Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hermafrodita guztien gisa, gure hiena hau ere espiritu bikoitzekoa zen, eta, beraz, aldabera bere ekintza guztietan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 142. orr.
Gure ama, ordea, izugarri mudakorra zen, aldabera, bere sinpatia eta harremanetan: edo egunero ikusten zuen norbait edo ez zuen sekula ikusi nahi. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 20. orr.
Niri, berriz, gatazkatsu, dudakor eta aldaberaren papera zegokidan haur eta gaztetan, eta ez dut uste horretaz begiratu naizenik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.
Baina prestutasun moral handieneko gizonak ere izugarri aldaberak ditun besteren xarma fisikoen eraginpean. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 121. orr.
Esku ikustezin aldaberek eraginda dantzatzen den txotxongiloaren pare. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 259. orr.