Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berotzen ari nintzela, aldagailua hautsi zait eta mekanikariak ez du pieza aldatzeko astirik izan. Berria - Kirola 2006-04-06
Ander Vilariño pozik zen lortutako emaitzekin, lehen txandan bigarren eta hirugarren postuetan aritu baitzen, aldagailuan izandako arazo batek itzuli gehiago ematen utzi ez zion arte. Berria - Kirola 2004-04-23
Rekexok aldagailu automatikoa hartu eta itzaldu egin zuen telebista. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 135. orr.
Lagunaren eskuin eskua jostetan ibili zen pixka batean martxa-aldagailu laxoan, eta bidea hartu zuen gero bere buru gain kalpartsura. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.
Ferrari motor eta abiadura aldagailua ditugu. Berria - Kirola 2004-05-08
Herbert bere pailazokeriatik aldenarazterik ez: trafikozainaren plantak egiten hasi da, ni oraindik oholezko euskarriaren gainean dagoen autora sartu eta, bolante aurrean eserita, dena berriro probatzearren, abiadura-aldagailuarekin ari naizen bitartean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.
Gauza batzuetan parekotasunak ditu, motor eta abiadura aldagailua Ferrarirenak direlako. Berria - Kirola 2004-05-08
Gaur egungo mutilek barregura ematen dute bizikletan ibiltzen direnean: lokatzetakoak, txirrinak, balaztak, argi elektrikoak, abiadura-aldagailuak, denetik edukitzen dute! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 40. orr.
Herbert bere pailazokeriatik aldenarazterik ez: trafikozainaren plantak egiten hasi da, ni oraindik oholezko euskarriaren gainean dagoen autora sartu eta, bolante aurrean eserita, dena berriro probatzearren, abiadura-aldagailuarekin ari naizen bitartean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.
Gure alde zera geneukan, autobidean belozidadez aldatzea ez dela beharrezkoa, hots, aldagailuaren palankak ez zigula kalterik egiten. ETC-literatura, saiakera Stock 13, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2009
Konfiantzaz egiten du, eskuineko eskua aldagailuaren palankan bermaturik eta oinak abiaduraren mugaren agindura, haserre araua hautsirik aurreratzen duten gidariekin. ETC-literatura, saiakera Martutene, Ramon Saizarbitoria Erein, 2012
Bolantea eta abiadura aldagailuaren palanka beti erabili izan ditut masaje modukoak egiteko. ETC-prentsa Berria, 2010-02-04
Bizikletako aldagailuaren palanka engranaje-mekanismoen kontrolaren bidez nahi den transmisio-erlazioa hautatzeko erabiltzen den osagaia da. ETC-entziklopedia Aldagailuaren palanka, Wikipedia
Gurpilei negar, enbrageari irrintzi eta martxa-aldagailuari karrank eginarazten zien. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.
Lagunaren eskuin eskua jostetan ibili zen pixka batean martxa-aldagailu laxoan, eta bidea hartu zuen gero bere buru gain kalpartsura. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.