Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
albistetxo iz adkor albistea.
Noiztenka albistetxo bat hemendik edo handik iristen zen ene belarrietara. Txillardegi «Putzu», 1999 - 369. orr.
Halere, hiru adarño horien okerra gozatuko zuen albistetxo goxoagorik ere jaso izan nuen: alegia, Errioxa barrenetik, edo Nafarroako Erribera eta Lizarra aldetik, hala nola Arabako barnealdenetatik ere zorionak ematen zizkidatenen poza. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 118. orr.
Bere ibilerei buruzko berri gutxi ematen zuen, baina beti baliatzen zuen ama lasaitzeko albistetxoren bat. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 159. orr.