Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abeslari (ETCn 11.516 agerraldi; cf kantari ETCn 19.145) 1 iz/izond abesten duena.

Kantarien, barkatu, abeslarien artean, Xabier Lete.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 208. orr.

Gaztetan amets egiten dugunean, batzuek suhiltzaile izan nahi dute, besteek mediku, irakasle, abeslari, txirrindulari eta gehienek futbolista.  Berria - Kirola   2004-04-03

Kasik partida guztietan omentzen dute norbait [...], hizlaria berdegunetik mintzo ohi da, eta noizbehinka, abeslariren batek, koralen batek edo abesbatzen batek zuzenean abesten du berdegunetik.  Berria - Kirola   2006-03-08

"Zeruan beza atseden" kantatu zuenean abeslariak, aberri zaharreko emakumeak bezala, bere onetik aterata aritu zen emakumea negar-zotinka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 118. orr.

Jaka urdina kendu eta zuria jantzita agertzen ziren eszenatoki berera, abeslari batekin.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 159. orr.

Gauza haiez guztiez hasi zen hizketan hantxe, ukalondoak salmahai gainean, eta ile adats beltza kopetan: dantzatokiak, orkestinak, abeslariak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 180. orr.

Alexandrak kulebroiak egiten zituen Venezuelan, eta orain abeslaria da bere mutilagunaren taldean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 62. orr.

Antzerkigilea zen, eta bi alaba koruko abeslari zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.

Biktima sindikatu horretako kide zen, eta oso ezaguna zen, Indarra taldeko abeslaria izan baitzen.  Berria - Ekonomia   2004-09-29

Besteak beste Loquillo abeslariak, Abraham Olano kirolariak, Juanito Oiarzabal mendizaleak, Ramon Zallo irakasleak eta Toti Martinez de Lezea idazleak atxikimendua adierazi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Huraxe da La donna del lago operako rol nagusia duen abeslaria.  Berria - Kultura   2004-08-31

Honakoan Credenceko abeslaria nintzela imajinatuz etorri nauk: Oh Susie Q, oh Susie Q. Abeslaria eta akonpainamendu-jolea elkarrekin irten ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 373. orr.

Instrumentu tatariar haien hotsak eta abeslariek eztarriz kantatzen zituzten doinuek harmonia bitxia osatzen zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 315. orr.

Irlandar tonalitate zaharrean abestua ematen zuen abestiak, eta abeslariak zalantzakor zirudien bai letran eta bai ahotsean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 313. orr.

Abeslaria hegan doanean, albiste onen iragarlea da eta ez du gezurrik esaten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 178. orr.

Atzo Afganistango telebista publikoak atzera bota zuen astelehenean indarrean jarri zuen erabakia eta berriro ere pantaila aurrean emakume abeslariak agertzea debekatu zuen, herrialdea oraindik ere horretarako prestatuta ez dagoela argudiatuta.  Berria - Mundua   2004-01-17

Orfeoiko abeslariak ez daude horrelako emanaldietara ohituta.  Berria - Kultura   2004-08-14

Badira panpin abeslariak, negartiak, puzkertiak, kakatiak...  Berria - Gaiak   2006-01-10

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Abeslari lirikoak ziren bere gurasoak, eta aita, Robert McFerrin Senior, New Yorkeko Metropolitan orkestrako lehenbiziko bakarlari beltza izan zen.  Berria - Kultura   2004-07-16

Amaigabeko gaua grabatzeko Gari Hertzainak taldeko abeslari ohiaren "luxuzko kolaborazioa" eduki dute.  Berria - Kultura   2004-04-23

Zuzenekoetan jotzen ditugun bezala, halaxe grabatu ditugu abestiak.  Berria - Kultura   2006-03-30

Pianista, soinu jotzaile eta abeslari gazte honek tradiziotik edaten du, baina ukitu garaikidea ematen die bere konposizioei.  Berria - Kultura   2006-02-02

Brasilgo abeslari ospetsu honek nazioarteko hainbat sari jaso ditu.  Berria - Kultura   2004-07-17

Zinema izarrek, abeslari ezagunek eta bozetan murgilduta dauden hainbat taldek dirua, talentua eta denbora eman dituzte jendea bozkatzera deitzeko.  Berria - Mundua   2004-10-22

Martxoaren 3ko biktimen omenez, emanaldia eskaini zuen abeslari katalanak, lepo bete zen Buesa Arena polikiroldegian.  Berria - Harian   2006-03-04

Bost urte agertokietan jo gabe egon ondoren Silvio Rodriguez abeslari kubatarrak bira berri bat hasi du.  Berria - Kultura   2004-09-10

Abeslari italiarra ez da izan, ordea, Tebaldi aingerutzat jo duen lehenengoa, Arturo Toscanini handiak ere hitz bera erabili baitzuen askotan sopranoaren ahotsa definitzeko.  Berria - Kultura   2004-12-21

Hirukotearen ondoren, Rebekka Bakken abeslari norvegiarrak Takuya Nakamura (pianoa) Dieter Ilg (baxua), Jojo Mayer (bateria) eta Martin Koller (gitarra) izango ditu lagun taula gainean.  Berria - Kultura   2004-07-23

Victor Jara abeslari txiletarra hil eta hogeita hamaika urte geroago.  Berria - Mundua   2004-12-11

Abeslari bizkaitarraren beraren esanetan, "disko indartsu eta biribila" egin du.  Berria - Kultura   2004-06-17

Brasildar abeslariak Stan Getz-ekin plazaratutako abesti sorta XX. mendeko klasikotzat jo daiteke.  Berria - Kultura   2004-09-18

Argala da, eta abeslari ingelesak bezala janzten da.  Berria - Kultura   2004-05-07

Stellinha Egg imitatzen zuen, eta Inezita Barroso, eta São Pauloko barrenaldeko beste abeslari folkloriko batzuk, eta mundu guztiak entzuten zion, herriaren arimarekin bat egiten ari zirelakoan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 67. orr.

Gaur gauean, iraganeko abeslari bikain horien guztien izenak entzunda, iruditzen zait, eta hala aitortzen dut, garai estuago batean bizi garela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 303. orr.

Aktore eta abeslari famatuak maiz joaten ziren tokia.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 137. orr.

Louis Armstrong: Musikari eta abeslari ezaguna.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Zenbat buelta eman ote nizkien abeslari triste guztien diskoei bakardadea konpartitzeko asmotan?  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 70. orr.

Protagonismoa eman nahi izan zieten abesti abertzalei, abeslari karismatikoei eta Organyako Udaletik ekarritako senyera (Kataluniako bandera) bati, 800 urte bete baitira Organyako Predikuak, katalanezko lehen testuak, idatzi zirenetik.  Berria - Mundua   2004-09-12

Eman dezagun Jim Morrison delako abeslari sinpatiko horren omenez soneto bat idazten dudala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 80. orr.

Ingalaterran Poeta Erramuduna Erregeren gorteko kargudun izaten da, eta eskeleto dantzari gisa jardun ohi du gorteko edozein festatan eta abeslari mutu gisa errege-hileta guztietan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 98. orr.

Zelaien urrina ase arte aditzen uzten zion usaimenari, eta belarriei, berriz, liluratzeraino gozatzen abeslari airetarren ahotsez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.

Colin Meloy ez da aparteko abeslaria, baina istorioak asmatzeko eta kontatzeko daukan gaitasuna zaila da aurkitzen.  Berria - Kultura   2006-01-26

Agertokian bata bestearen ondotik azaltzen ziren gizonezko nahiz emakumezko abeslariak, eta batzuetan baita eskujokariak eta akrobatak ere.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 199. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Iraupen luzea eta abeslari kopuru handia direla-eta, gutxitan taularatzen diren lau pera errusiarren filmaketak eskainiko ditu datozen hiru hilabeteotan Donostiako Orfeoiak bere egoitzan.  Berria - Kultura   2004-02-01

Cesar Carazok abeslari lana ezin hobeto bete zuen bere ahots deklamatibo eta argiarekin. Zelaian denbora pasa eta jolasak ere ez zituzten eskas: txistulariak, zaku karrerak, abeslari eta dantzari saioak, bertsolariak...  Berria - Kultura   2004-08-08

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Laszlo Heltay maisu eta zuzendari hungariarraren aginduetara, koru abeslariek Heltayk berak aukeratutako programa zabala landuko dute sei egunean Hondarribiko Juan Sebastian Elkano aterpetxean, Lehen rock abeslari eta taldeak (Niko Etxart, Errobi, Ruper Ordorika), garai bat finkatu zutenak (Itoiz, Hertzainak, Kortatu, Negu Gorriak).  Berria - Kultura   2004-04-01

Hip hop abeslarien nagusitasunari aurre egin zion bakarra Luther Vandross soul kantaria izan zen.  Berria - Kultura   2004-02-10

Gure artean ezagun egin zareten fado abeslari gehienak emakumeak zarete.  Berria - Kultura   2004-02-26

Lynden David soul abeslaria hil da, minbiziak jota.  Berria - Kultura   2006-02-16

'Walk the line', Johnny Cash country abeslari handiari buruzko filma gaur iritsiko da aretoetara.  Berria - Kultura   2006-02-03

Flamenko abeslari madrildarra atzo hil zen Malagan, Andaluzian.  Berria - Kultura   2004-12-07

Pentsa zitekeen opera-abeslaria hurbiltzen ari zela, eta opera serioa, benetako opera, orduantxe hasiko zela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 179. orr.

5 irud/hed

Igela abeslari maratza da, ahots on baina belarri txarrekoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 149. orr.

6 egile abeslari (corpusean ez dago; ETCn 262 agerraldi) ik kantautore; abestigile.

Egile abeslaria edo kantautorea da berak eginiko kantak abesten dituen abeslari kantaria. ETC-entziklopedia   Egile abeslari, Wikipedia

Kantagintza Berriak, ideologia berriak sartzeaz gain, egile abeslari edo kantautorearen irudia ekarriko du agertokira. ETC-entziklopedia   Euskal abeslari, Wikipedia

Formaren ikuspegitik, Kataluniako, Frantziako eta Amerika Ameriketako hainbat egile abeslari hartu zituzten eredutzat. ETC-entziklopedia   Euskal Kantagintza Berria, Wikipedia

Artista askok aitortu dute eragin egin diela, eta musikarako idatzitako letrak egile abeslariaren paradigma gisa geratu dira. ETC-prentsa   Berria, 2009-04-03

2003ko urtarrilaren 10etik 26ra bitartean egingo den Getxoko Kantuketan zikloan musika klasikoa nahiz elektronikoa entzuteko aukera izango da; rock, ska, hip-hop, soinu elektronikoak, lirika eta egile abeslarien musika. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-12-31

Barnasants egile abeslarien jaialdirik garrantzitsuenetakoa da, eta ehundik gora kontzertu eskaintzen dira bertan. ETC-prentsa   Berria, 2012-02-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus