Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
11 aldagela eta gimnasio bat. Berria - Kirola 2004-04-02
Hutsik zegoen aldagela eta presaz erantzi eta gorputzeratu nuen bainujantzia. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 10. orr.
Aldagela erdira etorri zen hura, gorririk, zangoak Kortajarenaren espartinetan txinalka lababoraino, eta zegoen hartan hasi zen ilea orrazten niri toaila botatuta. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 188. orr.
Kate andereñoak eta Julia andereñoak hartu zuten hori kontuan eta goiko bainugela bihurtu zuten andreen aldagela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 260. orr.
Aterik gabe, alderik alde gortina batez estalita dauden aldagela horietakoak ziren, bata bestearen segidan zeudenak. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 44. orr.
Lezamako aldagela bigarrenez zapaldu zenuenean zer pentsatu zenuen? Berria - Kirola 2006-01-11
Baldosa zuriak gorriz zipriztinduak zeuden, komunak Athletic-eko aldagela zirudien. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 146. orr.
Erdi itzalean etzanda, kirolari bat aldagelan borrokaren aurretiko minutuetan bezala sentitzen nintzen: indarrak bildu eta nerbioak baretzeko eginahalean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.
Aldagelara itzuli zenean, masailak gorrituxeak zituen Kearney andreak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 212. orr.
Gogor oinak astintzen jarraitu zuen Gabrielek, eta hiru emakumeak gora joan ziren, barrez, andreen aldagelara. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 263. orr.
11: 50ean kaskoak kendu, eta ilaran aldagelarantz abiatu zen 40 lagun inguruko lan taldea. Berria - Ekonomia 2006-01-17
Urketaria gure aldagelan dutxatu zen biharamunean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 187. orr.
Aldagelan zegoen, hiru orriko ispilu baten aurrean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 169. orr.
Trinketeko aldagelen usaintzar berezia! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 124. orr.
Gauza berezirik ez: boxeorako bi zaku behar ditiagu, harez beteta dauden erraldoi horietakoak, boxeolariak aldageletan berotu daitezen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 157. orr.
-Hotzak hiltzen nago, eta aldageletara noa. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 51. orr.
Hor nunbait da gertatu Duhaurekin izter ondoko zartadura, artatzen ibili ere behar ukan baitu aldageletan. Herria 2003-10-02
Epaileak kontrakantxatik aldageletarako bidea hartzen du, oraingoz ez da inolako protestarik sumatzen, halere, tentsioa sumatzen zaio juezari. Berria - Kirola 2004-07-29
Hotz egiten zuen aldageletan, eta iluntzen ari zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 118. orr.
Marinel jertsez jantzitako mutilak, hondartzako aldageletatik hurbil eseririk [...] emakume baten irudi handi ildo-sakon bat marraztu zuen hondarrean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 200. orr.
Beste aldiunea egin zuten biek, nagusia jesarrita berbetan eta mutikoa zutunik mugitzeari utzi barik, aldageletarako bidea hartu arte. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 136. orr.
Harrera-mahaiaren atzeko gizonak aldagela txiki bateko giltza eman dit, eta beste gizon gazteago batek gerri bueltan ipintzeko oihala. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.
Igogailuetan ibiltzeko ere arazoak edukitzen ditut nik, arnasa hasten baitzait halakoetan faltatzen eta, zer esanik ez, arropa dendetako aldagela txiki eta sargorietan sartu izan naizen guztietan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 53. orr.
Nortasun handiko gizasemea da, aldagela arrastoan sartzeko aproposa dirudiena. Berria - Kirola 2006-03-24
Jokalari gazteok alaitu egin dugu Athleticen aldagela. Berria - Kirola 2004-05-23
Malagan galdu ostean, lur jota al dago aldagela? Berria - Kirola 2006-02-08
Depresioak jota al dago aldagela? Berria - Kirola 2006-02-16
Eta, horrez gainera, aldagela mistoko lurra aldatzea, seinalitika berria jartzea eta ur-sanitarioaren sarearen egokitzapena egitea ere jaso du Kirol Departamentuak 2013rako aurrekontuen txostenean. ETC-prentsa Goienkaria, 2013-01-18
«Aldageletako solasak» insonorizatuko lituzketen aldagela misto modularrak. ETC-prentsa Berria, 2018-04-08
aldagela barruan (3); aldagela eta (3); aldagelak eta (3); aldagelako giro (3); aldagelako giroa (4); aldagelan ez (4); aldagelan sartu (3); aldagelan sartzen (3); aldagelan utzi (3); aldagelara itzuli (3); aldagelara joan (3); aldagelara sartu (3); aldagelatik atera (3); aldagelatik irten (3); aldageletan bere (3); aldageletan ere (3); aldageletara joan (9); aldageletara joan behar (3); aldageletara joan zen (5); aldageletara sartu (6); aldageletara sartu zen (3); aldageletarako bidea (10); aldageletarako bidea hartu (6); baina aldagelan (3); da aldageletara (3); espanyoleko aldagelak (3); eta aldagelako (4); eta aldagelan (4); eta aldagelara (3); eta aldageletan (3); eta aldageletara (9); gure aldagelan (3); hori aldagelan (3); joan ziren aldageletara (5); zein aldagelan (3); zen aldagelan (3); zen aldagelatik (3); zen aldageletatik (3); ziren aldageletara (7)