Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina orduan Lacaille txerpolaria eta Alexandre zamaketaria, Claude Lantierren laguna, alboratu ziren haiengana. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.
" erran nion hari alboratuz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 132. orr.
Txirrindua gidoinaren erditik heldu, eta alboratu egin natzaio. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 107. orr.
Alboratu nintzaionean bidai eskaintzaren bat arreta handiz begiratzen ziharduela esan nion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 341. orr.
Koadro zuri-beltzetan margotuak egoten dira eta urgaineko errota horietako bat ("Jainkoak salbatuko al nau" idatzita izaten dute bi txalupa alboraturen gainean eraikita dagoen egurrezko etxolaren aurrealdean) hondoratu egin zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 276. orr.
Gizona alboratu egin zen sar nendin, baina ez zuen haboro irria erakutsi. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 212. orr.
ANVko gudari batek esku-granada bat leherrarazi zuen, lagunengandik alboratuta, bere burua hiltzeko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 35. orr.
Talde "handia eta aberatsa" osatzen dute; hala ere, "alboratuta" dituzte tokian tokiko gobernuek. Berria - Gaiak 2004-02-26
Bihotzeko aldizkari batean argitaratuko zuela goitik behera gure arteko historia osoa, xehetasun txikienik ere baztertu eta alboratu gabe. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 216. orr.
-Ez zenion utzi behar Snape maisuari guri hau irakasten -esan zion Harryk amorruz sutan, Lockharten kutxa ostikoz jo eta alboratuz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 250. orr.
Durant jauna alboratu egin zen limurkeriaz eta lehendabizi sartzen utzi zion neskari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.
Bere papar gainean bermaturik zegoen emakumezko lokartuaren besoa poliki alboratu, eta ohetik jaiki zen azkenik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 95. orr.
Bidea ixten zion gorpua alboratu, eta ausarki inguratu zen, gazteluko zilarrezko lurra zapalduz, ezkutua esekita zegoen hormaren aldera. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.
Era berean, nintzan, intzan eta zan esaten direnez, gintzan, zintzan egin zituen arauzko, eta ginean, zinean alboratu. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 63. orr.
Zalantzak alboraturik, Afifiren iritzia arakatzea erabaki zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 36. orr.
Hizkuntza batzuetako ahozko kate asko aztertu ondoren, haiek darabiltzaten osagaiak ezagutzea eta sailkatzea lortzen da; ohartzen gara orduan, akustikoki axolarik ez duten ñabardurak alboratuz gero, dauden moten kopurua ez dela bukaezina. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 69. orr.
Abereek ere antzeman ditzakete kanpoko objektuak gorputzaren sentimenez, oroimenean finkatu ondoren gogoraraz ditzakete eta haietarik onuragarriak hartu eta gogaikarriak alboratu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 321. orr.
Gaur egun dauden beste metodo seguruago eta eraginkorrago batzuek, baina, erabat alboratu dituzte. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 87. orr.
Norbere gogoak izan ezik, ezerk eta inork ezin duela adimena bere erregetzako tronutik bota eta ordenaren ildotik alboratu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 122. orr.
Gauza horiek guztiak alboratu zituenean, pakete luze eta mehe bat ikusi zuen azpian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 182. orr.
Edozein unetan, hodei hura alboratu egingo zen eta ilargia agerian utziko zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 329. orr.
Seta berezia erakutsi zuen Xenofanesek, gainera, jainko metafisikoak alboraturik, esan dezagun, giza arrazoia jainkotzeko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.
Zanbuluka hurreratu zen ea nor zen ikusteko, eta beneziarrak alboratuta Eusebiaren aurpegi musugorri eta biribila ikusi zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 146. orr.
Begiak hetsi dituzte presoek, burua alboratu. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 165. orr.
Begiratu eta harria alboratua zela ohartu ziren, oso astuna zen arren. Elizen arteko biblia Mk 16,4
Literatura alboratuta, ipuinak baztertuta, fede arautu eta uniformeak dakarren alferkeria uxatuta, bakoitzaren bizitza pertsonalari lagungarri izango zaizkion benetako sentimenduak aurkitu daitezke abenturarik miresgarriena, barne-saminarena, erakutsi diguten bi poeta hauen islan. Pako Aristi «Note book», 2005 - 93. orr.
AEBetako Administrazioan, baina, ez dute guztiz alboratu aukera hori, azken errekurtso moduan. Berria - Mundua 2006-01-15
Hegazkinarekin alboratuta zer abantaila ditu trenak? Berria - Gaiak 2006-03-22
Baina beste askotan, perpaus alboratu (13.5.) edo juntatuetako (13.6.) sintagmetako elementuen artean ezartzen da korrelazioa. ETC-zientzia, zuzenbidea Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz, Askoren artean, EHU, 2014
alboratu behar (4); alboratu egin (17); alboratu egin behar (5); alboratu egin zen (3); alboratu egin zituen (3); alboratu egiten (10); alboratu eta (58); alboratu gabe (6); alboratu izana (4); alboratu nahi (4); alboratu zituen (5); alboratu zuen (8); alboratuz eta (3); alboratzea da (4); alboratzeko eskatu (10); alboratzeko eskatu zion (4); alboratzen dituela (3); alboratzen du (3); bat alboratu (4); bidea alboratu (4); erabat alboratu (3); eta alboratu (5); guztiak alboratu (4); hori alboratzeko (3); kritikak alboratu (4)