Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
P aldagai bat baino gehiagokoko polinomioa da, eta haren koefizienteak zenbaki osoak edo arrazionalak dira. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 377. orr.
Idazketa-plangintza egiterakoan hiru aldagai hartuko dituzu kontuan: eredu desberdinak, edukiaren balorazioa eta denbora. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 353. orr.
Horretarako hiru aldagai jasotzen ditu: bizi-itxaropena, heziketa maila eta diru sarrerak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 69. orr.
Burtsen porroten zergatia konplexua izan ohi da, aldagai asko baitaude jokoan; baina konplexua izanik, oinarrian ulertu beharrekoa ez da oso zaila. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 224. orr.
Zientzialarien arabera, bikoiztu egin da munduan uraren erabilera, eta asko dira jendearen beharrei erantzuteko adina dagoen jakiteko dauden aldagaiak: hazkunde demografikoa, nekazaritzako gehiegizko erabilera eta ibaien gehiegizko ustiaketa, besteak beste. Berria - Mundua 2006-01-29
Asegarria gertatzen den ala ez ikusteko, aldagai hori interpretazio-unibertsoko elementu guztiekin ordezkatu behar dugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 150. orr.
Sarritan ekonomilariek erabiltzen dituzten ereduek kritika handiak jasotzen dituzte, ez baitira kontuan izaten, askotan, errealitatean edo praktikan oso garrantzitsuak diren aldagai eta gertaerak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.
Saio enpirikoa egin beharko zuen problemaren aldagaia askatzeko. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 128. orr.
Diruen flotazioak, 1973tik aurrera, eta petrolioaren krisien ondorioz gertaturiko truke-baldintzen aldaketek kontzientzia berria sortu zuten elkarrekiko mendekotasunari buruz; era berean, prezioen aldagaiei buruz ziurgabetasun erabatekoa ekarri zuten, nazioarteko harremanen eta nazio-politiken jokamoldearen ikuspuntutik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.
Etorkizunean egingo den neurketak, hala ere, beste ezaugarri batzuk izango ditu, eta ikasleek ematen duten iritzi hori izango da unibertsitate baten kalitatea neurtzeko erabiliko den aldagaietako bat. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 167. orr.
Behin zehaztu ondoren, zenbait aldagairen bidez, zein diren berrogeita hamar unibertsitaterik hoberenak, gero beste sailkapen mota batzuk egiten dira. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 169. orr.
Berrogei aldagaiko ekuazio arriskutsua. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 190. orr.
Kateen aldagai gisa, X, Y, Z, W erabili ditugu. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 147. orr.
Ekonomiaren aldagai errealetan (eskaria, jarduera, enplegua) geratzen da atzerriko kontuak doitzearen kostua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 92. orr.
Ez zuten ulertu nahi gizarte berdintasuna ezin zela lortu aldagai ekologikoa kontuan hartzeke. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 44. orr.
Pertzepzio horren aldaerak, finkatzen zailagoak dira teoria analitikoetan baino, eta konplexuagoak dira, halaber, beren egiturari dagokionez; aldagai konplexuaren ideia Gibsonen teoriaren muin-muinean dago, eta ehundurazko gradienteak behin eta berriro proposatzen dira adibide gisa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.
Bada beste kontu bat ere bereziki interesgarria dena aldagai fonetikoen analisi fonologikorako. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 118. orr.
Baldin aldagai nominalak (prezioak eta soldatak) truke-tasen bariazioari berehala egokitzen ez bazaizkio, konkurrentziaren ondoriozko hobetzeari esker, eskaintza nazionalaren alde aldatuko da merkatu-kuota, eta horrela bigundu egingo da krisiaren lehen efektu atzeragarria. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.
Produktibitatea ez da aldagai teknikoa soilik, soziala ere bada. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 92. orr.
Aldagai demografikoa, garrantzitsua da oso, eta sarriegi uzten da alde batera ekonomia kontuetan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 314. orr.
Egiaren kontzeptua zuzenean definitu beharrean, asegarritasunaren kontzeptuaz baliatu zen aurretik, aldagai askeak dituzten formulak ere kontuan hartzeko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.
Arazoaren atzean, nola ez, agerian jartzen diren balizko alderdi tekniko edo ekonomikoez gainera, badaudela aldagai eta erlazio politiko sakonak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 135. orr.
Abstrakzioak aldagai ugari izan zituen. hala ere, zerbaitek huts egingo du, ausazko aldagaiak saihestezinak direlako. Berria - Kultura 2004-11-16
Irudizko aldagai baten funtzioen teoria nagusitu zen mende hasieran: Cauchy, Riemann, Weierstrass. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.
Teoria hauen arabera, konbinazio horietan, algoritmo horietan, erretinako informazioaren analisitik atera daitezkeen berezko aldagaiez gainera, bestelako gertaera batzuei dagozkien kanpotiko aldagaiak ere sartzen dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 52. orr.
Aldagai-sinboloak terminoak dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.
Hara, aldagai kate luze horien lekuko, duela gutxi jazotako bi adibide bitxi. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 223. orr.
Segur aski, ez genuke irizpide finko batekin bat egingo, aldagai sare batekin baizik, isoglosa zenbaitekin, zeren eta nik uste dut horren antza izango lukeela emaitzak, dialekto mapa batena. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 267. orr.
Ikuspegi integratua: lehentasuna du ingurumen-aldagaia sektore-politika guztietan txertatzeak, eta batez ere industrian, garraioan, energian, nekazaritzan eta kontsumoan txertatzeak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.
Berak antolaturiko meteorologia tailertxo bat eratu du Zarautzen, eta hor dabil itsasoko eguraldi aldagaiei erreparatzen, galernak eta antzerakoak nondik antzemango. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 29. orr.
Diru politika, ekonomia gidatzen saiatzen da; izan ere, diru-aldagai eta kredituaren kontrolaren bidez, jarduera ekonomikoaren nondik norakoan eragitea posible baita. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.
Logika honentzako semantika bi balioduna izango da, hau da, proposizio-aldagai bakoitza egiazkoa edo faltsua izango da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 144. orr.
Hona hemen PLko formulak zehazten dituzten arauak: Proposizio-aldagai guztiak PLko formulak dira. x aldagaiaren funtzio bat baldin bada f (x), haren deribatua f' (x) adieraziko da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 143. orr.
Probabilitate teorian eta estatistikan, zorizko aldagaiak (ausazko aldagaia, aldagai aleatorioa edo aldagai estokastikoa) zorizko saiakuntza bateko balizko emaitzetatik eratortzen diren zenbakizko balioak biltzen ditu, hau da, zorizko balioak hartzen dituen aldagai bat da. ETC-entziklopedia Zorizko aldagai, Wikipedia
Bariantza aldagai aleatorio baten probabilitate-banaketaren bigarren graduko une zentrala da. ETC-zientzia, zuzenbidea Inbertsio-proiektuen azterketa eta balorazioa herri-erakundeetan, Alaitz Mendizabal, Amaia Urkiola, Juan Felix Jauregi-Arraburu, Imanol Basterretxea, Maider Aldaz, UEU, 2003
Aldagai aleatorio kuantitatiboak diskretuak edo jarraituak izan daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea Estatistikaren Oinarriak. Ariketak (2. argitalpena), Elena Agirre, UEU, 2010
Mixed generalized linear models deitutako estatistika-eragiketen bidez, hiztuna bezalako aldagai aleatorioak (random variables) gainerako aldagai finko deiturikoekin (fixed variables) batera azter daitezke, hau da, adin, genero, eta abarrekin batera. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskal hizkuntzalaritzaren egungo zenbait ikerlerro, Askoren artean, UEU, 2014
Datu hori bestelako aldagaiekin nola lotzen den zehaztea "oso zaila" dela uste du Etxeberriak: "Aldagai anitzeko analisi bat egin beharko litzateke horretarako". ETC-prentsa Berria, 2015-10-29
Horretarako, analisi deskriptiboa, diferentziala eta aldagai anitzeko analisia erabili dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 61 zbk., UEU, 2007 - apirila-ekaina
Guk, paleontologoen belaunaldi erradikalak, estatistika eta ordenagailuak lotu genituen aldagai anitzeko analisiaren teknika ikasi genuenean. ETC-literatura, saiakera Gizonaren neurketa okerra, Stephen Jay Gould (Oihane Lakar), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Prozesua honako hau izan da: EGINSOFT enpresak egindako grabaketa-prozesua, datu-base etiketatu bat sortzea eta estatistikako Barwin softwarearekin lantzeko prestatzea, kalkulu-orriaren bidez, eta R estatistika-programarekin gerorako aldagai anitzeko analisi estatistikorako datu-base bat sortzea. ETC-zientzia, zuzenbidea EITB aro digitalean. Kudeaketa estrategikoa konbergentziara bidean, Jotxo Larrañaga (arg.), UEU, 2011
Hainbat aldagai batera aztertzen duen aldagai anitzeko analisiko teknikak ere garatzen dira. ETC-entziklopedia Estatistika, Wikipedia
Estatistikan, korrespondentzia-analisia, aldagai anitzeko analisiko teknika bat. ETC-entziklopedia Korrespondentzia (argipena) Wikipedia
Izan bedi x bektore bat, n osagai dituena, eta aldagai anitzeko banaketa normal estandarizatuari jarraitzen diona... ETC-zientzia, zuzenbidea Ekonometria, Askoren artean, EHU, 2010
Geometria diferentzialeko eta tentsore-kalkuluko matematikaren arloetan, forma diferentzialak hurbilketa bat dira aldagai anitzeko kalkulura, koordenatuen menpe ez dagoena. ETC-entziklopedia Forma diferentzial, Wikipedia
Horiek, unibertso batean interpretatzean, egiazkoak edo faltsuak izango dira, baina aldagai askeak dituztenek, aldiz, aldagaia nola interpretatzen den horrela izango dute egia-balioa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.
Batek, true balioa esleituko dio aldagai boolear bati, eta besteak, ostera, eragiketa (anotherOperation (--)) berri bat egikarituko du metodoei (operation (--)) dei egiten zaienean. ETC-zientzia, zuzenbidea Softwarearen ingeniaritza: I. atala. Softwarearen garapenaren zenbait arlo, Jose Ramon Zubizarreta, UEU, 2006
Logika-ikuspegi batetik, i etapa Xi aldagai boolear batekin adieraziko da. ETC-zientzia, zuzenbidea Automatismoak eta kontrola, Askoren artean, Elhuyar / UEU, 2014
Beste aldetik, x bektorean ez bada agertzen, n 1 baino handiagoa den baliorik ezingo du hartu i-k. c aldagai boolearra erabil daiteke x agertzen denean iterazioa berehala bukatzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea Programen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala, Askoren artean, EHU/UPV / UEU, 2016
Zientzian, aldagai independente (edo aldagai aske) eta aldagai dependente (edo mendeko aldagai) terminoak maiz erabiltzen dira aldagaien arteko erlazioa zehazteko. ETC-entziklopedia Aldagai independente eta dependenteak, Wikipedia
Esperimentuaren diseinuan, gakoak diren bi gai ebatzi behar dira: nola manipulatu behar den aldagai independente bat hura halakotzat hartu ahal izan dadin, eta nola jardun behar duen aldagai dependenteak halakoa izateko. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikerkuntza sozialaren estiloak, Jose Angel Bergua, EHU/UPV, 2018
Erlazionalismoaren definizioa honakoa da: "Y aldagai dependente bat X aldagai independente batekiko erlatiboa da". ETC-zientzia, zuzenbidea Erlatibismoaren egiak, Andoni Olariaga Azkarate, UEU, 2019
Estatistikan, aldagai estatistikoa ikerketa batean jasotako elementuetan ezaugarri bati buruz egindako neurketa edo jasotako datuen multzoa da. ETC-entziklopedia Aldagai estatistiko, Wikipedia
Bestela, aldagai estatistiko kuantitatiboa diskretua dela esaten da. ETC-zientzia, zuzenbidea Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena), Jazinto Iturbe, Martxel Ensunza, Jose Ramon Etxebarria, UEU, 2008
Azterketa estatistikoan aztergaiak har ditzakeen balioek aldagai estatistikoa determinatzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Estatistikaren Oinarriak. Ariketak (2. argitalpena), Elena Agirre, UEU, 2010
Oinarrizko ezagutza hori, baina, nahikoa izango da aldagai estatistiko baten maiztasunak aztertzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea Matematikaren didaktika, Jaione Abaurrea / Aitzol Lasa, UEU, 2018
Estatistikan, aldagai estatistikoa ikerketa bateko elementuetarako neurtzen den ezaugarri bat da. ETC-entziklopedia Aldagai (argipena) Wikipedia
Interesa handia jarri zuen aldagai estatistikoetan oinarritutako giza portaera aurreikusteko aukeran. ETC-entziklopedia Ernest Burgess, Wikipedia
Aldagai estatistikoa populazio bati buruz egin nahi den ikerketa (galdeketa edo inkesta batean, adibidez) jakin nahi den banako bakoitzaren ezaugarri edo informazioa da. ETC-entziklopedia Txikipedia: Aldagai estatistiko, Wikipedia
Zientzian, aldagai independente (edo aldagai aske) eta aldagai dependente (edo mendeko aldagai) terminoak maiz erabiltzen dira aldagaien arteko erlazioa zehazteko. ETC-entziklopedia Aldagai independente eta dependenteak, Wikipedia
Izan ere, konfiantza aldagai independente hartu eta hipotesi gisara herritarren berekoikeria defendatzeak larregi du zinismotik. ETC-prentsa Berria, 2006-09-08
Gainera, politikarienganako sinesgarritasun eza eta politikarekiko aldentzea bere horretan ulertu baino, egokiagoa litzateke horien zergatia ere analizatzea, aldagai independente gisara fatalismoa, atsekabea eta zinismoa ulertzeko erabili ordez. ETC-prentsa Berria, 2006-11-26
Ez dut uste horrelako promesik egitea bere esku dagoenik, neurri handi batean gure eszenatoki politikoan ETA aldagai independentea delako, eta Ibarretxek inork baino hobeto badaki noraino baldintza dezakeen eszenatoki hau. ETC-prentsa Argia, 2003-10-26
Sistemak bete beharreko baldintza-kopurua handitu ahala, murriztu egiten da aldagai independenteen kopurua. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006
Horiek guztiak bi aldagai independente dituzten z=z (x, y) formako funtzioak dira, non x eta y aldagai independenteak baitira. ETC-zientzia, zuzenbidea Ingeniaritza-termodinamikaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2007
Erregresio-analisirik sinpleenak aldagai independente bat behar du gutxienez (klimaren neurketa, adibidez), eta mendeko beste aldagai bat (uztaren produkzioa, kasurako). ETC-zientzia, zuzenbidea Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007
Kobariantza analisiak A. emozionala aldagai independentearen efektu nabariak erakutsi zituen (batez besteko m=4,89; SD=2,02; N=1,37) 1 beldurra aldagai dependentearekiko. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 63 zbk., UEU, 2007 - urria-abendua
Horretarako, faktore batean edo gehiagotan, hau da, aldagai independenteetan aldaketa sistematikoak egin eta, horren ondorioz, beste faktoreetan -hau da, mendeko aldagaietan- agertzen diren emaitzak bilatzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza garapen psikologikoaren ereduak I, Izarne Lizaso, Mariaje Apodaka, UEU, 2008
Esperimentua: aldagai independentean aldaketa sistematikoak egin eta mendeko aldagaietan agertzen diren aldaketak bilatu. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza garapen psikologikoaren ereduak II (eranskinak), Izarne Lizaso, Mariaje Apodaka, UEU, 2008
Funtzioa bi aldagairen arteko menpekotasun-erlazioa da, halako moldez non aldagai independentearen balio bakoitzari menpeko aldagaiaren balio bakarra dagokion. ETC-zientzia, zuzenbidea Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena), Jazinto Iturbe, Martxel Ensunza, Jose Ramon Etxebarria, UEU, 2008
Estatistikan, aldagai kualitatiboa edo aldagai kategorikoa, datu kualitatiboak edo datu kategorikoak ere deituak, kualitate edo nolakotasun huts bat, eta ez kopuru bat, adierazten duten aldagaiak dira, elementuak kategoria ezberdinetan sailkatuz. ETC-entziklopedia Aldagai kualitatibo, Wikipedia
Aldagai kategorikoak eta alegiazko aldagaiak: bi faktore kualitatibo edo gehiago. ETC-zientzia, zuzenbidea Ekonometria, Askoren artean, EHU, 2010
Faktoreak datuak sailkatzeko eta antolatzeko erabiltzen diren eta maila kopuru fin itoa duten aldagai kategorikoak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea R Commander eta datuen analisia, Paula Elosua / Juan Etxeberria, UEU, 2013
Aldagai kategorikoen kasuan, atributuek kategoria desberdinak har ditzakete eta hiru eratakoak izan daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea SPSS eta R Commander. Ikerketa ez-esperimentaletako datuen analisia, Askoren artean, EHU/UPV, 2018
Bestalde, aldagai kategorikoak ezaugarri kualitatiboak deskribatzen dituen balioak hartzen ditu (bizilekua, sexua eta erlijioa, besteak beste). ETC-zientzia, zuzenbidea IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, Askoren artean, UEU, 2019
Estatistikan, aldagai kualitatiboa edo aldagai kategorikoa, datu kualitatiboak edo datu kategorikoak ere deituak, kualitate edo nolakotasun huts bat, eta ez kopuru bat, adierazten duten aldagaiak dira, elementuak kategoria ezberdinetan sailkatuz. ETC-entziklopedia Aldagai kualitatibo, Wikipedia
Azken buruan, osasuna esku-hartze biologikora murrizten da, bizitza osasuntsu baterako osagai ezinbestekoak izan daitezkeen aldagai kualitatiboagoak alboratzeko arriskua egon daitekeelarik. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-02-19
Horregatik bultzatu dugu orain aldagai kualitatiboen ideia hori. ETC-prentsa Berria, 2019-05-30
Horrenbestez, aldagai kualitatiboa kontuan izango duten kalkuluak egiteko, zikloaren memento bakoitzari (handia, ertaina, txikia) zenbaki bat esleitu behar zaio, haren ordez erabiltzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea Ekonometria, Askoren artean, EHU, 2010
Aldagaiak hartzen dituen balioak zenbakizkoak ez badira, aldiz, aldagai kualitatiboa dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea Estatistikaren Oinarriak. Ariketak (2. argitalpena), Elena Agirre, UEU, 2010
Kontingentzia-taulek eta haiei lotutako hipotesien testek aldagai kualitatiboen (faktoreen) arteko erlazioak aztertzeko informazioa eskaintzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea R Commander eta datuen analisia, Paula Elosua / Juan Etxeberria, UEU, 2013
Aldagai kualitatiboak Chi karratu probarekin aztertu ziren. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2017-Osasun zientziak, Askoren artean, UEU, 2017
Bi egia-balioko logika klasikoan tautologia deitzen zaie euretan agertzen diren aldagai logikoek edozein egia-balioa badute ere beti egiazko emaitza (1 egia-balioa) ematen duten formula logikoei, eta kontraesana beti emaitza faltsua (0 egia-balioa) ematen dutenei. ETC-entziklopedia Logika lauso, Wikipedia
Hemen, ekintzaren aldagai logikoa ezin da adierazpen logiko sinple batekin erakutsi, baizik eta denboragailu operadorearekin. ETC-zientzia, zuzenbidea Automatismoak eta kontrola, Askoren artean, Elhuyar / UEU, 2014
Funtzioetan erabiltzen diren aldagaiak, argumentuak barne, aldagai lokalak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Python programazio-lengoaia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2016
Adibidean P prozedura ikus daiteke, non x1 eta x2 aldagai lokalak agertzen diren. ETC-zientzia, zuzenbidea Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008
Lan horien ondoren, parametroak pasatzeko era desberdinen tratamendu formalari buruz eta aldagai lokalen inguruko problematikari buruz lortutako emaitzak osatu eta bateratu ziren beste lan askoren bidez. ETC-zientzia, zuzenbidea Programen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala, Askoren artean, EHU/UPV / UEU, 2016
Aldagai lokala deklaratu den funtzioan bakarrik dago ikusgai. ETC-entziklopedia Arduino, Wikipedia
Funtzioaren sententzia-multzoa giltzen artean idatziko da, eta bertan beharrezko izan daitezkeen aldagai lokalen erazagupena barnera daiteke. ETC-entziklopedia C (programazio lengoaia) Wikipedia
Ideia ona aldagai lokalak behar den lekuetan bakarrik deklaratzea. ETC-entziklopedia Lua (programazio lengoaia) Wikipedia
Azpirrutina-dei berri bat egiten den bakoitzean, sarrera berri bat metatzen da haren inguruko informazioarekin, esaterako aldagai lokalak. ETC-entziklopedia Pila (informatika) Wikipedia
Baldin aldagai nominalak (prezioak eta soldatak) truke-tasen bariazioari berehala egokitzen ez bazaizkio, konkurrentziaren ondoriozko hobetzeari esker, eskaintza nazionalaren alde aldatuko da merkatu-kuota, eta horrela bigundu egingo da krisiaren lehen efektu atzeragarria. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.
Aurreko kasuan bezala, flag aldagai globalak adierazten du prozesu bakoitza zein egoeratan dagoen elkarrekiko esklusioari dagokionez, eta txanda aldagai orokorrak, aldiz, aldiberekotasunaren arazoak konpontzen ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008
Ingurumen ekonomikoa. Negozioa garatuko dituzten aldagai orokorrak eta sektorialak. ETC-entziklopedia Spin-off enpresa, Wikipedia
Mendeko aldagaia, berriz, esperimentu batean aldagai independentean egindako aldaketengatik edo esku-hartzeagatik eragina izan dezakeen aldagaia da. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza garapen psikologikoaren ereduak I, Izarne Lizaso, Mariaje Apodaka, UEU, 2008
Egoerak deskribatzeko parte-hartzaileek erabili zuten hizkuntzaren abstrakzio maila izan zen mendeko aldagai nagusia. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 59 zbk., UEU, 2006 - urria-abendua
Aldagai askea euskaldun kopurua izango litzateke, eta mendeko aldagaia alderdi abertzaleen boto kopurua. ETC-zientzia, zuzenbidea Politika- eta administrazio-analisirako metodologia eta teknikak, Asier Blas, UEU, 2008
Mendeko aldagai gisa, iritzi-artikuluen kopurua neurtu zen (editorialak eta bestelakoak), baita horietan alde-aurka dimentsioan legeaz egiten zen ebaluazio orokorra ere. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 82 zbk., UEU, 2012 - uztaila-iraila
Dena den, sormena behar bezala aztertzeko, funtsezkoa da sormenaren adierazpen eta emaitzen artean mendeko aldagaiak neurtzea. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 85 zbk., UEU, 2013 - apirila-ekaina
Lehenengo erregresioan, mendeko aldagaia da ohiko telebista-kontsumoa (batez besteko 115 minutu), eta bigarrenean, bideo-kontsumoa Interneten (batez besteko 90 minutu); biak ala biak aldagai ordinalak dira (6 puntuko Likert eskala). ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2017. Gizarte-zientziak eta Zuzenbidea, Askoren artean, UEU, 2017
Izan ere, filosofiaren lehen mailakotzat hartzen dira mendeko aldagaiak (errealitatea, egia), eta independenteak diren aldagaien (kultura, hizkuntza) fundamentutzat hartzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Erlatibismoaren egiak, Andoni Olariaga Azkarate, UEU, 2019
Entzute-denborak mendeko aldagai gisa aztertu dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntzalari euskaldunen III. topaketa, Askoren artean, UEU, 2019
Bigarren erregelan mendeko aldagaiari buruzko aurreikuspenak aldagai independenteko kategoria kontuan hartuz egiten da. ETC-entziklopedia Goodman eta Kruskalen tau, Wikipedia
Horrela, "x" garaiera (aldagai independente moduan) eta "y" pisua (mendeko aldagai moduan) lotzen dituen karratu txikienen zuzena hau izango da: ETC-entziklopedia Karratu txikienen erregresio zuzen, Wikipedia
Menpeko aldagaia: efektuari dagokion balioa, eta ez kausari. ETC-entziklopedia Hipotesi, Wikipedia
Aldagai askea eta menpeko aldagaia unitate desberdinetan neurtuak izan direnean konparatzerik ez dagoela argudiatu zuen, alegia, ezin direla kategoria desberdineko objektuak nahasi. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 39 zbk., UEU, 2001 - urria-abendua
Teoria horren arabera, norbanakoa ingurutik isolatutako kide gisa harturik egindako ikerketa gainditu behar da: gizakia eta bere ingurua elkarrekin ikertu behar dira, elkarren menpeko aldagai-multzo bat baitira. ETC-zientzia, zuzenbidea Familia eta giza garapena, María José Rodrigo, Jesús Palacios, UEU, 2001
Menpeko aldagai nagusia hizkuntzaren abstrakzio-maila zen. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 41 zbk., UEU, 2002 - apirila-ekaina
Menpeko aldagai gisa extremadurar, euskaldun eta espainiar taldeen ebaluazioak. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 43 zbk., UEU, 2002 - urria-abendua
Adibide honetan, menpeko aldagaiaren (hezkuntzako per capita gastuak) eta aldagai independentearen (per capita errenta) balio-bikotea eremu bakoitzarekin dago lotuta (kokapena). ETC-zientzia, zuzenbidea Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007
Funtzioa bi aldagairen arteko menpekotasun-erlazioa da, halako moldez non aldagai independentearen balio bakoitzari menpeko aldagaiaren balio bakarra dagokion. ETC-zientzia, zuzenbidea Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena), Jazinto Iturbe, Martxel Ensunza, Jose Ramon Etxebarria, UEU, 2008
Hori egin ahal izateko, menpeko aldagai desberdinak hautatu beharko dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2019. Gizarte zientziak eta Zuzenbidea, Askoren artean, UEU, 2019
Probabilitate teorian eta estatistikan, zorizko aldagaiak (ausazko aldagaia, aldagai aleatorioa edo aldagai estokastikoa) zorizko saiakuntza bateko balizko emaitzetatik eratortzen diren zenbakizko balioak biltzen ditu, hau da, zorizko balioak hartzen dituen aldagai bat da. ETC-entziklopedia Zorizko aldagai, Wikipedia
Bidaien prezioa zorizko aldagai: joanekoan 45 errupia eta bueltakoan 25 gaurkoan. ETC-prentsa Berria, 2015-12-29
Praktikan, ordea, ez da halakorik existitzen, ekoitzitako produktuaren kalitatea zorizko aldagai bat delako eta zoriaren araberako aldakortasun bat jasan behar duelako. ETC-zientzia, zuzenbidea Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007
Zorizko aldagaia, oro har, aldez aurretik nola aldatzen den jakiterik ez dago, baina berori aztertuz gero, behatutakoa nolakoa den antzeman eta, geroari begira, horrela izan daitekeela itxaron dezakegu. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikerkuntza psikologian: Ikerketa-baldintzak eta diseinuaren baliotasuna (2. argitalpena), Nekane Balluerka, Xabier Isasi, UEU, 2007
Oinarrizko ezaugarri horiek kontuan izanik, argi dago zorizko aldagai bat definitzen ari garela, eta, beraz, perturbazioaren balioak zorizko aldagai baten banaketaren estrakzioak izango direla. ETC-zientzia, zuzenbidea Ekonometria, Askoren artean, EHU, 2010
Kontsideratzen da zorizko aldagaia dela eta k, talde kopurua, aldagaiak elkarren independenteak eta normaltasunez banatzen direla. ETC-zientzia, zuzenbidea Erregresio lineala, bariantza-analisiak eta hipotesi-testak. Datu-analisirako lanabesak, Xabier Isasi, UEU, 2010
Erregresioaren metodoan, faktoreak zorizko aldagaiak bailiran maneiatzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea R Commander eta datuen analisia, Paula Elosua / Juan Etxeberria, UEU, 2013
Horregatik, hain zuzen ere, zorizko aldagaia da hizkuntza gutxituaren erabilera. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntza-normalizazioa, Miren Lore Erriondo, Xabier Isasi, EHU/UPV, 2017
Estatistiko horiek zorizko aldagai bat osatzen dute, eta bere banaketari laginketa-banaketa deitzen zaio. ETC-zientzia, zuzenbidea SPSS eta R Commander. Ikerketa ez-esperimentaletako datuen analisia, Askoren artean, EHU/UPV, 2018
aldagai asko (4); aldagai bat (10); aldagai batzuk (5); aldagai batzuk ere (3); aldagai berriak (3); aldagai ekonomiko (3); aldagai eta (4); aldagai guztiak (6); aldagai hori (4); aldagai horiek (5); aldagai ugari (3); aldagaia da (3); aldagaien egia (4); aldagaik eragin (3); bere aldagai (3); beste aldagai (11); beste aldagai bat (3); beste aldagai batzuk (5); duen aldagai (4); duen aldagaia (4); eta aldagai (9); eta aldagai berriak (3); hainbat aldagai (8); hiru aldagai (3); izan zen aldagai (3); nahastu eta aldagai (3); zen aldagai (3)