Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alborakuntza iz gramatikan, bi perpaus juntagailurik gabe lotzea.

Alborakuntza eta juntagailuen bidez perpaus gero eta konplexuagoak sor ditzakegu, inolako muga gramatikalik gabe.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 69. orr.

Hizkuntza semitikoek, adibidez, alborakuntza soilez adierazten dute izen determinatzailearen eta izen determinatuaren arteko erlazioa [...]; alborakuntza hori, berez, joskera berezia da, -"egoera eratua" esaten zaio-, izen determinatua izen determinatzailearen aurrean kokatzen baita.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 276. orr.

Izagirrek menderagailuak kendu eta alborakuntzaren eta koordinazioaren alde egiten du.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus