Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alboraezin izond ezin alboratuzkoa.
Indar honen ondorio da giza ekintzen multzo nahasia: ekintza hauek elkarrekin talka egiten badute, eta arazoekin, zigorrekin, alegia, aurkitzen badira (nik oztopo politikoak deitzen diet), ondorio txarra eragotziko da, kausa eragilea desegin gabe, hau berezkoa eta alboraezina baitu gizonak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.
Bere garaian zientzian, geografian, etnologian, medikuntzan, teologian edota filosofian biltzen ziren ezaguerak jasotzen jakin izan zuen eta, horrenbestez, orduko pentsaeraren alboraezinezko erreferentzia bihurtu da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 324. orr.