Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldaketatxo iz adkor aldaketa txikia.

Eskubide osoa dun, jakina, aldaketatxo bat edo beste egiteko.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 152. orr.

Herri bakoitzean hartzen zituzten joko hauek bariaketa eta aldaketatxoak, bertako esaldi zaharren arabera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 51. orr.

Gertatu zen pieza txikiren bat galtzen duten espaziontzi horiekin bezala, hasieran ez genuela ia ezer antzeman, soilik aldaketatxoren bat eguneroko bizitzan, baina handik gutxira, konturatzerako, orbitaz kanpo ikusi genuela geure burua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 429. orr.

Eskola bukatzerako, Hermione Grangerrek bakarrik lortu zuen poxpoluan aldaketatxoren bat; McGonagall andereñoak gelakoei erakutsi zien zilar-koloreko eta puntazorrotz bihurturiko poxpolua eta Hermioneri irribarre egin zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 123. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus