Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aldakaitz izond aldatzen zaila, ia ezin aldatuzkoa.
Templeren aurpegiera aldakaitz eta serioari begiratuz, ez nintzen ziur berarentzat zer zen: metafora ala ironia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.
Eta beherexeago, beste bigarren ohar aldakaitz hau: "S.M. la Reina, y sus augustos hijos, continúan sin novedad en su importante salud". Txillardegi «Putzu», 1999 - 158. orr.
Dena aldakaitz agertzen zela erreparatu nuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 297. orr.
Baita urki fosilizatuak ere, ingurua eta zura ikatz bihurtuta, eta azala argi, aldakaitz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.