Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

albistegi iz irratiko edo telebistako programa, albisteak ematen direna.

Handik aurrera ez genuen Marcel Martinen diskorik gehiago jarri, ezta bere izenik aipatu ere, harik eta telebistako albistegi batean auziko epailearen erabakia, artistaren gorpuzkiak ateratzekoa, eman zuten arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 247. orr.

Gaztelaniazko kateko albistegiak aurkeztu zituen Iurretatik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

BBC kateko albistegi batean gertatu omen zen: esataria agertu, "gaur ez da ezer gertatu" esan, eta saioa bukatu egin zen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Eta albistegi honi amaiera emateko, gatozen kiroletara.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 22. orr.

Albistegia ikustera joana nintzen, baina ez nizuke esango zer eman zuten.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 37. orr.

Zer edo zer berria esan al du albistegiak?  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 56. orr.

Albistegietako izar izateari utzi nion une batez eta irribarre egiteko baliatu nuen unea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 19. orr.

Nire alboan zegoen eserita Benita, Ritaren ama, ni bezalaxe albistegiei begira.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 109. orr.

Prentsako lehen orrialdean eta albistegietako sumarioan agertzea da helburu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 30. orr.

Markinako zein Orozkoko albistegietan -kaz atzizkia erabiliko da sarri soziatibo pluralean, nahiz eta -kin izan Lea-Artibai eskualdean eta Durangaldean zabalduen dagoena.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 121. orr.

Elkarrizketak, albistegiak edo dokumentalak jartzen baditugu pantailan batzuek uste dute apalesten dugula telebista, eta euskal mundua gutxiesten, ikusle gutxiago izateko arriskua ekarriko bailuke horrek, baina zerbitzu publikoek badituzte beti beren mugak eta ez dugu ibili beharrik teleikusleen merkatu antzu horretan nor baino nor gehiago, nahi eta ezin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 140. orr.

Horrenbestez, Literatur Aldizkarien Gordailua-k (29 aldizkari), kritiken hemerotekak, Literatur Emailuak asteroko albistegi elektronikoak eta Zaldi Erok idazleen argazkiekin eginiko bildumak osatzen dituzten atalez gain, euskaraz irakur eta goza daitekeen literaturari begirako gordailua eratu du Susak.  Berria - Kultura   2004-03-28

Orduoro albistegiak egongo dira eta 14:00etan albistegi nagusia.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Albistegi bereziak irrati eta telebistetan.  Berria - Harian   2006-03-23

Handik gutxira, telebista eta irrati guztiek albistegi bereziz josi dute igande bazkalostea.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 28. orr.

Albistegi guztietan agertu ziren Hansen hiletaren irudiak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 108. orr.

Gaueko albistegien ostean, zoratu baino lehen, ohera joatea erabaki nuen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 109. orr.

"Komunikatzaile ona" esaten zaio hiruretako albistegia, zintzo askoa, aurkezten digun buru mintzodun horri.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 15. orr.

Osama Bin Laden Pakistanen atxilotu dutela adierazi zuten atzo Irango irrati publikoan, paxtuerazko albistegian.  Berria - Mundua   2004-02-29

Horri esker jaso genuen albistegi hasierako berria: azterketa biologikoen arabera, Isabelle Parmentier ez zen Marcel Martin kantari eta aktorearen alaba.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.

Kazeta gunea ere izango da, Internet gunea eta zine albistegia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

Zine-albistegi bat aurkitu nuen ospitale ondo-ondoan, eta emaztea berarekin zegoen bitartean, ni hara joaten nintzen kirol-berriak aditzera, eta gero buelta bat ematen genuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 20. orr.

Futbola futbola besterik ez dela esatea gehiegizkoa izango da agian, egunero egunkariak eta telebista albistegiak hainbeste betetzen dituen kirola izanik.  Berria - Kirola   2004-12-15

Eta frogarik ezaz, ez diot sinesten, Nodo albistegi ofizialean ere Francoren sarrera filmatu gabe gelditu izana nahikoa froga izan litekeen arren.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 270. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

albistegi batean (4); albistegi guztietan (4); albistegietan agertu (3); gaueko albistegien (3); telebistako albistegi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus