Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bazen non zer hauta: menestra edo arroza lehenbizikoz, albondigak edo xerra errusiarrak bigarrenez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.
Lehen, etxeko sukaldean garatzen ziren lan gehientsuenak egun fabrikan egiten dira: kroketak, zopak, potaje edo eltzekariak, albondigak, kontserbak, postreak, tortillak, saldak, pastak... etxekoandreak paratzen zituen bere laborategian. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.
Bibote exkaxa zuen, hankak hezur eta azal, sabela zepelin bat baino handiagoa, albondiga bat ematen zuen bi txotxen gainean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 141. orr.
'Albondigaren istorioa' haur ipuina kaleratu du Julen Azpeitiak. Berria - Kultura 2006-01-06
Ez, ez, erantzun nion, Antjeren etxean haragizko almondigak jaten nituen beti, almondigak haranen zukuarekin. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 174. orr.
Bazkaritarako asteko menua honela izaten da: babarrun pintoak, ilar zopa, patatak irinezko albondigekin, patata cholent; geroztik, Jainkoaren opari bezala, arbi-hostoak edo azenario ustelak, eta gero berriro babarrunak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.
Irin albondigei buruz, Gobernuaren irinez, urez eta altxagarriz egiten ditugula esatea falta zen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.
Oilar gandorrez eta giltzurrunez betetako opil bat atera zuten lehendabizi lukainkatarako haragi albondigekin, ondoren bi barbarin lodi gurinetan, gero indioilar zuri bat ardotan gozatutako gaztainaz betea, gero arkume izter gazitu bat, gozokia bezain guria Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.
Sekula ez nuen serio pentsatu hautsa orraziaz prestatzen zuen albondiga harekin tratu sexualen bat edo beste izan nezakeela. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 143. orr.