Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldaira iz aldaketa, eskuarki etxe aldaketa.

Biharko hiritarrek bezala baserritarrek mundu higikorrean erne ibili beharko dute, aldaira eta berrikuntzen jakinean jokatu, formakuntzak segitu eta agian noizetik noizera apailatu Intxausetakoaren gisako elgarretaratze gogoeta-egunak.  Herria   2001-09-13

Laster aldaira egingo dut.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 180. orr.

Arrosatik Mendirat eginez aldaira, nehork ez zezakeen erran aintzinetik nola iraganen zen aurtengo jaialdi hau.  Herria   2004-07-08

Honekin hasia zen solasean Hazparneko misionestetaz kongregazio bat egiteko, aldaira izan zuelarik Besançonerat.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 24. orr.

1980an, leku eskasez, [ikastolak] Uharte Garazirat egin behar izan zuen aldaira, 28 haurrekin.  Herria   2002-12-05

Azkeneko aldairan eta azkeneko leku berria egokitzean gidari aritu da, zeren uxerrak errukigabe jazarritako gizajoak bagina bezala ari baikara aireporturik aireportu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 20. orr.

Nahi baduzu, andrea eta bioi laguntzea daukazu eta bai aldairako langileei ere.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 18. orr.

-Biharko kontratatu duzuen aldaira-enpresa horretara deitu eta ezeztatu eskaria.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 254. orr.

Eta zure berri jakin nahi hori areagotu zitzaidan arratsalde batean, eskolatik etxera bueltan, aldaira-kamioia etxe aurrean ikusi nuenean.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 13. orr.

Bihar etxe-aldaira egingo dut.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldaira egin (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus