Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esango nuke, iturri nagusiak artea eta bizitza direla, ordena aldagarrian. Berria - Kultura 2006-04-18
Beretta 38 A metrailadore baten herskailua (Emilio partisanoa zèn eta haranetan atzera eta aurrera peza aldagarriak banatzen zebilen garaikoa). Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 250. orr.
Giza arimaren hondartza aldagarrietan ibiltzen ikasi beharrean gaude. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 101. orr.
Kristalinoa, optikaren ikuspegitik, konbergentzia aldagarria duen lleiar ganbilbiko bat da; aldagarritasun horri egokitzea deitzen zaio. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 21. orr.
Irudiek guztiz harreman aldagarria dute, beraz, denborarekin. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 154. orr.
Ipuin eta hausnarketa guztiak plazaratzeko "espazio huts eta aldagarria" nahi zuen zuzendariak. Berria - Kultura 2004-06-01
Maitasun zitalak nahimena ongi iraunkorretik ongi aldagarrira jaistarazten du. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 367. orr.
Zalantzarik gabe, hasieran feudoak aldagarriak ziren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 284. orr.
Azaroaren 8tik aitzina dolarrak peso aldagarrietara aldatzean %10eko balio erantsia ordaindu beharko da. Berria - Mundua 2004-10-28
Gainera, eskaintza, oso aldagarria izan beharko litzateke, jakintza bera eta gizartearen beharrak aldagarriak diren bezala. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 179. orr.
Gizaki eta herri horiek beroiek ahitu edo aldatu ezin daitezkeen eta, ondorioz, betiko gauzen kide ote dira edo, alderantziz, aldagarriak eta denboraz mugatuak? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 112. orr.
Zabalera aldagarriko tren autopropulsatuak. Berria - Ekonomia 2004-06-24
Kolore aldagarrizko erauzkinak ematen zituzten, polit-bitxiak haiek ere, baina ezinago ezegonkorrak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.
Giroa oso aldagarria izaten zen Gran Hoteleko kafetegian. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 49. orr.
Polisemia sinboliko hagitz ugarikoa izanik ere, funtsean horixe baita sugea: gorputz arimen bizigarri, sendagarri, eta zoriaren aldagarri. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 104. orr.
Urrian eta azaroan egin ondoren, inkestaren emaitzak kuantitatiboki eta kualitatiboki aztertuko dituzte, adina, sexua, hizkuntza eta bertze zenbait aldagarri kontuan hartuta. Berria - Kultura 2004-10-06
Aldagarri politiko berrien, nahiz egungo egoera politikoaren garrantzia azpimarratuz, eta gure herriaren etorkizunari arduraz eta seriotasunez heltzeko asmoa berretsiz, Ezker Abertzaleak segidakoa azpimarratu nahi du: [...]. Berria - Euskal Herria 2004-05-12
Aldagarri bakarrak ez dira kopuruak edo bizi baldintzak. Berria - Euskal Herria 2004-07-22
Egun batean Chaim Nossenek bere errezoetako xala eta filakteriak, aldagarri bat eta ogi zati bat zaku batean sartu, eta martxa egin zuen etxetik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.
Hortzetako eskuila, alkandora bat, bi aldagarri eta Eromen sortzailea eskuko poltsa batean sartu, eta Norteko geltokira abiatu nintzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 98. orr.
Gorbata laxatu du makurtu aurretik, eta azken atorra eta aldagarri garbiak eta estutxe berde karratu bat hartu ditu maletatik. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 112. orr.
Aldagarriak garbitu zizkidan eta mahaia xehetasun txikienarekin ere ipinita izaten zuen Brest-etik itzultzen nintzenerako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 254. orr.
Ortzegunean, hasierako planen ariora biharamunean bueltatzekoak ginenez, egun baterako aldagarriak baizik ez nizkion eraman mutikoari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 178. orr.
T Tauri izarrak, izar aldagarri ez erregular mota bat dira, euren izena, taldeko objektu prototipikoa den T Tauri izarretik jasotzen dutena. ETC-entziklopedia T Tauri izar, Wikipedia
Bere motako aldagarriak bezala, T Tauri, izar aldagarri irregular bat da. Izar mota honen argi kurba argi kurbek, aldaketa aurreikusezin bat erakusten dute zabaltasun eta periodo tarte zabal batean zehar. ETC-entziklopedia T Tauri, Wikipedia
U Antliae, karbonozko izarra eta izar aldagarri irregulara. ETC-entziklopedia Antlia, Wikipedia
AM Herculisen motako izar aldagarri kataklismiko bat da, bigarren mailako nano gorri batez eta lehen mailako nano zuri batez osatua dagoena. ETC-entziklopedia V1500 Cygni, Wikipedia
Hertzsprung-Russell diagraman, izar aldagarri zefeidetatik gertu dago, euren zikloa, zuzenean bere argitasunarekin lotua dagoen izar aldagarri pultsanteak. ETC-entziklopedia Mirfak, Wikipedia
R Cancri: Mira izar aldagarria, bere distira 6,07 eta 11,80 magnitudeen bitartean aldatzen delarik 361,6 eguneko epean. ETC-entziklopedia Cancer (konstelazioa) Wikipedia
aldagarria da (4); oro aldagarria (3); oro aldagarria da (3); oso aldagarria (3)