Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

album 1 iz orriak zuri dituen liburu modukoa, argazki, zigilu, autografo eta kidekoen bilduma egiteko erabiltzen dena.

Orrietan itsatsita pastelen argazkiak zituzten album bat begiratu ondoren, txokolatezkoa agindu zuen, umearen gogokoena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 59. orr.

Bi album bakarrik grabatu ditu Deluxek.  Berria - Kultura   2004-05-04

Aitari buruz ditudan irudiak eta oroitzapenak ugariak dira, baina ezin dute mataza osorik osatu, album bateko argazki solteetan bezala ikusten baitut, eta ez hasiera eta bukaera duen film batean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 147. orr.

Kaxoi batetik albuma atera zuen, argazkiz eta egunkari puskaz osaturikoa, eta orrialdearen zenbatgarrena buruz jakingo balu moduan zabaldu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 169. orr.

Norbaitek orduan armairuaren barreneko tiraderatik album bat atera omen zuen emakumearen argazkiekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 152. orr.

Zu atxilotu zintuen Thiellement komisarioak agintzen zuen oraindino Marseillan, munduan, bere albuma galtzarbean daroala dabil Europa osoan barrena, gure argazkiak biltzen ditu eta azpian sententzia bana digu paratzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 175. orr.

Aurpegi guztiak ditu ezagun, eta irribarre ñimiño bat marraztu zaio ezpainetan Martín Villa, Carrillo, Fernández Ordóñez eta Marcos Vizcayaren irudiak sumatzerako, urruneko senideen edo aspaldiko lagunen argazki zaharrak albumean berrikusten dituenean bezala.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 117. orr.

Albumean itsatsi gabe, aldizkarietatik moztutako ebakin asko ere baziren.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 134. orr.

Eleberria irakurtzen amaitu eta, gurasoenera itzuli naizen aurrenekoan, familia-argazkien albumera jo dut zuzenean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 63. orr.

Nik ebakinen album bat izateak harritu zuen nonbait.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 58. orr.

Albuma hartu zuen Mentxuren eskuetatik eta azalak paparretan ipinita erakutsi zien.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 171. orr.

Umetan, anai-arrebekin haserretzen zenean albumeko argazkietan boligrafoz tatxatzen zituen aurpegiak bezalakoa.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 99. orr.

Emakumeak argazkiak kopiatzen dituen bitartean albumeko orriak jakinguraz igaroz segitzen dut.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 24. orr.

Gauza interesgarri handirik ez: bizitza osoan entzungo ez nituzkeen diskoak, aspertuaren aspertuaz heriotzara eraman zaitzaketen liburukoteak, albumetan txukun-txukun gordetako egunkari adabakiak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 162. orr.

Antolatzaileek ipuin kausituenak argitaratuko dituzte album batean.  Herria   2001-05-31

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Inspektoreak telefonoz deitu du ondoren, eta fitxatutako militanteen argazkiz betetako bi album handi ekarri dizkiote berehala.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 158. orr.

Album familiarra deitzen diote iniziatibari, eta zahar-etxean dauden askok eta askok idatziak dituzte jada beren memoriak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 51. orr.

Berehala itzuli zen egongelara, anilladun album gorri eta txiki batekin.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 232. orr.

Hagridek duela bi urte eman zion argazki-album larruztatua, bere aita eta amaren argazki sorginduz betea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 173. orr.

Louiseren giltza sarrailan entzun nuenean, ahal bezala itxi eta arrapataka itzuli nuen bere lekura begiratzen niharduen argazki album lodi bat.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 133. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Literatur album baterako.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 52. orr.

Irekitzera ausartu gabe begiratu nituen apal okertuen sostengu gisa zituen gaztetako liburu zaharkituak, argazki albumak, institutuko apunteak eta eguneroko itxurako koaderno azal-lodiak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 98. orr.

Orrialde bat besterik ez du hartzen 1975 urteak nire argazki albumean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 36. orr.

4 karpeta edo estutxe baten barnean saltzen den diskoa edo disko multzoa.

Japan taldearen Quiet life albumaren hasierako kantaren lehen akordeak izan ziren erantzun bakarra.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 130. orr.

Dutxara joan aitzin Agatak irratia eho eta KD irakurgailua piztu zuen, ilunak iluna ausikari, Michel Portalen Minneapolis albumeko jazz ahaireak hegaldaraziz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 217. orr.

Gogora dezagun, oraindik urte asko ez direla, pop musikaren izartegiko supernobarik distiratsuena bihurtu zela Creaming My Jeans taldea, hiru albumekin bakarrik gainera: Sex Secrets, Global Masturbation eta Spasms of Pleasure.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 32. orr.

Aurreko astean, berriz, jazz latinoko albumik onenerako izendatua egon zen Barreto Time Was - Time Is lanarekin.  Berria - Kultura   2006-02-18

5 argazki album

Argazki album bat ere biltzen du bertan.  Berria - Kultura   2006-02-18

Argazki-albuma berriro hartuta, beste behin aztertu zituen Mireiaren erretratuak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 75. orr.

Eskarmentu handia nuen umeak bainatzen, esan nion, eta, frogatzeko, argazki-albuma hartu nuen liburu-apalategitik eta Rachelen argazkiak erakutsi nizkion; haietako batean, mirariz, alaba agertzen zen, sei edo zazpi urterekin, bainuan burbuila artean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 163. orr.

Bere liburuak albo batera bota eta azkar aurkitu zuen bila zebilena: Hagridek duela bi urte eman zion argazki-album larruztatua, bere aita eta amaren argazki sorginduz betea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 173. orr.

Liburua Urrutia batek opari egindako argazki-album harrigarria da, XX.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 23. orr.

Irekitzera ausartu gabe begiratu nituen apal okertuen sostengu gisa zituen gaztetako liburu zaharkituak, argazki albumak, institutuko apunteak eta eguneroko itxurako koaderno azal-lodiak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 98. orr.

-Lopeztarren argazki-albuma... -murmurikatu du aitak, amak emandako zerrendatik lehenengo itema errepikatuz.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 54. orr.

Zakurron argazki nahiko daukat nire argazki albumean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 125. orr.

Orrialde bat besterik ez du hartzen 1975 urteak nire argazki albumean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 36. orr.

Ez dauka argazki albumik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 57. orr.

Louiseren giltza sarrailan entzun nuenean, ahal bezala itxi eta arrapataka itzuli nuen bere lekura begiratzen niharduen argazki album lodi bat.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 133. orr.

6 musika album (corpusean ez dago; ETCn 56 agerraldi)

Ez hain aspaldi ezagun egin zen Lhasa de Sela La llorona musika albumarekinETC-prentsa   Berria, 2010-01-06

Herrimina: ilobaren azalaren usaina, euskaraz bizitzea, familiarekin etxe azpiko terrazan bazkaltzea, hondartzari begira egotea, oparitu zidan musika albuma, ahaztu ezin ditudanekin denbora pasatu ezina. ETC-prentsa   Berria, 2011-07-02

Leon Bilbaoren lehenengo grabaketa argitaratua 1977an baino ez zen ailegatuko: Kardantxa eta Movieplay zigiluek argitaratutako musika albumean, Maurizia Aldeiturriagarekin batera hiru pieza jotzen ditu arratiar albokariak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Basker. 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak, Argibel Euba Ugarte, EHU/UPV, 2016

Musika albumak abiapuntutzat hartu baina fikzioa sortzea helburu izanik, disko bakoitzarekin ipuin labur bat asmatu eta Biodiskografiak (2011) ipuin-liburua kaleratu zuen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oroimenaren lekuak eta lekukoak, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

"Stoikla i beton" Nikolai Noskov musikariaren bigarren musika albuma da. ETC-entziklopedia   Stoikla i beton, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

album bat (4); argazki album (5); argazki albuma (3); bi album (4); ebakinen albuma (6); nire ebakinen albuma (3); zuen albuma (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus