Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldaka 1 iz mehaka hezurra; zangoak gorputz enborrarekin lotzen diren bi aldeetako bakoitza.

Urtzen ginen, aldaka, esku eta mingainen dantzan urtu ere.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 47. orr.

Eskuak aldaka eta izterretan behera labaindu zitzaizkizun.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 40. orr.

Haragien toles zabalek neska dantzari baten gona bilduak zekarzkioten gogora, eta azaleko gazak, azaleko farfailak andre polit baten aldaka ikusten uzten zuela esan ohi zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.

Zutitu eta aldaka ukitzen dit aldamenetik igarotzean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 94. orr.

Handia omen da irrist egin eta aldaka edo beste hezurren bat hausteko arriskua.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 239. orr.

Aldaka aterata baldin badauka, bai, baina pitzatuta baldin badauka, ez.  Berria - Kirola   2006-01-12

Ganbarara igotzen zen bakoitzean, izebak madarikatu egiten zuen eskailera, eta esaten zuen egunen batean hantxe amilduko zela, eta aldaka hautsiko zuela, edo hankartea bestela.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 19. orr.

Aldaka bietatik oratu behar izan nion halako batean, hori bai, oina burdin zurubiko azken mailaren bila airean haztamuka zerabilela: berehalaxe pausatu nuen zoru gainean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

Sei metrotik behera erorita, aldaka lau tokitan txikitu zuen arte.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 26. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aldaka estuak ditu, hamabi urteko neskato batenak bezain. Mutil baten itxura zeukan -bularralde guztiz emeduna, hori bai-, bere aldaka estu haiekin, modeloengan hala behar ere. Friedel ez zen emakume handia, baina aldaka zabalak eta zango sendoak zituen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 28. orr.

Ilehoria zen, bular harroa eta aldaka zabalak zeuzkan: gerritik gorakoa silikonaz harrotua eta beherakoa, zelulitisak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 133. orr.

Aldaka zabaleko emakume mardula zen; begi handi beltzak eta oso bekain kakotuak zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 416. orr.

Ile eta begi ilunak zeuzkan, eta eskote zabala eta gona motz-motza janzten zituen bular oparoak eta aldaka biribilak agerian uzteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.

Begirada gurutzatuak, aldaka kulunkariak, masaila gorriak puruak mastekatzen, oliba-koloreko aurpegi iharrak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Zaldiaren aldaka eroriak esekitokia ematen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 539. orr.

Laster ezkerreko aldaka min ematen hasi zitzaidan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 183. orr.

Aldaka harrigarriro arinak iruditu zitzaizkidan, aldi berean sendoak halere, nire Studebaker-aren bolantea bezain eskurakoiak, airosak, eta diametroz ere paretsu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

Eskuineko aldaka bere lekutik kanpora, hiruzpalau saihets hautsita eta kopetan kolpe formala duela, gure Gergorio lurrean dago, elur pilo baten gainean.  Berria - Kultura   2004-08-18

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Ez, ba! -erantzun zuen Pepponek, kapela atzerantz ipiniz eta ukabil erraldoiak aldaka gainetan josiz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 140. orr.

Maleta bat edo fardel astun bat esku batean hartzen dugunean, gorputzaren pi-sua baino bost edo sei aldiz indar handiagoa jasan behar izaten du beste aldeko aldaka-hezurrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 34. orr.

Gorputzaren pisua halako lau edo bost da aldaka-artikulazioak egin behar duen indarra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 260. orr.

Izterrezurrari lotutako metalezko euskarri batez sendotu daiteke aldaka-giltzadura ahul bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 33. orr.

Osakidetzak emandako datuen arabera, aldaka protesi ebakuntza egiteko 69 egun gutxiago itxaron behar da eta 75 egun gutxiago kiste pilonidal ebakuntza egiteko, esaterako.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Aberea izaki, Arinek ez zeukan pertsonon samurtasunik eta bere txilin puntak leku egokia topatu zuenean, aldaka-kolpe jarraikorrez barneratu zuen, ezpata zorroan bezalaxe.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 105. orr.

Axenario, jiratzera ausartu gabe, emeki-emeki hurbildu da, aldaka-mugimendu leunen bidez, baina ezin du deus entzun.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 84. orr.

4 aldakako ordezkapen total (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Aldakako ordezkapen totala metodo kirurgiko bat da, non aldakako artikulazioa inplante protesiko batekin ordezkatzen den. ETC-entziklopedia   Aldakako ordezkapen oso, Wikipedia

5 txakurren aldaka displasia (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Txakurren aldaka displasia hantura mingarria eta funtzio muskularraren galera aldakako artikulazioetan. ETC-entziklopedia   Txakurraren aldakako displasia, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldaka eta (6); aldaka hautsi (4); aldaka maldaka (3); aldaka zabaleko (3); aldakak eta (4); aldakak mugituz (3); aldakak zabal (3); bere aldaka (3); bere aldakak (3); eta aldaka (7); haren aldakak (6); haren aldakak eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus