Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldaba 1 iz burdinazko edo brontzezko peza, atean, deitzeko, jartzen dena.

Kotxetik, eraikuntza berri artean, burdinhesidun leihoa bilatzen zuen, aldaba, ateko arkua, bebarrua, barren-barreneko patioa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.

Etxe barrura egin zuen aldabarekin deitu ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 205. orr.

-Ez dago aldabarik atean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 103. orr.

Aldaba jo eta zain geratu da.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 33. orr.

Handik minutu batzuetara etxeko aldaba jo zuten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 360. orr.

Etxeko atearen aldaba eraman zion Laura Lizarraga izebari.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 91. orr.

Ekainaren 17an, hantxe nengoen, San Telmoko kaleburuan, San Bizente elizaren ondoko bere etxean, aldaba joka.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 73. orr.

Metak disketxearen itxiera aldaba hotsa izan zen askorentzat.  Berria - Kultura   2006-03-25

2 irud/hed

Udazkenak, udatik negubidean paratzen gaituenez gero, udaren azken hondarrak oparitzen badaki, baina baita negu gordinagoaren aldaba jotzen ere, tarteka-marteka, giroa berdoztu eta elurraren goraintziak bidaltzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 439. orr.

Demagun, enpresa batean, norbaitek postu hobeagoa lortzen badu, ondokoak beti izango du lorpen hori meritu propioengatik ez dela izan pentsatzeko joera, aldaba onak dituelako lortu duela postua.  Berria - Kirola   2004-11-28

Esker onez betea agertu zen, ez Romanekiko, Durrutirekiko baizik; aldaba onak zeuzkala noski Liberto lagunak, baina Durrutiren itzala luzea zela, baita nazionalista jebo horientzat ere.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 57. orr.

3 adkor zakila.

Hark kristoren aldaba zeukan, itzela zen hankarteko odoloste hura.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 136. orr.

Akordatzen haiz zelan esan huen aspaldi batean nire arrebak aldaba jatea gustatuko zitzaiala?  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 142. orr.

Andreak gona jaso, kuleroak erantzi eta hankartean besarkatzen zuen Tomasitoren aldaba erraldoia.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 136. orr.

Ala Al-Dinek emakumeari ipurmasailetatik heldu zion, eta garaipenaren atea jo zuen bere aldabarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 176. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldaba jo (10); aldaba jo zuten (4); aldaba jotzen (3); aldaba onak (5); aldaba onak izatea (3); etxeko aldaba (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus