Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Merkatuko botikes eta dendariek Rosarioren berririk ez zuten, albistaria nor izan, bakoitzak bere gisara zehazten zuen denbora batez geroztik: honako honek hamar, horrako horrek hamabi, harako hark hamalau egun, eta denek zera erantsirik: "gutienez". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.
Bai ederra mendi gainetan albistaria etortzen ikustea! Elizen arteko biblia Is 52,7
Nik jakinarazi diot lehendabizi Sioni, nik bidali albistari pozgarria Jerusalemi. Elizen arteko biblia Is 41,27
Oihanetik jalgiko zaizkio LUR ZAINAK, bapatean: SAFER, ELB, Euskal Herriko Berdeak, eskuineko, erdiko eta ezkerreko Euskal Herriko alderdi politikoak, abertzaleak, eskualdekatzelariak eta azkenean, azen ontzeko, kazetari, albistari eta berriketariak, asturu apur batekin... telebista! Herria 2004-09-30
· Ontzi handien artean albistari zebiltzan ontzi txikiek kezkarazteko berriak zekartzaten. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 167. orr.
Harrigarria da, baina ikuskizunak ez digu, ez bakarrik teknikari gazteari, baizik-eta ezta neuri ere inolako zirrararik eragiten: film bat baita, edonork ikusi dituzkeen beste hainbat bezalatsukoa, asteko albistari horietako bat-edo. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 282. orr.
Neure baitan irudikatzen dut -esan zuen, zio garbi-garbirik gabeko bizitasun halako batez- gizona bere ikerketa-gelan, hiri bateko dorre nagusian, esaterako, telefonoz, telegrafoz, fonografoz horniturik, irratitelefonogailuz, zinematografoz, linterna magikoz, hiztegiz, ordutegiz, arautegiz, albistariz... Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 157. orr.