Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aldagarriki iz alda daitekeen zera.
Agerpen orok iraunkorkia (substantzia) barnebiltzen du objektua bera gisa eta aldagarrikia haren determinazio soil gisa, h. d., objektuaren existentzia-era baten gisara. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 292. orr.
Aldakuntza hori izateari utzi edo izaten has daitezkeen determinazioei baino ez dagokienez, orduan honako hau esan dezakegu, itxuraz paradoxala den adierazpen bat erabiliz: iraunkorkia (substantzia) baino ez da aldatzen, aldagarrikiak ez du ezein aldaketarik (Veränderung) jasaten, aldakuntza (Wechsel) baizik, zenbait determinazio desagertu eta beste zenbait agertu egiten baitira. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.