Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldaera 1 iz oinarri edo eredutzat hartzen den moduari buruz, desberdintasunen bat duen beste era bat.

Elizkizunak (behin eta berriz ageri direnak, bere forma eta aldaera guztietan: errogatiba, sermoi, letania, pazkoazko, bezpera, konjuro, sermoi, prozesio, hileta... garai batean jendearen bizimodua arautzeko elizak izandako aginte osoaren seinale).  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 10. orr.

Aldaera franko baditu arrosnabar edo amodio-kanta askotan ageri den pasarte honek, baina, guziak metafora berdinekoak: otearen lorea eta txori kantaria.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 162. orr.

Izen horiek bi baitira, ez bata bestearen aldaera: Jainkoa ezin izan daiteke inolako moduz eta legez Jaungoikoaren laburtze bat, baina bai Jaungoikoa Jainkoaren "luzatze" bat, hau da, herri-etimologia izenekoak sortutako beste izen bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 59. orr.

Mutaziook aldaerak eragiten zituzten entzimetan, eta aldaerok bestelakotzen enbrioi-garapenaren zenbait urrats eta, ondorioz, espezieen formak eta jokaerak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 112. orr.

Permutazioaren aldaera bat da inbertsioa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 116. orr.

Zerrendaren buruan, gertaeren aldaera guztietan, Meriadoc eta Peregrin kapitainen izenak agertzen dira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 371. orr.

Lau erlijio nagusiak gai bakar baten lau aldaera ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 108. orr.

Azkue kantu-biltzaileak Oletako Engrazi Lazkanoren ahotik ikasi zuen Bart amarretan dontzella nintzan hitzekin hasten den kantua, zeina baita ezkon-eguneko alargunaren kantagai zabalduaren aldaera bat, dakitenen arabera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 233. orr.

Molièreren Le medecin malgré lui komediaren aldaera bat da eta dramaturgo frantsesak fabliau batetik hartu zuen gaia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.

Asko dira elezahar honen aldaerak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 106. orr.

Arantzazun ezarritako irizpideen arabera, zaharrenek eta eremurik zabalenean erabiltzen direnek dute euskara batuan lehentasuna: beltz eta berdin aukeratu dira baltz eta bardin aldaeren ordez.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 191. orr.

Lehenbizikoaren arabera, forma nahiz psikologia mailako hainbat aldaera saia ditzaket; bigarrenaren arabera, berriz, "jatorrizko" testura errenditzeraino sakrifikatu behar ditut, eta arrazoibide ukaezinez argudiatu, gainera, suntsipen hori.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 40. orr.

Eguraldi on nahiz zital, gau oskarbi bezala erabateko ilunpe, atzera-aurrera ibiltzen zen kalesa inguruan, harik eta etxe-barrenetik zetorkion kalapitak, aldaera gutxirekin beti antzeratsu gertatzen baitzen, gau-festa laster bukatuko zela adierazten zion arte.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 59. orr.

Errusian, bost kapitulu horien lehen aldaera ("goiztarrena", alegia) hobetsi dute, hango adituen ustez aldaera hori baita osoena eta egokiena, eta hori hartu dute eskuizkributzat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 13. orr.

'Roncoa' iragana da, bere soinu monotono eta aldaerarik gabekoarekin; 'punteiroa' orainaren melodia da, momentuko emozioa adierazten duena.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 25. orr.

Hona hemen aurreko jarreraren aldaera bat: emakumea buelta eman eta gizonaren gainean ipurdia emanez jartzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 253. orr.

Hizkuntza bakoitzak eta are hizkuntza beraren aldaerek ere aukera ezberdinak egiten dituztela ikusi da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 58. orr.

Espinosa, ordurako lehengusuak bonnes fortunes direlakoez eta joskintzaren aldaerez erakusten zuen interes nekaezinaz aspertuxe, nahiago izan zuen landetxean gelditu, bere testu-liburuekin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 192. orr.

Ziklo historiko edo kultura bakoitza "bizi estilo" bat da, eta bizi estiloen aldaeren ikerketa morfologikoa da historia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 206. orr.

2 (izenondoekin)

Bost atal zituen Mitxelenaren txostenak: a) ortografia, b) euskal hitz eta aldaera lexiko zaharrak, c) hitz berriak, d) morfologia, eta e) sintaxia.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 159. orr.

Aldaera fonetikoak baztertzea; esate baterako, eskaini / eskeini / eskini, edo barri / berri, ogia / ogie / ogiya / ogixa / ogidxe tankerakoak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 92. orr.

Ahal dela, aldaera zaharrenen alde jokatzea: barkatu (ez parkatu), bekatu (ez pekatu), arima (ez anima)... baina zaharkituta gelditutakoak berpizten jardun gabe, hala ere: azeri berria hobe, azeari zaharragoa baino.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 159. orr.

Errusiar Inperioan, errusiera eta greziar alfabetoaren eslaviar bertsioaren errusiar aldaera handia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 59. orr.

Egunkari pila batekin jaitsi, itzalkin baten azpian irakurtzen egon, gero bainatu, eta pizzeria batean bazkaltzera igotzen ginen, eta arratsaldean ostera berdin, aldaera txiki batekin: liburuak prentsaren ordez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 150. orr.

Bidaiari batek alderik alde zeharkatuko balu lurralde hori, dialekto aldaera txiki-txikiak soilik atzemanen lituzke herriz herri.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 244. orr.

Aldaera lexikoen artean bat hautatzea da bigarren ardatza.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 165. orr.

Garbi izan behar da hotsaren aldaera kontaezin guztiak direla berez alofono.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

Sailkatuta eta deskribatuta dauden aldaera nagusiak hartzen dira, oro har, alofonotzat eta transkripzio fonetikoan IKUR ezberdinen bidez jasotzen.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

Vietnameraz erabiltzen dira, besteak beste, beste kontsonante batzuen aldaera enfatiko gisa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Pasiboak subjektua eta objektua lekuz aldatzen baditu, zuzen sortzen du (97) perpausa (98) katetik, (96) perpausaren aldaera pasibo gisa.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 113. orr.

Hartarako, zatiki magnetiko bat bainuen analizatu beharra (eta, beraz, uste izatekoa zen, silikatoz pobrea) eta presari men eginez, aldaera sinplifikatu bat saiatu nuen ber-bertan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.

Garapenaren estrategia edo aldaera ezberdinez, estrategiaren garapena.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 87. orr.

Histrioiek ideia horren aldaera gaizto batean funtsatu zuten beren dotrina.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 141. orr.

3 (izenlagunekin)

Hori dela eta, batasunari begira, jatorrizko aldaerak, beti berberak, erabiltzearen aldekoa zen Eleizalde, semea, mendia, besoa, eskua, alaba tankerakoak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 97. orr.

Egokia eta bidezkoa da giputzek horrelako aldaerak euren euskalkian dihardutenean erabiltzea, baina ez euskara batu nazionalean dihardutenean.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 103. orr.

Jakina, euskalkian dihardugunean, eskubidea dugu bertako aldaerak erabiltzeko.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 166. orr.

Mendebaleko aldaera peto eta jator batzuek ere aldakuntza berbera izan dute.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 117. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizitzaren mailan, bi aldaera-pare alternatibo daude ekintza-eremua makrokosmosetik mikrokosmosera aldatzeko mugimenduan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 439. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Alabaina nik ez nuen lantokian helbide aldaeraren berri eman. Arroz-hautsen potetxoa hartu zuen gero, eta aurpegiko kolore-aldaerak berdindu zituen behin eta berriro potetxoan sartzen zuen belaki txiki batez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.

Berarentzat ez da denborarik, edo, bestela, soilik egunen eta sasoien joan-etorriko tenperatura-aldaera nagien itxurapean pasatzen da, baldin eta, ipuin honen zoriz, datzaneko leku hori lur-zoruaren azaletik urrunegi ez bada.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 296. orr.

Gainazal batek bere kurbaturaren eraginez izaten duen argiztapen-aldaera progresiboa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Objektuaren beraren edo begiralearen mugimendu-aldaera bakoitzak transformazio-eskema (bakar) bat eragiten baitu erretinan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.

Alofono dira hiztun arruntak hautematen ez dituen hots aldaerak, berak zein bestek ahoskatu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

Bestalde, 300.000 lagun kutsatzen dira urtero botikekiko erresistentea den tuberkulosi aldaeraz, OMEk dioenez.  Berria - Gaiak   2004-10-26

Pekingo agintariek atzo baieztatu zutenez, hegazti gripearen giza aldaeraz kutsatu da 21 urteko gizonezko bat, Txina erdialdeko Hubei eskualdean.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Txinan H5N1 birusak eragindako zortzigarren kasua baieztatu zuten atzo, eta, Japonian, 77 pertsonak birusaren H5N2 aldaeraz kutsatu dira.  Berria - Gaiak   2006-01-11

6 ipar aldaketa.

Bera erretiratuz geroztik, Michel Corné nagusiak bi aldaera handi eramanak ditu gaur arte: Kanbotik Itsasuko lan gunera aldatua da lantegia duela hamar urte, hogeitamar langilerekin.  Herria   2003-12-18

Avironeko ostatuan aldaera.  Herria   2002-12-05

Bestalde administrazio aldaerak oro ordezkatuak izan dira Baionako auzitegietan eta bosgarren juje bat izendatua izan da.  Herria   2001-09-13

Langileek uste dute Postan estatuko 17 000 bulegoetatik 6 000 hetsiko direla aldaera horien medioz, horrek ekarriko duela anitz lan posturen hestea.  Herria   2004-09-30

Barne dira jada bio laborantzaren jauzia egina dutenak bai eta ere aldaera hain funtsezkoaren egiteko gogoetetan abiatuak direnak.  Herria   2001-09-20

7 aldaera estandar (corpusean ez dago; ETCn 114 agerraldi)

Hizkuntzaren aldaera estandarra izaten da nazioaren neurria zertan den ongien islatzen duena. ETC-literatura, saiakera   Nora goaz euskalduntasun honekin?, Joxe Manuel Odriozola, Elkar, 2017

Ez dago dudarik, noski, batua dela euskararen aldaera estandarraETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 225 zbk., 2018 - martxoa_ apirila

Prozesu osoan zehar enpirikoki neurtzen da bere frantsesezko hizkuntza-gaitasuna eta, ondorioz, aski modu errazean, natural-natural, lanpostutik kanpora gelditzen da behar adinako hizkuntza-gaitasunik ez duena (edo aldaera estandarrarekin ondo moldatzen ez dena). ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 186 zbk., 2011 - iraila-urria

Etxetik kanpoko lan merkatuko aldaera estandarren antzera, pentsa genezake haurrak haztea emaztekiarentzat hizkuntza estandarraren merkatugunea dela. ETC-literatura, saiakera   Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi, Iñaki Camino, Elkar, 2009

Hizkuntza baten erabilera ez da aldaera estandar batean agortzen. ETC-prentsa   Berria, 2016-08-14

Hemen aurkezten diren izenetan aldaera estandarra baino ez da erabiltzen, nahiz EHHA proiektuan berba bakoitzean aldaera asko bildu diren. ETC-zientzia, zuzenbidea   Txillardegi lagun-giroan, Gotzon Aurrekoetxea, Jose Luis Ormaetxea, Patxi Salaberri, Pilartxo Etxeberria (arg.), UEU, 2000

Eta hau Europan aldaera estandar eta dialektoen artean gertatu diren bateratze-joerak aztertu dituztenen marko teorikoa erabiliz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 50 zbk., UEU, 2004 - uztaila-iraila

Artikulu honetan, aldaera estandarraren eta euskalkiaren arteko konbergentzia aztertzen da, eta ez dibergentzia. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 57 zbk., UEU, 2006 - apirila-ekaina

Alegia, aldaera estandarra izanez gero, orduan bakarrik litzateke hizkuntza. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza gutxituen erronkak, Ibon Manterola, Naiara Berasategi, UEU, 2011

Corpusa dela eta, zerbitzu aldian, nabarmengarritzat jo da hedabideek aldaera estandarraren zabalkundean eta hizkuntza-baliabideen lanketan duten eginkizuna. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskararen normalizazioa, Asier Larrinaga Larrazabal, UEU, 2019

Euskararen aldaera estandarra da, euskaldun guztiok elkar ulertzeko eta euskara normalkuntzaren bidean jartzeko helburuz sortu zena. ETC-entziklopedia   Euskara batuaren aroa, Wikipedia

Euskara batuaren garaian hizkuntza nazionalen aldaera estandarrek ukipen fenomenoak sinpletu dituzte. ETC-entziklopedia   Euskara eta hizkuntza erromanikoak, Wikipedia

Hizkuntza bat ondo jakiteko, aldaera estandarra besterik gabe jakitea, ez da nahikoa. ETC-entziklopedia   Ikuspegi komunikatibo, Wikipedia

8 hizkuntza aldaera (corpusean ez dago; ETCn 253 agerraldi)

Egun estandartzat ditugun hainbat hizkuntza-aldaera eta hainbat ahoskera, garai batean ez ziren estandarrak. ETC-literatura, saiakera   Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi, Iñaki Camino, Elkar, 2009

Baina bada bertze argudio bat ere, aski sakona: hizkuntza aldaera bat aukeratu behar bada, konforme, baina Cuzcokoa da osoena, garbiena eta eredugarriena. ETC-literatura, saiakera   Errateko nituenak, Pello Salaburu, Erein, 2014

Eskola-sistemaren ikuspuntutik prestigiozko hizkuntza-aldaeratzat hartzen dena aldaera estigmatizatua izan daiteke ikasleen ikuspuntutik, eta alderantziz. ETC-literatura, saiakera   Euskararen bidegurutzetik, Kike Amonarriz, Elkar, 2019

Aragoiko Autonomia Estatutuak erkidegoan dauden hizkuntza aldaerak zaindu beharra aipatzen du, baina horretara mugatzen da. ETC-prentsa   Argia, 2000-02-20

"Doinu zatarra daukate Birminghamekoek" moduko esaldiek adierazten dute nola hizkuntza aldaera batzuk besteen gainetik baloratzen diren; botere harremanen ondorio, azken finean. ETC-prentsa   Argia, 2012-10-21

Zehatzagoak izatera, hizkuntza baino hizkerak landu behar izaten ditu, hots, komunikazio-egoera bakoitzak erabiltzen dituen hizkuntza-aldaerakETC-zientzia, zuzenbidea   Ikus-entzunezko itzulpena, Josu Barambones, Beatriz Zabalondo, UEU, 2006

Gainbehera doan hizkuntza-aldaeran jarri dugu arreta, nafarrerakoa den hizkuntza-ezaugarrian, eta bikotearen hasieran paratu dugu (arrunt/oso, adibidez). ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 80 zbk., UEU, 2012 - urtarrila-martxoa

Estandarraz harago, hedabideek zabalkundea eman diezaiekete gizarte-talde mugatuetan soilik ezagutu ahal izan diren hizkuntza-aldaereiETC-zientzia, zuzenbidea   Euskararen normalizazioa, Asier Larrinaga Larrazabal, UEU, 2019

Bertan hizkuntza naturalaren hizkuntza aldaera geografiko eta soziolinguistikoak aztertzen dira. ETC-entziklopedia   Dialektologia, Wikipedia

Hizkuntzalariek hizkuntza aldaera bik elkarrekiko ulergarritasun handia badute, hizkuntza beraren dialektoak direla esan ohi dute. ETC-entziklopedia   Elkarrekiko ulergarritasun, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

a ko aldaera (13); a ko aldaera (13); aldaera agertu (3); aldaera agertu (3); aldaera asko (6); aldaera asko (6); aldaera bakarra (3); aldaera bakarra (3); aldaera bat (36); aldaera bat (36); aldaera bat aurkitu (3); aldaera bat aurkitu (3); aldaera bat da (7); aldaera bat da (7); aldaera batek (7); aldaera batek (7); aldaera baten (6); aldaera baten (6); aldaera batzuk (8); aldaera batzuk (8); aldaera bera (3); aldaera bera (3); aldaera berri (9); aldaera berri (9); aldaera berri bat (6); aldaera berri bat (6); aldaera berria (3); aldaera berria (3); aldaera berriak (8); aldaera berriak (8); aldaera da (6); aldaera da (6); aldaera dela (3); aldaera dela (3); aldaera den (3); aldaera den (3); aldaera edo (5); aldaera edo (5); aldaera egin (3); aldaera egin (3); aldaera eragiten (3); aldaera eragiten (3); aldaera eta (5); aldaera eta (5); aldaera fonetikoak (3); aldaera fonetikoak (3); aldaera gaitzena (3); aldaera gaitzena (3); aldaera gehiago (3); aldaera gehiago (3); aldaera genetiko (12); aldaera genetiko (12); aldaera genetiko bat (3); aldaera genetiko bat (3); aldaera gisa (3); aldaera gisa (3); aldaera gutxirekin (3); aldaera gutxirekin (3); aldaera guztiak (6); aldaera guztiak (6); aldaera guztien (4); aldaera guztien (4); aldaera guztietan (4); aldaera guztietan (4); aldaera hori (12); aldaera hori (12); aldaera horiek (6); aldaera horiek (6); aldaera horrek (3); aldaera horrek (3); aldaera izan (4); aldaera izan (4); aldaera lexikoak (4); aldaera lexikoak (4); aldaera ote (4); aldaera ote (4); aldaera txiki (5); aldaera txiki (5); baina aldaera (3); baina aldaera (3); baten aldaera (3); baten aldaera (3); bere aldaera (4); bere aldaera (4); beste aldaera (19); beste aldaera (19); beste aldaera bat (7); beste aldaera bat (7); bi aldaera (16); bi aldaera (16); bi aldaera genetiko (3); bi aldaera genetiko (3); birus aldaera (19); birus aldaera (19); birus aldaera batek (3); birus aldaera batek (3); birusaren aldaera (20); birusaren aldaera (20); birusaren aldaera berri (3); birusaren aldaera berri (3); diren aldaera (3); diren aldaera (3); duen aldaera (3); duen aldaera (3); eta aldaera (18); eta aldaera (18); gaitzaren aldaera (5); gaitzaren aldaera (5); gaitzaren giza aldaera (4); gaitzaren giza aldaera (4); genearen aldaera (4); genearen aldaera (4); genearen aldaera bat (3); genearen aldaera bat (3); giza aldaera (9); giza aldaera (9); giza aldaera izan (3); giza aldaera izan (3); gripearen aldaera (7); gripearen aldaera (7); gripearen birus aldaera (4); gripearen birus aldaera (4); gripearen giza aldaera (5); gripearen giza aldaera (5); hainbat aldaera (7); hainbat aldaera (7); hegazti gripearen aldaera (4); hegazti gripearen aldaera (4); honen aldaera (3); honen aldaera (3); horren aldaera (8); horren aldaera (8); ko aldaera (13); ko aldaera (13); lehen aldaera (6); lehen aldaera (6); zori aldaera (3); zori aldaera (3)

aldaerak dira (7); aldaerak eta (4); aldaerak jota (6); aldaerak onartzen (3); aldaeraren bat (7); aldaeraz kutsatu (3); aldaeren artean (3); birusaren aldaeraren (3); birusaren aldaeraren bat (3); birusaren aldaerarik (4); giza aldaerak (13); giza aldaerak jota (4); giza aldaeraren (4); giza aldaeraz (3); gripearen giza aldaerak (9); gripearen giza aldaeraren (4); honen aldaerak (3); horren aldaerak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus