Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldaize iz hego-mendebal haizea, aldagoia; haizetea.

Ipar mendebala ez denean, hodei busti umelez bazterrak zirtatzen; edo hego aldrebesa, zeharkako haize aldaize deitua, laino-zinta luxe-luxe batzuk antxintxika garraiatuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 169. orr.

Beste nonbaitean aldaizea deitzen ere aditua nago, Pello Zabalak hego-mendebalekotzat j otzen duenari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 145. orr.

Abantailaz jokatzen dugula horrelakoetan, horrenbeste ere esango nuke, batez ere hego-punttua dagoenean, ez beharbada, hego-mendebal edo aldaize traketsa dabilenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus