasleak atzerrira ihes egin aurretik esandakoaren arabera, un-concho, unconscieus-en ahoskeraren aldaki umoretsu bat zen inondik ere. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 218. orr.
Elikagai berriek oraingo gaixotasunen areagotzeaz gainera berririk ere ekarri eta jeneralizatuko dute, hala nola salmonelosia, listeria, behien entzefalopatia espongiformea (Creutzfeldt-Jakoben gaitzaren aldaki berria), Clostridium prefringes bakterioak, Staphylococcus aureusek, Mykobacteriumek eta bestek eragiten dituztenak. Konfesoreen Eskuliburua, 70 urtez 81 argitalpen izan zituena eta 92, aldaki, berrikusketa edo laburpenekin. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 78. orr.
Ez zuen ironiaz kamerari irribarre egiteak suposatuko zukeen istorioaren aldakia kontuan hartu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 53. orr.
Zati guztien gainetik, bigarren Choralaren aldaki eta garapenak aipatu beharko genituzke eta amaierako Allegro Vivace disdiratsua. Berria - Kultura 2004-06-08
aldaki bat (5)