Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kristalinoa, optikaren ikuspegitik, konbergentzia aldagarria duen lleiar ganbilbiko bat da; aldagarritasun horri egokitzea deitzen zaio. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 21. orr.
Transkripzio-sistemarik osoenak ere ezin du etengabea den ahoskeraren aldagarritasuna jaso. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 100. orr.
Jauregiko maiordomoak ez ziren arduratu kargu eta ofizioen aldagarritasuna berrezartzeaz; izan ere, alde horretatik nobleei ematen zieten babesari esker gobernatzen zuten; hartara, kargu handiak bizi osorako eman ziren aurrerantzean ere, eta usadio hori gero eta gehiago berretsi zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 316. orr.
Beste batzuk hizkera arduragabeetan gertatzen dira, baina gainditu egiten dira hizkera zainduetan, enfasia ematen zaionean esanari, zerbaitegatik ahalegin berezia egiten denean: hor sortzen da aldagarritasun fonoestilistikoa. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 88. orr.
Ikerketa horiek aztergai beregainak zituzten: fonetika eta aldaketa fonetikoa, aldagarritasun dialektologikoa, haur-hizkuntza eta (agian garrantzizkoena) TXANDAKATZE sinkronikoa. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 114. orr.