Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldagaitz 1 izond aldatzen zaila, ia aldaezina.

Azaroaz geroztik eguraldi aldagaitz, hotz eta euritsu batean bilduta bizi nintzela iruditzen zitzaidan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 69. orr.

Aldaketa dela lege aldagaitz eta betiereko bakarra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 125. orr.

Bere bisita, erritu aldagaitz beraren arabera joan ohi zen goizero.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 211. orr.

Kolorea, Newtonentzat, teoria klasikoarentzat, leku bateko zer aldagaitz bat zen, puntu bakoitzetik islatzen zen argiaren uhin-luzerak emana.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.

Gizonaren aurpegi aldagaitza beltzuri minbera batek itxuraldatu zuen; begiak altxatu zituen eta aho matrailak tinkatu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.

Irudika ezazu emakume bat eserita, gogortasunean geldia, eta begitartea aldagaitz; iduri duela ez dezakeela pentsa, adi, uler; haren begi tinko-tinkoetarik aski malko jarraikiak eginahalik gabe isurtzen zaizkiola.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 414. orr.

"Banitate malenkoniatsuz" erabakitzen du berak bere hartan eutsiko diola, sekula aldatzeke, munduaren aldakuntza aldagaitzaren mendekuz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 18. orr.

Beste Job bat iruditzen zitzaien, bere barne kemen aldagaitzagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 903. orr.

Era berean, aspaldian ikusi ez dugun norbait aurkitzen dugunean, antzeko osagai aldagaitzei esker ezagutuko dugu, nahiz eta, bestalde, osagai aldagaitz horiek analizatzen zailak izan askotan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.

Ez zaiolako kasu egiten legearen ahots aldagaitz eta tinkoari, interpretazioen gorabehera errariei baizik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 34. orr.

Azken hori da Platonen teorian benetako Edertasuna, hau da, denboraz harago dagoen Forma, espaziala ez dena, ezagutzaren betiko nozio aldagaitza.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 237. orr.

Eta nola ezer ez den aldatzen, aitzitik denak irauten, hegazti ezberdin guztiek, belaunez belaun, euren motaren orbainak gorputzean eramateraino, orduan argi dago materia aldagaitzeko gorputza daukatela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 65. orr.

Perla argiztatuen antzera argi egiten zuten lanparek beren poste luzeen puntatik beheko ehundura bizira, zeinak, forma- eta ñabardura-aldaketa etengabean, murmurio aldagaitz etengabe bat igortzen baitzuen arratseko aire gris epeletara.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 71. orr.

Bat da jakituria, ez asko, eta gauza ulergarrien altxorrak neurrigabekoak eta bukaezinak dira jakituria horren baitan; izakien arrazoi ikusezin eta aldagaitz oro gauza horietan aurkitzen dira, bai eta jakituriaren sorkari diren izaki ikusgarri eta aldakorrenak ere.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 357. orr.

Gizaki izan beharrean, anfibio izan balitz, arrabioa izanen zela iduritzen baitzait greziar zelebre hura, bere ibilera baldar eta izakera aldagaitz geldoarekin.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 104. orr.

Izan ere, Newtonen ideien arabera, aldagaitza da uhin-luzeraren eta kolorearen arteko erlazioa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 41. orr.

Eta ez al da gure Jainko hau, don Kosme, Jainkoa delako, hain zuzen ere, bakarra eta aldagaitza?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 42. orr.

Ekoizpen bolumenaren osaera hori ez da aldagaitza: politika ekologikoa oso kontuan izanik aldatu beharko litzateke.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 315. orr.

Hain da aldagaitza paradigma.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 170. orr.

2 (adizlagun gisa)

Nahitaezko baita zerbaitek aldagaitz irautea, gauza guztiak ezerez hutsera etor ez daitezen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 139. orr.

Mundu gorpuzdunaren aldaketa orotan materiaren kantitateak aldagaitz dirau.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 36. orr.

Gaurko Lisboan orduko aztarnak bilatu, historian zehar aldagaitz dirauena hobeki nabarmentzearren.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 133. orr.

Besteak, berriz, aldagaitz begiratzen zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 17. orr.

Aurpegi luze eta xaloa zuen, kosmetikorik sekula erabili gabea, noski, eta musu-kolorea aldagaitz ageri zuena beti.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta aldagaitz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus