Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

albitar izlag/iz Frantziako Albi hirikoa, hiri horretako biztanlea; gehienbat Frantziako hegoaldean hedatu zen Erdi Aroko doktrina bati dagokiona; doktrina horren jarraitzailea. ik kataro.

Albitar edo kataroak (garbiak) 1150 inguruan arras zabalduak zeuden Frantzia hegoaldean, Albi hiriaren inguruan (hortik albitar izena).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1117. orr.

Frantziskoren egunetan gertatu zen Frantzia hegoaldean albitar edo kataroen aurkako gurutzada odoltsua ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Frantziara iritsi ziren anaiek, Albitarrak al ziren galdetu zitzaienean, baietz erantzun zuten, ez baitzekiten "Albitarrak" zer ziren, ezta heretikoak zirenik ere, eta beraiek ere heretikotzat hartu zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1117. orr.

Frantzia iparraldeaz ari da, Herbehereak barne, Frantzia hegoaldean albitarren heresia hedatua baitzegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 405. orr.

Pentsamendu heretikoen aurkako borrokak triskantza beldurgarriak eragin zituen Euskal Herrian XIII. eta XIV. mendeetan: albitarren aurka Nafarroan, 1324an juduen kontrako sarraskia eta, entzutetsuena agian, Durangoko heretikoen suntsitzea ekarri zuena (1440-1450).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.

Albitarren aurkako gurutzadaren hasiera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1211. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus