Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala oroitzen dut bertze eszena hura, udazken batean -urte hartako udazkenean izanen zen, segur- anaia eta biok basoan jostetan ibili ginenekoa, orbelaren gainean besarkaturik, arrodaka, munduko umerik zoriontsuenak bagina bezala, urrunetik alboka baten notak eta soinuak zetozkigun bitartean, artzainen batek-edo joak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 306. orr.
Soinu txikiak bazterrean utzi zituen alboka eta dultzaina, eta koplaritzak berak ere behera egin zuen, beste neurri bateko eta beste espiritu bateko formei lekua utziz: bertsoari. Berria - Kultura 2004-11-05
Luis Aranburuk jo ditu akordeoia eta teklatua; Xabier Agirrek, txirula, gaita, alboka eta baxua; eta Xabier Azkaratek, perkusioa. Berria - Kultura 2006-02-05
Folk taldeen eskutik hasi zen alboka berpizten. Berria - Kultura 2004-11-05
Alboka jotzaileen hitzetan oinarrituta, albokari buruzko liburua argitaratu du Manu Gojenolak. Berria - Kultura 2004-11-05
"Albokari, Euskal Herriko klarinete bikoitzari bete-betean eskainiriko lana" sortu du Ibon Koteronek: [...]. Berria - Kultura 2004-05-07
Txalaparta eta albokaren soinuek ongietorria eman zien 18/98 lan taldeak Andra Mari Zurian bildutakoei. Berria - Harian 2005-10-29
albokaren alde (3); eta albokaren (3)