Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

albornoz iz zapi felpadunezko txabusina, aurreko aldetik irekia, gerrian lotzen dena eta bainatu ondoren janzteko erabiltzen dena.

Albornoza jantzita, pertsona berria bailitzan sartu zen logelara.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 132. orr.

Albornoza ireki eta bere gorputz argal eta biluzia bistaratu zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.

Ohiko albornoza edo txabusina gabe, jantzi luze loreduna zeraman soinean, eskote zabalekoa, besoak has uzten, kulero argiak iradokitzen eta zorrorik gabeko titi-puntak nabarmentzen zizkiona.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus